Gelditour Zornotzan
Gaur, martitzena 20 Gelditour-eko kamioia Zornotzan egon da.
Aste osorako eskualdean antolatu doguzan ekitaldien barruan, gaur kotxe karabana egin dogu Durangotik Zornotzara. Izurtzatik, Durangotik, Iurretatik, Eubatik, Zornotzatik eta Lemoatik pasatu gara eta AHTren aurkako oihua zabaldu dogu Durangaldean eta Arratian.
Ondoren, Zornotzan kontzentrazinoa eta manifestazinoa egin doguz. 50 bat pertsonak parte hartu dogu. Manifestazinoaren ostean bideo bat ikusi dogu Gelditour-eko kamioian. Bideoan, Zornotzak azken urteotan jasan dauazan inposaketa bien barri emon da: lehenengo Boroako zentral termikoa eta orain AHT.
INPOSAKETARIK EZ! TXIKIZIORIK EZ!





3 Trackback(s)