Archive for ekaina 26th, 2008

Durangoko Udalak Lurren Lapurretan Lagundu Du

Atzo eta gaur, ekainak 25 eta 26 Abadiño-Durango tarteko lurrak desjabetu dituzte Espainiako Gobernuak Bilbon daukan ordezkaritzan. Horren aurrean Durangoko Udalak eta EAJko alkatesak guztiz menpeko jarrera izan dute eta lurren lapurretan kolaboratu beterik ez dute egin.

Ez dira gai izan euren herritarren eskubideak bermatzeko. Joan den astean hainbat zinegotzik eskatu zieten Bilbora ez joateko desjabetze aktak herriko udaletxean edo kaltetutako lurretan sinatu behar zirelako, bestela ez baitziren errespetatuko lurjabeen eskubideak. Hala ere, beti bezala, ezkutukerian eta inposaketan oinarrituta lurren lapurretan parte hartu dute.
Horren aurka protesta egiteko, kontzentrazio zaratatsua egin dugu gaur arratsaldean udaletxearen aurrean udalak osoko bilkura egin duen bitartean.

DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA!!

bidixue deskargatu

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.