Archive for maiatza 13th, 2008

Gelditour Aurkeztu Dogu Durangon

Maiatzaren 13an, arratsaldean, Gelditour aurkezteko prentsaurrekoa egin dogu Durangon. Prentsaurrekoan,herrirako prestatu dogun egitaraua aurkeztu dogu, eta egitaraua prestatzen lagundu deuskuen herriko talde batzuetako ordezkariak be bertan egon dira.

HONA HEMEN DATORREN ASTERAKO EGITARAUA:

Maiatzak 18:
• 10etan: Udalaitzera mendi martxa Elorriotik

Maiatzak 19: (Kamioia Durangon)
• 11etatik 13etara: Paroa irakaskuntzan, kalejira.
• 16etan: Bizikleta martxa Elorriotik Durangora.
• 19etan: Giza-katea Ezkurdin.

Maiatzak 20: (Kamioia Zornotzan)
• 16etan: Kotxe-karabana Durangotik Zornotzara.
• 19etan: Mobilizazioa Zornotzan.

Maiatzak 21:
• 19etan: Herriko artisten lanen erakusketaren inaugurazio luntxa.
• 19,30etan: Mahaingurua: Baserritar, langile eta herritarrok AHTri ezetz esateko hamarna arrazoi.

Maiatzak 22:
• 19etan: Txamankizuna
• 21etan: Antzerkia

Maiatzak 23:
• 18etan: Ipuin-kontalaria
• 19etan: Graffiti tailerra
• 20etan: Alpino Tabiraren proiekzioa: Kilimanjaro
• 21etan: Bertso-trama-graffitia:
• 22,30etan: Kontzertua: Kuntur

Maiatzak 24:
• 11etatik aurrera: Umeendako jolas eta tailerrak.
Oka erraldoia
Rokodromoa.
Kale animazioa (musika)
Burduntzia
• 11,30etan: Erresistentzia tailerra. Solidarioak.
• 14etan: Herri bazkaria.
• 16,30etan: Denok Bilbora. (Landakon trena hartzeko)
• 18,30etan manifestazioa Bilboko Bihotz Sakratuaren plazatik.

Herriaren Borrokaz Aht Gelditzera Goaz

AHTren lanak eman dizkioten enpresa baten kontra atentatua egin du ETAk

Bi hondeamakinatan lehergailuak zartarazi ditu, Hernanin, Urnietako saihesbidearen obratan

ERREDAKZIOA

Donostia

Amenabar eraikuntza enpresaren bi hondeamakinatan lehergailu bana zartarazi du ETAk, Urnietako saihesbidearen obratan, Hernaniko Santa Barbara auzoan. Abiadura handiko trenaren obrak eman dizkioten enpresetako bat da Amenabar. Atentatua ETAk egin duela jakinarazi zuen, atzo arratsaldean, erakunde armatuaren izenean Bizkaiko DYAra deitu zuen pertsona batek. Atentatua Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aurkakoa izan dela egiaztatzen baldin bada, erakunde armatuak tren azkarraren proiektuaren aurka egin duen lehen atentatua litzateke.

Leherketak atzo goizaldean gertatu ziren, 02:30 aldean, bi hondeamakinak Santa Barbara auzoan aparkatuta zeudela. Bi makinak kaltetuak izan dira, baina ez dira zeharo hondatu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bi leherketek ez zuten inor zauritu, kalte materialak baino ez zituzten eragin.

Eztanda entzun zuten bizilagunen bidez izan zuen Ertzaintzak leherketei buruzko lehen berria, baina goizaldean inguruak miatu zituzten arren, ez zuten leherketaren arrastorik atzeman. 08:00 aldean, ordea, Urnietako saihesbideko obren langileek ohartarazi zuten bi hondeamakina kaltetuta zeudela. 17:15 inguruan ETAren izenean egindako deia jaso artean, hondeamakinen aurkako sabotajea kale erasoa zen edo ETAk egina zen ikertzen ari zen Ertzaintza, eta ez zuen gertaeraren berririk zabaldu. Lehergailuen lehen azterketen arabera ere, Ertzaintzak ETAri egozten dio erasoa, amonalez osatuta zegoela uste baitu.
Berria (more…)

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.