Ahtren Inguruko Batzar Irekia / Reunión Abierta Sobre El Tav

Written on apirila 18, 2008 – 10:20 am | by gari |

Gure ingurumenean kalte izugarriak eta gizartean ondorio latzak eragingo lituzkeen proiektu honen aurrean jendarteko eztabaida zabaldu eta hausnarketa kritikoa sakontzea beharrezkoa dela uste dugu.

AHTk ingurumenean, gizartean eta ekonomian izango dituen ondorio latzak eztabaida publikoari ezkutatu eta gizartearentzat funtsezkoa den arazo honetan herritarrei erabakitzeko aukera minimorik eman gabe, inposizioa beste biderik ez duen proiektu hori ezarri nahi dute.

Horrela, egungo egoeran argi agertzen da mobilizazioa eta AHTren inguruko eztabaida bultzatzea zein premiazkoa den, botereak tren honen inposaketa nolanahi onartua izan dadin lortu nahian darabilen propaganda eta faltsukeria gezurtatzeko.

Hori denagatik, datorren asteazkenean, Apirilaren 23an, arratsaldeko zazpiretan, Abiadura Handiko Trenaren inguruko hitzaldia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak Pinondo Etxean, AHTren arazoarekiko hausnarketa orokorra eta hari loturiko eztabaidagai askoren irakurketa sakona egiteko.

Creemos que es necesario abrir un debate y reflexionar en torno a los graves daños ecológicos y sociales que produciria este proyecto.

Los impactos ambientales, sociales y económicos del TAV nos han sido completamente ocultados, y sin dar una mínima oportunidad de decisión a los ciudadanos, quieren llevar a cabo este proyecto que no tiene otra via que la de la imposición.

Así, en la situación actual queda clara la importancia de la movilización y el debate en torno al TAV, para desmentir la propaganda y falsedad utilizada por el poder para que este proyecto sea aceptado de cualquier manera.

Por todo esto, el próximo miércoles 23 de Abril a las siete de la tarde, AHT Gelditu! Elkarlana ha organizado una reunión en Pinondo Etxea con la intención de abrir el debate y hacer una reflexión en torno al modelo social que plantean los proyectos como el TAV.

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.