Ondo Etorri Durangoko Elkarlanaren Webgunera!

Abiadura Haundiko Trenaren aurkako mugimendua osotzen dogun taldeak aspaldi gabiz beharrean jo eta ke Durangaldean. Talde batzuk urte gehiago daroez eta beste batzuk barriagoak gara. AHT Gelditu Elkarlana eskualdean lehenagotik ebilen arren, Durangon orain dala urtebete inguru sortu genduan. Ordutik hainbat ekimen ipini doguz martxan: manifestazinoak antolatu, herriko jentearen eta taldeen atxikimenduak batu, desjabetzeen aurkako alegazinoak egin, Udalean mozinoa aurkeztu… eta batez be, kalean egoten ahalegindu gara. Eta hain zuzen be, hori da gure tresna nagusietako bat AHT geratzeko bidean: kalean egotea jenteari informazinoa emoten.

Ez gobernuek ez Udalak ez deuskue emon inoz proiektu honen inguruko behar dan moduko informazinorik, eta horreri aurre egitea izan da gure zereginetako bat. Agintariek ezkutatzen deuskuen informazinoa jenteari helarazoten ahalegindu gara, danok argi ikusi daigun benetan zer dan AHT eta zelako kalteak ekarriko leuskiguz.

Informazinoa emoteko eta inguruko jenteagaz harremana eukiteko bidean, tresna barri hau jarri dogu martxan. Webgunearen bitartez herritarrei ahalik eta informazino gehien emon gura deutsuegu proiektuaren garapenaren barri eukin daizuen, baina, horregaz batera, zuen ekarpena jaso gura dogu, eta horregaitik, ateak zabalik daukazuez gugaz harremanetan ipinteko eta bakotxak ahal dauan neurrian gugaz batera behar egiteko. Ez ahaztu, burruka honetan danon buruak eta besoak behar doguz AHT zelan geratu pentsatzeko eta AHT geratzeko! Ez dogu behar zuen babesa, zuen laguntza gura dogu, badakigulako AHT geratu geinkela eta geratuko dogula! Gure etorkizuna eta gure seme-alabena jokoan dagoz.

Burrukan alkartuko garealakoan, ondo etorri gure txoko birtual honetara!

 

Durangoko AHT Gelditu Elkarlana

 

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.