Archive for martxoa, 2008

Antzokin Burututako Hitzaldiaren Bideoa

AHTren aurkako Asanbladak antolatutako hitzaldiaren bideoa hemen daukazue. Durangoko Kafe Antzokian burutu zen eta hainbat eztabaidak sortu ziren. Italiako, Galiziako eta Kataluniako jendearekin hitz egiteko aukera izan genuen.

Desjabetuen Batzarra Durangon

AHTk kaltetuko dauazan lur-jabeentzako deialdia

Denbora aurrera doa eta oraindino ez dakigu noz hasi gura dabezan Abiadura Haundiko Trena eraikitzeko lanak gure eskualdean. Hauteskunde kanpainan egunkari batean argitaratu eben martxoan sartuko zirala makinak Bizkaian. Zornotzan eta Lemoan desjabetzeak sinatu ebezan hilaren hasieran. Durangalde osoan topografia lanak egin dabez eta mendia poliziaz josi dabe lan horreek zaintzeko (ez ete dira konturatzen poliziaren indarrez inposatu behar badeuskue, eurek kentzen deutsiela zilegitasuna “guztiz demokratikoa” ei dan proiketuari?). Martxoaren 15ean mila lagun inguruk AHTren aurkako manifestazinoa egin eben Zornotzan…

Hori da gitxi gorabehera gaur egun AHTren inguruan Durangaldean daukagun egoera, eta bitartean, herritarrok informazinorik jaso barik jarraitzen dogu. Agintariak dana ezkutuan egiten dabiltza, eta lurrak kenduko deutsiezanai be ez deutsie behar dan moduko informazinorik emon oraindino. Horren aurrean, Durangoko AHT Gelditu Elkarlanak batzarra egingo dau desjabetuekaz datorren eguenean, apirilak 3, arratsaldeko zazpietan Pinondo Etxean.

Batzarrean ingeniari batek, abokatu batek eta eskualdeko alkate batek parte hartuko dabe, eta desjabetuei benetako informazinoa emongo jake eta lur-jabeek zalantzak argitzeko aukera eukingo dabe.

Desjabetuez ganera, baina, badagoz beste lur-jabe kaltetu batzuk be, eta eurek be ez dakie ezer. Trena egiteko hainbat eta hainbat lur desjabetu egingo dabez, eta horren truke dirua ordainduko deutse lur-jabeei. Baina trenaren ondoan geratuko diran lurrek be trenaren ondorioak jasango dabez, eta agintariek darabilen ezkutukeriaren ondorioz, bertako jabeek ez dakie euren lurren ganeko hainbat eskubide galduko dabezala. Lurrak eurenak izaten jarraituko dabe, ez dabe lurren titulartasuna galduko, baina, adibidez, traba asko eukingo dabez bertan eraikitzeko, zuhaitzak landatu eta bota edo bedarra erre gura dabenean baimena eskatu beharko dabe Madrilen… eta trukean ez dabe inongo ordainik jasoko. Beraz, trenaren ondoan lurrak daukiezan guztiei be deitzen deutsiegu datorren asteko batzarrera etorri daitezan euren lurren ganean daukiezan eskubideak zelan babestu jakin dagien.

AHT egiteko lurrak kendu behar badeutsuez edo AHTren inguruan lurrak badaukazuez, zatoze datorren asteko batzarrera eta agintariek ezkutatzen deutsuen informazinoa emongo deutsuegu.

DESJABETZERIK EZ!! AHTrik EZ!!

Isunak Ordaintzeko Kontzertuak Durangoko Gaztetxean

Durangoko Sapuetxe Gaztetxetik ondoko oharra bialdu deuskue:

Ez gaituzue geldituko!!!
ni TAV, ni juicios, ni multas!!

Jornadas beneficas

En fiestas de Durango (octubre 2007), los zipaios retuvieron, identificaron y condujeron a comisaria a 7 jovenes denunciandolos por hacer pintadas y pegar carteles contra el TAV. Bajo la acusacion de deslucimiento de fachada, la fiscal pide la multa maxima: 3800 euros(el coste de la limpieza de las pintadas, segun el ayuntamiento) y 6 dias de localizacion permanente. A dia de hoy ya se les ha notificado a los jovenes que deben cumplir los 6 dias de localizacion permanente. La cuantia exacta de la multa esta aun por conocer. Los beneficios de estos dos dias seran para pagar la multa.

AHTrik EZ eta KITTO!!!!
TXIKITZAILEAK TXIKITU!!
AUTOORGANIZAZIOA eta BORROKA!!

Durangoko Sapuetxe Gaztetxean

MARTXOAK 27, OSTEGUNA

20:00etan LUNTX

21:30etan BIDEOEMANALDIA
LOS EDUCADORES

MARTXOAK 28, Ostirala

14:30etan BAZKARI HERRIKOIA 3e
eta ondoren: MANTALA NO! (kantautorea Beasain)

21:00etan MONOLOGOA EL SHOW DEL ALIMAÑA

22:00etan KONTZERTUA:
KUARTO ASALTO (punk Durango) y KOSTRA NOSTRA ( kostrapunk Balentzia)

ahtdurango.jpg

Kazerolada Udaletxean

Danok Bilbora. Desjabetzak Datoz!!

9:30 Landakon trena artzeko. AHT EZ ORDAINDU!!!!

11:00 Moyua Plazan

Egun Osoan Zehar Ezkurdiko Karpan

• 11etatik aurrera: Umeendako jolas eta tailerrak.
Oka erraldoia
Rokodromoa.
Kale animazioa (musika)
Burduntzia
• 11,30etan: Erresistentzia tailerra. Solidarioak.
• 14etan: Herri bazkaria.
• 16,30etan: Denok Bilbora. (Landakon trena hartzeko)
• 18,30etan manifestazioa Bilboko Bihotz Sakratuaren plazatik.

22,30etan: Kontzertua: Kuntur

21etan: Bertso-trama-graffitia

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.