Durangaldeko Asanblada Antidesarrollistak AHTren aurkako ekintza egin du INEMen

Martxoaren 1ean jende talde batek AHTren aurkako ekintza informatibo-salatzailea egin du Iurretako INEMen. Informazio guztia Durangaldeko Asanblada Antidesarrollistaren webgunean.

AHTren aurkako ekintza Zornotzan

Durangoko Elkarlanak jasotako oharra eta argazkia:

“Gaur, asteartean, ekintza bat egin dute Zornotzako Ixerango auzoan AHTren aurka. Kamioiak pasatu behar diren lekutik atea itxi eta kate eta kandatu batekin moztu dute bidea kamioientzat.
Pankarta bat ere jarri dute AHT ren obrak salatzeko.
OBRAK GELDITU!!
TXIKITZAILEAK TXIKITU!!
AHTrik ez!! Utzi bakean Zornotza!!
Autoorganizazioa eta borroka!!”

pcdv0019

Lurra zementuaren aurrean / Tierra frente al cemento

Goiz osoan zehar Andra Marin egon gara AHT-k gure zonaldean ekarriko dituen ondorio larrien informazioa banatzen. Aldi berean panel batzuk jarri ditugu Durangaldeko obren argazkiekin eta aurreko egunean Durangoko Batzokiaren aurrean egindako ekintzaren argazkiekin.

Guzti honekin, gure zonaldean egiten ari den txikizioa herriari azaldu nahi izan diogu eta basakeria honen arduradunak salatu

***********

Durante toda la mañana hemos estado en Andra Mari repartiendo información sobre el TAV y sus graves consecuencias en nuestra zona. Al mismo tiempo hemos colocado varios paneles donde se mostraban fotos del estado de las obras en el Duranguesado y las fotos de la acción realizada el día anterior frente al Batzoki de Durango.

Con todo esto hemos querido demostrar al pueblo la destrucción que se esta llevando a cabo en nuestra zona y denunciar a uno de los responsables directos de toda esta barbarie.

PNV TXIKITZAILE!!
AHTrik EZ!!

argazkia0083

argazkia0079dsci0002

Zuen zementuaren aurrean gurago dugu gure lurra! / ¡Preferimos nuestra tierra antes que vuestro cemento!

Otsailaren 19an, barikua, Durangoko Batzokiaren aurreko aldea lurrez bete genuen EAJk AHTren txikizioan duen erantzukizuna salatzeko.

Eurak zementuz betetzen dizkigute mendiak, eta guk mendi horietatik lurra ekarri genien non bizi diren eta zertan dabiltzan gogoratu dezaten.

Gure eskualdea txikitzen dabiltza: Mendiola, Tabira, Larrinagatxu, Orozketa, Euba, Zornotza… Araban, Aramaio herrian, AHTren obren ondorioz lurrak errepide bat estali du eta herritarrek egunero dauzkate arazoak etxera joan ahal izateko. Gipuzkoan, Ordiziako baserri batean aspaldi geratu ziren etxerako ur barik obrak direla eta. Iaz, Tabirako Andalatorre baserria bota zuten; baserria ehunka urtez egon zen bertan politikari diruzaleek traba egiten ziela erabaki zuten arte. Mendiolako Mendilibar Erdikoa baserria arriskuan dago, hark ere traba egiten dielako euren abiadura handiko gizarte zentzubakoan.

Abadiño eta Durango arteko tuneletatik atera nahi duten lurrarekin metro bateko altuerako ia 120 futbol-zelai bete daitezke. Datu horri bakarrik begiratuta, erraz konturatuko gara zelako txikizioa eragiten dabiltzan gure mendietan.

Eta hori guzti hori, euren negozioetatik harago ia beste inori inolako onurarik ekarriko ez dion trenbide bat eraikitzeko. Eta beti inposaketaren bidetik, oraindik ez digute eta behar den moduko arrazoi bakar bat ere eman tren horren alde.

Gure mendiak belarrez, zuhaitzez, haitzez, lurrez, errekez, animaliaz, kolorez eta bizitzaz beteta nahi ditugu, eta ez zuen bihotz-buruak iluntzen dituen zementu grisez estalita.
KENDU ZUEN MAKINAK GUZTION MENDIETATIK!
GELDITU DEZAGUN TXIKIZIOA!
Durangoko AHT Gelditu Elkarlana

—————

El viernes 19 de febrero llenamos de tierra la parte de adelante del Batzoki de Durango para denunciar la responsabilidad del PNV en el destrozo del TAV.

