Archive for maiatza 25th, 2008

Gelditour Durangon (zapatua)

Eguraldia zala eta, zapatuko ekitaldia guztiak Andra Mariko elizpean izan ziran. Goizean, umeentzako tailerretan eta jolasetan haur pilo batek parte hartu eben. Trikitilariak be Alde Zaharretik ibili ziren giroa alaitzen. Itoitzeko solidarioak taldeko kide bat be etorri zan hitzaldi.tailerra egiten, baina bertan behera geratu zan ez egoalako jenterik. Eguerdian, herri bazkarian 40 bat lagun alkartu ginen eta arratsaldean Bilbora joan ginen trena ordaindu barik.

Agazki galeria

Amaitu da Gelditour Durangon eta zoritxarrez ezin dogu balorazino lar ona egin. Propaganda ugari banatu dogu kaleetan eta etxeetan eta halanda guztiz be Durangon gitxik parte hartu dabe. Dana dala, eskerrak emon begar deutsaguz lagundu eta parte hartu daben talde eta pertsona guztiei.

Gelditour Durangon (barikua)

Barikurako prestatu genduzan ekitaldi batzuk bertan behera geratu ziren eguraldiaren erruz. Hainbat ume etorri ziran arren, ezin izan genduzan egin ez ipuin kontalariaren saioa ez grafiti tailerra. Kilimanjarori buruzko diapositiba emanaldia beste leku batean izan zen, haizearen erruz karpa ez egoalako oso ondo. Gabean eguraldia hobetu egin zan eta bertso-trama-grafitiaz eta Kuntur taldearen kontzertuaz gozatu gendun karpan.

Aragazki galeria

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.