Archive for ekaina 3rd, 2008

Bihar, Goizeko 11etan, Kontzentrazioa Tolosako Epaitegiaren Aurrean

Bihar, goizeko 11etan, kontzentrazioa Tolosako Epaitegiaren aurrean.

AHT Gelditu! Elkarlanatik asteazkenean, hilak 4, gazte baten aurka Tolosan egingo den epaiketa salatzen dugu, epaiketa horren atzean abiadura handiko trenaren aurkako mugimendua kriminalizatzeko saiakera dagoelako, eta epaiketa bertan behera gelditzeko eskatzen dugu.
Gaztea “atentado a la autoridad” delakoaz akusatzen dute, Ordizian maiatzaren 25ean obretara egindako martxarekin lotuta.  Egun horretan Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Baina Ertzaintza izan zen orduan han bilduta zeuden 100 lagun ingururen kontra egin zuena, jendearen kontra oldartuz, pilotak botaz eta kolpean emanez.

Gainera, ez da kasu bakarra, zoritxarrez. Orain dela hilabete batzuk antzeko beste kasu bat izan genuen Ordizian, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria herrira etorri zenean. Orduan ere gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak eta hari ere “atentado a la autoridad” egozten zitzaion. Gazte horren kasua urrutirago iritsi zen eta Espainiako Auzitegi Nazionalari epaiketa Madrilen egiteko eskatu zitzaion, azkenean eskaera onartu ez den arren.

Epaiketa hauek salatzeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzerako deia egiten du asteazkenerako, goizeko 11:00etan, Tolosako epaitegiaren aurrean, eta bertara joateko deia egiten die proiektu honen inposizioaren kontra dagoen oposizio zabalari.

La Ertzaintza Detiene A Las Dos Personas Encadenadas Ante Las Obras Del Tav En Ordizia

Dos personas se han encadenado a un bidón lleno de hormigón ante las obras iniciadas en Ordizia para construir los tramos del Tren de Alta Velocidad.

Los dos manifestantes han permanecido sentados obstaculizando la entrada tanto a las obras como al párking que se encuentra en las inmediaciones.

Además, una treintena de personas han estado acompañando a estos dos opositores que han comenzado su movilización a las 10.00 de la mañana. El número de denunciantes ha ido aumentando según transcurría la mañana y muchos de ellos han sido identificados por la Ertzaintza.

La Policía autonómica ha solicitado la presencia de una dotación de bomberos para desencadenar a esas dos personas, tras lo cual han sido detenidas acusadas de un delito de “desórdenes públicos”.

Ambos han sido trasladados a dependencias policiales.

Gara

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.