EllXs nos llenan de cemento los montes, y nosotrXs les trajimos tierra de esos mismos montes para que se acuerden de dónde viven y qué están haciendo.

Están destrozando Durangaldea: Mendiola, Tabira, Larrinagatxu, Orozketa, Euba, Zornotza… En Araba, en el pueblo de Aramaio, debido a las obras del TAV la tierra ha tapado una carretera y la gente del pueblo tiene problemas todos los días para poder ir a casa. En Gipuzkoa, en un caserío de Ordizia hace tiempo que se quedaron sin agua para casa a causa de las obras. El año pasado derribaron el caserío Andalatorre de Tabira que llevaba cientos de años ubicado allí, hasta que lXs avariciosXs políticXs decidieron que les molestaba. En Mendiola, el caserío Mendilibar Erdikoa está en peligro porque han decidido que aquél también les molesta en su insensata sociedad de alta velocidad.

Con la tierra que pretenden extraer de los túneles entre Abadiño y Durango se pueden llenar casi 120 campos de fútbol de un metro de altura. Con solo ese dato fácilmente nos daremos cuenta de la destrucción que están causando en nuestros montes.

Y todo eso para construir una vía de tren que no traerá ni un solo beneficio a la grandísima parte de la sociedad, más allá de sus propios negocios. Y siempre por medio de la imposición, ya que aún no han dado ni una sola razón con fundamento a favor de ese tren.

Queremos nuestros montes llenos de hierba, árboles, rocas, tierra, ríos, animales, colores y vida, y no sepultados bajo el cemento gris que oscurece vuetros cerebros y corazones.
¡QUITAD VUESTRAS MÁQUINAS DE LOS MONTES DE TODxS! ¡PAREMOS LA DESTRUCCIÓN!
Durangoko AHT Gelditu Elkarlana

dsci0002

dsci0003

dsci0004

AHT eraikitzen dabiltzan enpresek nahi dutena egiten segitzen dute

Beti bezala, nahi dutena, nahi dutenean eta nahi duten moduan. Eta udaletxeak ere ez omen du lortzen ezer egiterik: “Leherketak berriz desorduetan egiten hasi direla salatu dute” (anboto.org)

Hendaiako manifestaziorako deialdia / Llamamiento a la manifestación de Hendaia

Martitzenean, urtarrilak 19, Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak prentsaurrekoa eman du Durangoko Tabira auzoan. Bertan, AHTak Durangaldean ekonomikoki daukan eragina aztertzeaz gain, zapatuan, hilaren 23an, Hendaian egingo den manifestaziora joateko deialdia zabaldu da. Zornotza Bizirik elkarteak eta Mañarian harrobien aurka borroka egiten duten herritarrek ere babesa eman diote manifestazioari.

Beheko argazkietan AHTaren obrak Tabira  auzoan eragiten ari diren txikizioa ikusi daiteke.

HENDAIAKO MANIFESTAZIORAKO AUTOBUSAK:

13:30 Zornotza - 13,40 Iurreta - 13,45 Durango

13:30 Elorrio - 13,40 Atxondo - 13,45 Abadiño

Txartelak erosteko betiko lekuetan (Durangon: Alpinon, Mesoi Barrian eta Herrikoan)

Prentsaurrekoaren ondoren, Anboto astekariak elkarrizketa egin dio Elkarlaneko kide bati. Ikusteko, sakatu hemen.

—-

El martes 19 de enero AHT Gelditu Elkarlana de Durangaldea ha dado una rueda de prensa en el barrio Tabira de Durango. En ella, además de analizar el impacto económico que tien el TAV en Durangaldea, se ha hecho un llamamiento a participar en la manifestación del sábado día 23 en Hendaia. El grupo Zornotza Bizirik y l@s vecin@s de Mañaria que luchan contra las canteras han respaldado la manifestación.

En las fotos de debajo se puede ver el destrozo que las obras del TAV están realizando en el barrio Tabira.

