AHTren aurkako Gazte Eguna
AHTren aurkako Gazte Eguna burutu zuten larunbatean Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek
Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak izan zituzten. Eguerdian bazkaria burutu zuten 200 gaztek eta arratsaldean 800 gazte inguruk manifestazioa burutu zuten AHTren aurka.
Gaur durangaldeko gazte eguna ospatu dugu, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolaturik. Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak egon dira. Eztabaidetan, aipatzekoa da 50 gazte inguru batu garela AHtren eragin sozialen inguruan hausnartzeko.
Bazkarian, 200 bat gazte egon gara, eta arratsaldeko 5etan hasi den manifestazioa oso jendetsua izan da. Ehundaka gazte egon gara bertan, 800 inguru hain zuzen. Gazteok AHTri Ez!, Herriak bizirik, AHTrik Ez!, Gazte borrokaz AHT gelditu, PNV txikitzaile, PNV diruzale…eta antzeko lemak ohiukatu ditugu.
Ondoren egin den ekitaldian, gazte asanblada bakoitzeko kide bat igo da, eta herriko egoeraren berri emanez, AHTren kontrako jarrera adierazi dute. Horien ostean, bi gaztek egunaren irakurketa egin dute. Gauean, Rock maratoia izango da eskualdeko musika taldeen eskutik, DMTE elkartearen laguntzarekin hain zuzen ere. Gaurkoan ere, argi geratu da, durangaldeak eta bertako gazteok ez dogula AHTrik nahi.
www.durangaldekogaztetxea.com



4 Responses to “AHTren aurkako Gazte Eguna”
on api 10, 2008 | Reply
on api 10, 2008 | Reply
http://www.youtube.com/watch?v=Qm84pD8cLes
on api 13, 2008 | Reply
Euskaraz “PNV” esaten duzu… Beraz, gaztelaniaz “el EAJ” esan beharko duzu, “los aitas” esamolde trakets-traketsa esango duzun bezala…