Archive for maiatza 21st, 2008

Gelditour-eko Karpa Durangon

Gelditour ekimena Durangon maiatzaren 19an izan zenez, gaur, hilak 21, Ezkurdin karpa bat jarri dugu gure jarduerak eta ekintzak egiten jarraitzeko asmoz. Karpa honek ateak zabalik izango ditu herritar guztientzako larunbata 24arte. Egitarauak adierazten zuen bezala, Durangoko artistek erakusketa bat antolatu dute, honekin batera luntxa eta jarraian LAB, CNT, EHNEko sindikatuek eta elkarlaneko taldekide batek egindako hitzaldi bat egon da. Bertan betiko legez, inposatu nahi diguten kapitalista makina txikitzaile honekiko euren jarrera adierazi dute, AHT madarikatua.

Herriaren hitza ez duzue isilduko!!!!
Autoorganizazioa eta borroka!!!!
AHTrik EZ!!!!

Argazki galeria

erdaraz (more…)

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.