Bihar, Goizeko 11etan, Kontzentrazioa Tolosako Epaitegiaren Aurrean
Bihar, goizeko 11etan, kontzentrazioa Tolosako Epaitegiaren aurrean.
AHT Gelditu! Elkarlanatik asteazkenean, hilak 4, gazte baten aurka Tolosan egingo den epaiketa salatzen dugu, epaiketa horren atzean abiadura handiko trenaren aurkako mugimendua kriminalizatzeko saiakera dagoelako, eta epaiketa bertan behera gelditzeko eskatzen dugu.
Gaztea “atentado a la autoridad” delakoaz akusatzen dute, Ordizian maiatzaren 25ean obretara egindako martxarekin lotuta. Egun horretan Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Baina Ertzaintza izan zen orduan han bilduta zeuden 100 lagun ingururen kontra egin zuena, jendearen kontra oldartuz, pilotak botaz eta kolpean emanez.
Gainera, ez da kasu bakarra, zoritxarrez. Orain dela hilabete batzuk antzeko beste kasu bat izan genuen Ordizian, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria herrira etorri zenean. Orduan ere gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak eta hari ere “atentado a la autoridad” egozten zitzaion. Gazte horren kasua urrutirago iritsi zen eta Espainiako Auzitegi Nazionalari epaiketa Madrilen egiteko eskatu zitzaion, azkenean eskaera onartu ez den arren.
Epaiketa hauek salatzeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzerako deia egiten du asteazkenerako, goizeko 11:00etan, Tolosako epaitegiaren aurrean, eta bertara joateko deia egiten die proiektu honen inposizioaren kontra dagoen oposizio zabalari.


One Response to “Bihar, Goizeko 11etan, Kontzentrazioa Tolosako Epaitegiaren Aurrean”
on eka 4, 2008 | Reply
Epaiketa bertan behera geratu da Ertzaintzaren akatsa bat dala eta. Orain prozesua Durangoko epaitegiaren esku geratuko da eta luzeagoa izango da.
Informazio gehiago:
Gara: http://www.gara.net/azkenak/06/80859/es/La-Ertzaintza-cita-erroneamente-Juzgado-Tolosa-joven-acusado-atentado-autoridad
Tolosaldeko Hitza: http://www.tolosaldekohitza.info/albisteak/8205/AHTren_aurkako_ekitaldi_batean_atxilotutako_gaztearen_epaiketan_gaizki_ulertuak.htm