Archive for apirila, 2008
Gelditour Ekimenaren Abestia Eta Bideoa
Asteartea, apirila 29th, 2008AHT Gelditu! Elkarlanak Gelditour ekimena gauzatuko du maiatzaren 4tik 31ra bitarte, AHTren aurkakotasuna erakutsi, inposaketak errefusatu eta herri eztabaidak bultzatzeko. Fermin Muguruzak egindako kantua eta bideo berri bat aurkeztu dituzte gaur. Fermin Muguruza (aht-gelditu)
Maiatzaren 4tik 31ra bitarte, AHT Gelditu! birak, Gelditour deiturikoak, Euskal Herria zeharkatuko du.
Ekimen horrek helburu garbiak ditu. Batetik, egitasmoaren nahiz eragingo lituzkeen kalteen inguruko informazioa lau haizetara zabaltzea. Bestetik, AHTrekiko oposizioa ikusaraztea. Eta, azkenik, eragile nahiz gizarte sektore ezberdinak Abiadura Handiko Trenaren aurkako borrokara biltzea eta, bide batez, herri eztabaida zabalaren aldeko indarrak batzea.
Donostian egindako agerraldian, Gelditour-eko bideo laburra, esku orria eta Fermin Muguruza kantariak AHTren aurkako aldarria zabaltzeko egin duen abestia aurkeztu dituzte AHT Gelditu! Elkarlanekoek. Abesti horrek, AHT gelditzeko nahia Euskal Herriko txoko guztietan musika doinuen bidez zabaltzen laguntzea nahi dute antolatzaileek.
Gelditour maiatzaren 4an abiatuko da Kortes-etik, eta Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Ustaritzetik igaroko da, besteak beste, hilaren 31n Donostian amaitzeko.
Ahtren Aurkako Eguna Atxondon Maiatzaren 11n
Asteartea, apirila 29th, 2008Urtebete pasa da Atxondok Abiadura Handiko Trenari ezetz esan zionetik, urtebete pasa da atxondotarrok argi eta garbi horrelako azpiegiturarik ez dugula nahi esan genuenetik.
2007ko martxoaren 25a egun garrantzitsua izan zen atxondotarrontzako eta abiadura Handiko Trenaren aurkako
borrokarentzako, gure indar guztiak jarraitu eta oztopo guztien gainetik atxondotarrok gure oihua ozen zabaldu genuen: ATXONDOK AHTri EZ!! Herri eredugarria gara benetan, gure ahotsa eta indarra argi eta garbi erakutsi duen herria.
Atxondokarrok AHTri ezetz esan genion bezala beste hainbat herrik ere ezetz esan diote: Urbinak, Gasteizko kontseguek,
Itsasondok, Alegia, Angiozar, Aramaio, elorrio, Anoeta, Mugarre eta Ustaritze. Guztiok ezezko borobila eman diogu AHTri.
Hala ere, badirudi proiektu suntsitsaile honen eragileak ez dutela gure erabakia errespetatu nahi, ez digutela gure herrian zer egingo den erabakitzen utzi nahi. Baina hori ezin da horrela izan, atxondotarrok dugu gure herrian egingo dena erabakitzeko eskubidea, eta urtebete ondoren berdina oihukatzen jarraitzen dugu: ATXONDOK AHTRI EZ!!
Mugitzeko ordua heldu da, kalera irtetzeko ordua heldu da, hori dela eta datorren Maiatzaren 11an, AHT EZ EGUNA ospatuko dugu Atxondon:
Mendi martxa, 10:00etan Plazatik hasita
13:00etan enkartelada Apatako Plazan
13:30 triki poteoa
14:30etan bazkaria (tiketak liburutegian,Herrikon,Ilargin eta Erlaunpen)
16:30 antzerkia eta bideo emanaldia
Animatu eta parte hartu, guztion artean geldituko dugu!
Ahtren Inguruko Batzar Irekia / Reunión Abierta Sobre El Tav
Ostirala, apirila 18th, 2008Gure ingurumenean kalte izugarriak eta gizartean ondorio latzak eragingo lituzkeen proiektu honen aurrean jendarteko eztabaida zabaldu eta hausnarketa kritikoa sakontzea beharrezkoa dela uste dugu.
AHTk ingurumenean, gizartean eta ekonomian izango dituen ondorio latzak eztabaida publikoari ezkutatu eta gizartearentzat funtsezkoa den arazo honetan herritarrei erabakitzeko aukera minimorik eman gabe, inposizioa beste biderik ez duen proiektu hori ezarri nahi dute.
Horrela, egungo egoeran argi agertzen da mobilizazioa eta AHTren inguruko eztabaida bultzatzea zein premiazkoa den, botereak tren honen inposaketa nolanahi onartua izan dadin lortu nahian darabilen propaganda eta faltsukeria gezurtatzeko.
Hori denagatik, datorren asteazkenean, Apirilaren 23an, arratsaldeko zazpiretan, Abiadura Handiko Trenaren inguruko hitzaldia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak Pinondo Etxean, AHTren arazoarekiko hausnarketa orokorra eta hari loturiko eztabaidagai askoren irakurketa sakona egiteko.
Creemos que es necesario abrir un debate y reflexionar en torno a los graves daños ecológicos y sociales que produciria este proyecto.
Los impactos ambientales, sociales y económicos del TAV nos han sido completamente ocultados, y sin dar una mínima oportunidad de decisión a los ciudadanos, quieren llevar a cabo este proyecto que no tiene otra via que la de la imposición.
Así, en la situación actual queda clara la importancia de la movilización y el debate en torno al TAV, para desmentir la propaganda y falsedad utilizada por el poder para que este proyecto sea aceptado de cualquier manera.
Por todo esto, el próximo miércoles 23 de Abril a las siete de la tarde, AHT Gelditu! Elkarlana ha organizado una reunión en Pinondo Etxea con la intención de abrir el debate y hacer una reflexión en torno al modelo social que plantean los proyectos como el TAV.
El Movimiento Popular Contra El Tav Cierra Las Puertas Al Proyecto
Asteazkena, apirila 16th, 2008A los representantes del Ministerio español de Fomento no les quedó otro remedio que irse por el mismo camino por el que habían llegado a Eskoriatza. Su objetivo era dar comienzo al levantamiento de actas previas a la ocupación de tierras, pero el movimiento popular cerró las puertas a este trámite y volvió a demostrar su empeño en hacer lo propio con la infraestructura.
No querían que los representantes del Ministerio de Fomento español les pillasen desprevenidos, por lo que el lunes por la tarde decidieron encerrarse en el Ayuntamiento de Eskoriatza. Estaba previsto que ayer delegados del Ejecutivo del PSOE diesen comienzo al levantamiento de actas previas a la ocupación de tierras. Trámite que se iba a prolongar durante tres días.
Hacia las ocho y media de la mañana el movimiento ante el Ayuntamiento de esta localidad de Debagoiena resultaba inusual. Unas 40 personas habían pasado la noche en el edificio consistorial y decenas de vecinos y vecinas se acercaban para sumarse al acto de protesta convocado por AHT Gelditu! Elkarlana para las nueve.
Sobre la misma hora llegó un furgón de la Ertzaintza que se apostó a escasos metros del Ayuntamiento y desde donde bajaron una decena de agentes que, cámara en mano, intentaron capturar imágenes de los allí congregados. Según informaron las personas participantes en el encierro, la presencia policial fue incesante durante toda la noche. De hecho, cinco personas que «se encontraban colocando pancartas contrarias a este proyecto» fueron identificadas por la Ertzaintza, que les ha abierto un proceso judicial por «faltas». El lunes tendrán que comparecer en el Juzgado de Bergara.
Apirilak 5eko Bideoa
Larunbata, apirila 12th, 2008Gelditour Aurkezteko Prentsaurrekoa Udaletxearen Aurrean
Asteartea, apirila 8th, 2008Gelditour aurkezteko prentsaurrekoa udaletxearen aurrean
Ahtren Aurkako Gazte Eguna
Astelehena, apirila 7th, 2008AHTren aurkako Gazte Eguna burutu zuten larunbatean Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek
Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak izan zituzten. Eguerdian bazkaria burutu zuten 200 gaztek eta arratsaldean 800 gazte inguruk manifestazioa burutu zuten AHTren aurka.
Gaur durangaldeko gazte eguna ospatu dugu, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolaturik. Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak egon dira. Eztabaidetan, aipatzekoa da 50 gazte inguru batu garela AHtren eragin sozialen inguruan hausnartzeko.
Bazkarian, 200 bat gazte egon gara, eta arratsaldeko 5etan hasi den manifestazioa oso jendetsua izan da. Ehundaka gazte egon gara bertan, 800 inguru hain zuzen. Gazteok AHTri Ez!, Herriak bizirik, AHTrik Ez!, Gazte borrokaz AHT gelditu, PNV txikitzaile, PNV diruzale…eta antzeko lemak ohiukatu ditugu.
Ondoren egin den ekitaldian, gazte asanblada bakoitzeko kide bat igo da, eta herriko egoeraren berri emanez, AHTren kontrako jarrera adierazi dute. Horien ostean, bi gaztek egunaren irakurketa egin dute. Gauean, Rock maratoia izango da eskualdeko musika taldeen eskutik, DMTE elkartearen laguntzarekin hain zuzen ere. Gaurkoan ere, argi geratu da, durangaldeak eta bertako gazteok ez dogula AHTrik nahi.
www.durangaldekogaztetxea.com


