Archive for apirila, 2008

Ahtren Aurkako Gazte Eguna

AHTren aurkako Gazte Eguna burutu zuten larunbatean Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek

Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak izan zituzten. Eguerdian bazkaria burutu zuten 200 gaztek eta arratsaldean 800 gazte inguruk manifestazioa burutu zuten AHTren aurka.

Gaur durangaldeko gazte eguna ospatu dugu, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolaturik. Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak egon dira. Eztabaidetan, aipatzekoa da 50 gazte inguru batu garela AHtren eragin sozialen inguruan hausnartzeko.
Bazkarian, 200 bat gazte egon gara, eta arratsaldeko 5etan hasi den manifestazioa oso jendetsua izan da. Ehundaka gazte egon gara bertan, 800 inguru hain zuzen. Gazteok AHTri Ez!, Herriak bizirik, AHTrik Ez!, Gazte borrokaz AHT gelditu, PNV txikitzaile, PNV diruzale…eta antzeko lemak ohiukatu ditugu.
Ondoren egin den ekitaldian, gazte asanblada bakoitzeko kide bat igo da, eta herriko egoeraren berri emanez, AHTren kontrako jarrera adierazi dute. Horien ostean, bi gaztek egunaren irakurketa egin dute. Gauean, Rock maratoia izango da eskualdeko musika taldeen eskutik, DMTE elkartearen laguntzarekin hain zuzen ere. Gaurkoan ere, argi geratu da, durangaldeak eta bertako gazteok ez dogula AHTrik nahi.

www.durangaldekogaztetxea.com

Durangoko Udalak Elkarlanak Aurkeztutako Mozinoa Onartu Dau.

Mozinoan Udalari eskatu jako AHT egiteko kaltetuko dabezan lur jabe guztiei

informazinoa emoteko. Desjabetuko dabezan lur jabeetaz ganera, trenaren
ondoan geratuko diran lur jabeek be kalteak eukingo dabez euren lurretan,
eta lur jabe horreei informazinoa emoteko eskatu deutso Elkarlanak Udalari.

Apirilaren 3ko osoko batzarrean ondokoa bozkatu dabe Durangoko Udaleko
alderdiek:
Alde: EAJ, EAE-ANV, PSOE, Aralar eta Ezker Batua
Abstentzinoa: PP

Mozinoaren testu osoa jarraian agertzen da (euskeraz eta erderaz):

(more…)

Apirilaren 5-eko Egitaraua

http://www.durangaldekogaztetxea.com/ helbidetik hartutako berria

Dagoeneko badago prest Apirilak 5eko egitaraua. Eguneko ekimenak lehengo urtekoaren antzerakoa izango da:

Goizean umeentzako jolasak izango dira eta aldi berean eztabaidak. Gainera aurtengo eztabaidak gazte ikuspegi batetik ikusita, AHTk gazteoi ekar dakiokeen kalte sozialak izango dira eztabaidagai, kalte ekologikoez gain.

Eguerdian, eztabaiden ondorioak aterako dira eta ondoren alde zaharretik bertsopoteoari ekingo zaio. 14′00etan gazte bazkaria antolatuko da Andra Mariko elizpean.

Bazkariko txartelak astelehenetik aurrera salgai izango dira herri bakoitzean, 5 euroren truke.

Arratsaldeko 17′00etan hasiera emango zaio MANIFESTAZIOAri, ekitaldi batekin Andra Marin bukatzeko. Ondoren antzerki bat izango da, kontzertuei hasiera emateko.

Kontzeruak 20′00etan hasiko dira Andra Mariko elizpean eta Durangoko gaztetxean. Horrela hurrengo taldeak joko dute Andra Marin:

  • Electric souls
  • Electric souls
  • Niri bost
  • Fisin Boys
  • Halbstarke
  • Sugoi
  • Tanga Opilak
  • Edan

Eta Gaztetxean hurrengoak:

  • Namek planet
  • Sus Scrofa
  • Damudot

Etorri eta parte hartu!

Gure etorkizunaren alde. Gazteok AHTri EZ!

Apirilak 5 gazteok Durangora!

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.