Eskoriatzako Obretara Kateatu Dira Zenbait Pertsona

Gaur Uztailak 23 eguerdiko ordubatetan, 40 bat pertsona Eskoriatzako Mazmela auzoan, AHTko obretan sartu dira, hauetako 7 bertan diren bi eskabadorari lotu eta hainbat ordutan obrak gelditu dituzte. 7 kateatuetatik 5ti, katea ertzainak moztu diete ondoren inguruan zeudenak obretatik atera dituzte, eta beste bi motorreko kandatu rigidoekin zeudenez suhiltzaileeri deitu behar izan diete, hauek 17.30 aldera iritis dira eta gelditzen ziren bi kateatueri kandaua moztu diete.

HORRELAKO EKINTZEKIN DENON ARTEAN GELDITUKO DUGU AHT EZ

Ekintza zuzena denon betebeharra da!!

Autoorganizazioa eta borroka…

OBRAK GELDITU! AHTrik EZ!!

Beste behin (eta dozenaka dira jadanik), AHT egitasmoak duen eredu txikitzaile kapitalista zuzenean eta gartsuki salatzeko pertsona talde bat makina birrintzaileetara kateatu da Mazmelan (Eskoriatza), AHTak kaltetutako lurretan. Ekintza baketsu honen bitartez argi utzi nahi izan dute ez dutela inolaz ere onartzen ixilpean eta modu hain makurrean aurrera eramatea nahi duten gehiegikeria inposatzaile hau.

Mazmelako ingurune honek begi bistan jartzen du politikari eta enpresari diruzale aseezinek eskuartean darabilten garapen gose muturrekoak nola birrintzen dituen, era atzeraezinean, Deba bailara hontan geroz eta urriagoak diren nekazal eta baso eremuak. Bai bailara hontan, Euskal Herri osoan eta baita mundu zabalean ere. Arro nagusiak zementuz eta galipotez zeharo estali ondoren, AHTak eta AP-1 autopistak zearo txikitu nahi dituzte mendi magal, lurazpiko ur eta arroaren bigarren mailako bailarak. Debagoienean soilik, zorte berdina opa nahi dio munstro honek Marin, Zarimutz, Mazmela, Bolinburu, Kuatrobientos, Kobate, Angiozar, Ipurtieta, Basalde… eta beste hainbat bailara, txoko eta landa baso eremuri.

Inguru honetan begi bistaz ikusten den txikizio neurrigabeak baditu beste eragin ezkutu eta nabarmentzekoak ere. Azken bi hamarkadetan eredu neokapitalista honek EAEan artifizialdutako lurren bikoiztea nabarmen gainditu bitartean, alamoduzko ongizate faltsu bat ekarri dio herritarren zati handi bati: prekarizazioa lan istripu eta txirotzearekin, etxebizitzaren debekua, depresio eta antsietateen hedatzea, kontsumo gizartea gailentzea… Zer esanik ez aspalditik kinka larrian dagoen baserri nekazaritza ereduari: lur emankorren nahitaezko desjabetzak, ingurunearen txikizioa, gertuko gizartearen zatikatzea bezeroekiko harreman zuzenei gero eta oztopo handiagoa ezarriz, nekazaritza industrialaren indartze eta nagusitzea, etab.

Orain, krisi garaia den hontan, gero eta gehiago gara egoera hontara ekarri gaituen porlanzaleei diru publiko kopuru itzelak bideratzea, iruzurraz gain, herritarrei aurpegira irain egitea dela argi daukagunok. Lapurreta honek bestelako jendarte elkartasunezko eta gertutasunezkorako aukerak bidegabe utzi nahi dizkigu, eta gure uste apalean hortik joan beharko litzake Eukal Herritarrok eta mundu zabaleko biztanleok ditugun arazo larrien konponbidearen hasiera.

Honegatik guztiagatik, deialdi zabala egiten diogu jendarteari EZEZKO gogor bat esatera Abiadura Handiko Trenari eta berarekin inposatzen ari zaizkigun eredu txikitzaile, xahutzaile, baztertzaile eta jasanezin honi. Bertatik deialdia luzatzen diogu herritarrei, datorren osteguna 31 (San Inazio eguna) Kanpazarren bertako eguna ospatzen delarik, mendi ibilaldiz bertaratu eta eguerdiko ordubatetatik aurrera egingo den elkarretaratzean aurrez-aurre ezetza esan diezaiogun AHTren lanen hedapenari, Udalatxeko harrobi xehetuaren azpian hain justu ere.

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.