AUTOBUSES PARA LA MANIFESTACIÓN DE HENDAIA:

13:30 Zornotza - 13,40 Iurreta - 13,45 Durango

13:30 Elorrio - 13,40 Atxondo - 13,45 Abadiño

Los tickets en los lugares habituales (En Durango: Alpino, Mesio Barria y Herriko)

Tras la rueda de prensa, el semanario Anboto le ha hecho una entrevista a un miembro de Elkarlana. PAra ver la entrevista, pulsa aquí.

dsc027652

dsc02767

dsc02771

AHT eta krisia Durangaldean / Crisis y TAV en Durangaldea

Durangaldeko herri gehienetan testu hau banatu da etxerik etxe. Bertan, Durangaldeko gaur egungo lan-egoeraren berri ematen da eta AHTk horretan ez duela batere lagundu salatzen da, horren kontura aberasten direnek saldu nahi digutenari aurre eginez.
 
—-
 
Se ha buzoneado este texto en casi todos los pueblos de Durangaldea. En él, se informa sobre la situación del empleo en Durangaldea hoy en día y se denuncia que el TAV no ha ayudado para nada en eso, al contrario de lo que nos quieren vender quienes se enriquecen con esto.

Irun eta Hendaia lotuko ditu AHTren aurkako protestak urtarrilaren 23an

AHT Gelditu! Elkarlanak eta proiektu txikitzaile honen kontra dauden Ipar Euskal Herriko zenbait eragilek manifestazioa iragarri dute urtarrilaren 23rako. Mugaz bi aldeetan egitasmo honen aurka dauden hiritarrak biltzeko asmoa du, Irun eta Hendaia artean.

AHT Gelditu! Elkarlanak eta proiektu honen kontra dauden Ipar Euskal Herriko zenbait eragilek gizarteari dei egin diote, «Abiadura Handiko Trenaren kontra, pentsa dezan, eta mobiliza dadin». Horretarako, aukera «ezin hobea dugu», urtarrilaren 23an, Irun eta Hendaia lotuz egingo duten manifestazioa.

AHT Gelditu! Elkarlanak ur- teak daramatza Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura «handi eta xahutzaileena» gelditu nahian eta garraio eta gizarte ereduari buruzko herri eztabaida ireki eta erreala eskatzen, prentsa oharrean azaldu dutenez. «Urte hauetan, argi utzi dugu azpiegitura honi ezetz esatea azaleko arrazoietan baino, argudio sendoetan oinarritzen dela, nahiz eta AHTren bultzatzaileek beren makinaria guztia erabili duten ezezko hutsean dihardugun irudikeria sortzeko», gaineratu dute.

Estatu espainolak «eraikuntzan oinarritutako ekonomia» izan duela gogoratzeaz gain, salatzen dute «porlanaren negozioak soilik enpresaburu eta bankuentzat» ekarri dituela onura ekonomikoak.

Gastu publikoa, handiagoa

Estatu espainoleko aurrekontu orokorretan gainerako sailetan murrizketak izan arren, azpiegituretarako gastu publikoa «gero eta handiagoa» dela adierazi dute. «Azpiegiturek gastu publikoa handitua ikusi dute beraz, AHTren aurreikuspenak batere aldatu gabe». Euskal Herrian, Lakuako Gobernuak eta ADIFek, datorren urtean, «468 milioi xahutzea» aurreikusi dute.

Bestalde, Iruñeko Gobernuak, «obraren txostenak idazteko 5 milioi baino gehiago gastatzen dituen bitartean», Estatu espainolari aurrekontu orokorretan diru kantitate bat aurreratzeko eskatu diola jakinarazi dute, 2011rako «Nafar Korridorea» martxan jartzeko.

«AHTk ez du ematen eguneroko ekonomiarekin zuzenki lotuta dagoen zer edo zer, haatik, lehen mailako operazio politiko bat da», salatzen du AHT Gelditu! Elkarlanak. «Enpresa eta politikarien arteko negozio itzela», gaineratu du.

Hala ere, proiektu honen aldeko politika honek, gaur egun «ia apurtezina» badirudi ere, egunen batean ibiltzeari utziko diola iragarri dute, «gero eta jasanezinagoa baita». AHTren kontua «ez da kapitulu itxia», defendatzen dute, nahiz eta gizartean sortutako eztabaida zein erantzunak jazarriak izan «manipulazioaren bidez».

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Zuen zementuaren aurrean gurago dugu gure lurra!
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala