Archive for urtarrila 17th, 2008

Desobedientzia Zibilaren Aurkako Epaiketa

aht-iban-gorriti-21.jpgIazko ekainaren 1ean, hainbat gaztek ekintza baketsua egin eben Abiadura Haundiko Trenaren aurka protestatzeko. Egun hartan, trena orain dala 125 urte Durangora lehenengoz heldu zala ospatzeko, lurrun-trenez etorri ziran gure herrira Eusko Jaurlaritzako eta EuskoTreneko zenbait ordezkari, Lopez de Gereñu Garraio sailburua tartean.
Pertsona bi trenbidean kateatu ziran trenaren bidaia geratzeko asmoz, eta ondoan beste batzuk pankarta zabaldu eben, informazinoa eta herri-galdeketa egiteko eta AHT geratzeko eskatuz. Desobedientzia zibileko ekintza izan zan, guztiz publikoa eta baketsua, eta orain, datorren astelehenean, hilak 21, trenbidean kateatu ziran lagun biak epaituko dabez Durangon eta euren kontrako isuna eskatuko dabe zigor moduan. (more…)

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.