Penagarria Pnvk Egindako Propaganda
Azken egun hauetan ikusi ahal izan dugu zelan PNV-k berearena egiten jarraitzen duela hauteskundeak ikusita, sinestarazi nahi dute AHTak “10 arrazoi onak” dituela Durangaldean aurrera eramateko, SINESTEZINA!!!
“… no es unicamente una alternativa al trafico de carretera, sino tambien a la obsoleta red ferroviaria e incluso al transporte aereo.”
Hau da irakurri ahal dena propaganda nazkagarri honen lehenego lerroetan, AHTak Durangon ez du izango geltokia eta hausartzen dira trafikoaren alternatibaz hitz egiten, hau da, trenbide zaharkituan bidaiatzen jarraitu behar izango dugu. Baina gehiago esaten du, “Un proyecto que apuesta por un desarrollo sostenible para el Duranguesado“: hormigoizko 11 zutabe eraikiko dira Durangoko igerilekuetan, Eguzkitza eta Mendigain mendien barnetik 646 eta 942 metroko tunelak, Andalatorre baserriaren suntsipena, 827.000 m3ko hiru hondakindegi, etab, etab, etab….
Honeri garapen sostengagarria deritzote? Garapen sostengagarria hiru zatitan banatu daiteke: ingurunea, ekonomikoa eta soziala. Makroproiektu nazkagarri hau ez ditu hauetariko kontzeptu bat ere ez betetzen, beno, ekonomikoa bai, hau bai, baina ekonomikoa norentzat? Garai hauetan galdera honi erantzutea ez dela beharrezkoa uste dut.
“Locomotora de progreso / Un viaje sin barreras / Encarrila nuestro futuro / Sube al tren del ahorro / Una re de ferrocarril en via muerta / Es hora de apearse del vagon de cola / Proxima estacion:Futuro / Traccion economica, para todos / Progreso de alta velocidad / Conexión con Euskadi y Europa”
Hauek dira Durangaldean AHT defendatzeko ditugun “10 arrazoi onak”, honela begiratuta sinesgarria dirudi, baina herriak badaki ondo zer nahi duen eta badaki proiektu hau ez dituela bere betebeharrak betetzen, argi geratu da herri galdeketak burutu diren herrietan. Askoz argiago ikusiko du Euskal Herria informatzen denean manipulazio eta gezur barik, hauek baitira gure politikariek perfekzioan erabiltzen dituzten armak.
EUKAL HERRIA EZ DUZUE TXIKITUKO!!!!
AHTrik EZ!!!!

