Desobedientzia zibilaren aurkako epaiketa

aht-iban-gorriti-21.jpgIazko ekainaren 1ean, hainbat gaztek ekintza baketsua egin eben Abiadura Haundiko Trenaren aurka protestatzeko. Egun hartan, trena orain dala 125 urte Durangora lehenengoz heldu zala ospatzeko, lurrun-trenez etorri ziran gure herrira Eusko Jaurlaritzako eta EuskoTreneko zenbait ordezkari, Lopez de Gereñu Garraio sailburua tartean.
Pertsona bi trenbidean kateatu ziran trenaren bidaia geratzeko asmoz, eta ondoan beste batzuk pankarta zabaldu eben, informazinoa eta herri-galdeketa egiteko eta AHT geratzeko eskatuz. Desobedientzia zibileko ekintza izan zan, guztiz publikoa eta baketsua, eta orain, datorren astelehenean, hilak 21, trenbidean kateatu ziran lagun biak epaituko dabez Durangon eta euren kontrako isuna eskatuko dabe zigor moduan.
Urte erdi joan da ekintza ha egin ebenetik, baina halanda guztiz be, trena geratu
ebenek emondako arrazoiek orduko indar bardina daukie. Orduan salatu ebenez,
Gasteizko gobernuak ez dau Abiadura Haundiko Trenari buruzko informazinorik emoten
eta ez dau onartzen Euskal Herrian behar dogun garraio-ereduaren inguruko
eztabaida publikorik. AHTk eragingo leuken kalte ekologiko ikaragarriaz ganera,
eragin sozial ugari ekarriko leukezala be gogorarazo euskuen: horretan gastatuko
dan dirutza Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren datozen 50 urteetako
aurrekontuaren bestekoa izango da, AHTk bultzatzen dauan gizarte-ereduak hirien
nagusitasuna dakar herrien kaltetan, lur-okupazioak kalte handiak eragingo deutsoz
nekazaritzari… Desarrollismoa alde batera itxi eta benetako aurrerapena
aldarrikatu eben: etxebizitzaren arazoa konpontzea, airearen kalitatea hobetzea,
hurbiltasunean eta zerbitzu publikoetan oinarritutako garraio-sistema garatzea…
Desobedientzia zibilaren bidez gizartea hobetzeko proposamen horreek egin ebezan,
eta batez be, AHT geratzeko eskatu eben, guztiontzako onuragarria izango dan
garapenaren kontrakoa da eta. Horren aurrean, baina, betiko erantzuna jaso eben:
Ertzaintza, euren kontrako salaketa eta epaiketa.
Oker dabiz agintariak gizartea holan geratuko dabela uste badabe. Bide onetik goaz
eta beldurtuta dagoz, konturatu diralako gero eta jente gehiago dagoala proiektu
txikitzaile horren aurka eta gero eta jente gehiagok eskatzen deutsela
informazinoa emoteko eta proiektu hau bertan behera ixteko.
Astelehenean goizeko 10:30ean Durangoko epaitegiaren aurrean alkartuko gara
epaituko dabezan gazte biei babesa emoteko eta AHT geratu dagien eskatzeko. Zure
laguntza be behar dogu borroka honetan, zatoz!

AHTrik EZ! DENON ARTEAN EROKERIA HAU GELDITU BEHAR DUGU!

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 1 Trackback(s)

  2. urt 21, 2008: Durangoko bi gazte epaituak AHTren aurkako desobedientziagatik. | AHT gelditu! Elkarlana

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Laidako murala Jose Luis Bilbao diputatuari galdera

Zuen zementuaren aurrean gurago dugu gure lurra! 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala