Ekintza Zornotzan
EZ BAGAITUZUE IKUSI NAHI BEGIETATIK SARTUKO DIZKIZUEGU ESTAKAK!!!!
ZUEN PROGRESUA,DENON SUNTSIPENA
Garai latzak eta ilunak dira,inora ez garamatzan bidetik,itzulera gabeko bidaira.
Garai arinak baino gehiago; supersonikoak,hodei ilunak baino gehiago poluzioz beteriko garaiak,honek triste eta frustazioez beteriko (Ez) bizitza batera eramaten gaitu.
Kateak gero eta astunagoak kontsumora bideratutako bizitza bat eusteko,behar duguna baino gehiago nahi izateak,gero eta arinago nahi izatea,honek ekar ditzaken ondorio larriak jakinda ere.
Hau da;mendi,bailara,erreka,herri eta bertan bizi diren izaki guztien suntsipena,azken finean;AMALURRAREN SUNTSIPENA.Beraien,autopista,pantano,harrobi,abiadura handiko trenak,poligono industrilak,zentral termikoak,eta TXARTO DEITURIKO PROGRESUAREN izenean egiten dituzten astakeriekin.
Banpiroen plaga gure inguruetan handitzen doa,egunero gure odola xurgatzeaz ez konforme,orain Amalurrarena guztiz xurgatu nahi dute,Abiadura Handiko Trenarekin.
Banpiroen aurka estakekin borrokatzen ikasi genuen,horregaitik Zornotzako mendiak odolhusten zeuden estakak kendu eta gaur hemen,udaletxeari sartzea erabaki dugu.
Ekintza zuzen eta baketsu honekin banpiro guzti hauen jarrera salatu nahi dugu:Zornotzako Udaletxea(bere jarrera suntsitzaile eta inposatzaileagaitik,zentral termikoa eta orain AHTa),beste udaletxe kolaboratzaile guztiak,enpresa eraikitzaileak,Fomento,Eusko Jaurlaritza eta proiektu suntsitzaile hau bultzatzen duten pertsona oro.
Baita ere;AHTaren aurka dauden,pertsona,kolektibo eta talde guztiak borrokatzen jarraitzera animatzen ditugu,gure beharra delako,eta gure esku baitago mustro hau gelditzea.AHTa gelditzeko era bakarra herri mugimendu popular indartsua izatea da,horregaitik beharrezkoa da denon inplikazioa.
Obrak iada leku ezberdinetan hasita daude,horregaitik gentea animatzen dugu,gure mendiak odolhusten duten estakak kendu eta bere benetazko jabeei “sartzera”,hau da; BANPIROEI.
AHTrik EZ ETA KITTO!!
AUTOORGANIZAZIOA ETA BORROKA!!
BANPIROen EHIZTARIAK


