1000 pertsona batu ziren atzo Zornotzan AHTri ezetz! esateko
Zornotza eta Lemoan lurren espropiazioen aurretiazko aktak sinatu direla eta, atzo manifestazioa zegoen iragarrita lehen herrian. Manifestazioan 1000tik gora pertsona batu ziren, guztien artean AHTri ezezko borobila emateko.
Laster beteko dira 6 urte Zornotzako herritarroi erabakitzeko eskubidea lapurtu zigutenetik, gure borondatea ukatu zutenetik. Abiadura Handiko Trenaren obrak ditugu laster, eta Boroako zentral termikoarekin gertatu zen bezala, gure hitza zapaldu nahi dute.
Herritarroi galdetzea besterik ez dago, proiektu hau ezkutuan eta inpunitate osoz egiten ari direlaz konturatzeko.
Gero eta gehiago dira AHTren kontra altxatzen diren ahotsak. Hego zein Ipar Euskal Herriko hainbat herrietan traba eta mehatxuen gainetik gauzatu diren herri-galdeketa eta erreferendumetako emaitzek agerian utzi dute instituzioek ezkutatu nahi duten errealitate hau.
Instituzioen desinformazio eta datuen manipulazioaren gainetik, badakigu AHTa inoiz proiektatu den azpiegitura antiekologiko, antisocial eta garestiena dela.
Enpresa eraikitzaileek, buruzagi politikoen eskutik, sekulako negozioa egin nahian dabiltza, gure herriko langileen kontura. Baina, euren zoritxarrerako, Euskal Herria ez dago salgai, eta ezta Zornotza ere.
6000 miloi eurotik gora dira gure poltsikoetatik aterako direnak, Eusko Jaurlaritzaren 24 urtetako etxebizitza sailaren aurrekontuaren zenbatekoa, alegia. Dirutza honekin, kalitatezko garraio publikoa finantziatzeaz gain, beste beharrizan sozial askori erantzun ahal zaio.
Zornotzatik pasatuko den 10 kilometroko luzeeran, bost tunel, bederatzi zubibide eta sei eskonbrera eraiki nahi dituzte, baserritar zein herritarrok jasango ditugularik kalte zuzenak eta 180 miloi euroko gastua delarik. Ideia bat eginez, inbertsio hori udalaren zazpi urteko aurrekontuaren bestekoa litzateke.
Honen aurrean, AHTko obrak berehala gelditzea eta behar dugun garraio-eredua, lurralde-antolaketa eta erakundeetatik inposatu nahi diguten gizarte-ereduaren inguruko eztabaida irekitzea exijitzen dugu.
Gaur, Zornotzatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu, sektore sozial, sindikal eta erakunde politiko orori, guztion artean astakeria honi aurre egin diezaiogun.
Jose Luis Bilbao diputatuari galdera
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala


2 Responses to “1000 pertsona batu ziren atzo Zornotzan AHTri ezetz! esateko”
on mar 21, 2008 | Reply
Proposatu den bezala hainbat tokitik etorri gara Zornotzako manifestaziora trenien baina AHT ordaindu barik.
Bilbo, Basauri, Galdakao eta Durangotik 50 pertsona inguru.
http://www.blogak.com/ahtezordaindu/zornotzako-ahtren-kontrako-manifestazinora-trenien