Archive for maiatza 19th, 2008

Gelditour-a Durangora Heldu Da

Gaur goizean Gelditour-a Durangora heldu da. Ikasleok paroia egin dute eta kamioiara gerturatu dira non aukera izan dute AHT Gelditu Elkarlanak egindako bideoa eta superestruktura kapitalista zikin honek egingo dituen kalteen erakusketa bat ikusteko. Egun osoan zehar egon da erakusketa eta bideo ikusteko aukera, bihar Zornotzan aukera izango dute.
Aratsaldean bizikleta martxa bat burutu da Elorriotik Durangora eta apur bat geroago konzentrazio bat egin dugu batzoki aurrean 80 pertsona inguru eta bukaera emateko giza kate bat. Inposizioa salatu dugu eta eztabaida eskatu diogu PNV-ko politikari gezurti hauei.

AHTri SUA ETA KITTO!!!!!

Argazki galeria

erdaraz (more…)

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.