Archive for iraila 11th, 2008

Ahtren Desjabetzen Aktak Sinatzeko Ekitaldiak Bertan Behera Geratu Dira Legorretan Eta Itsasondon

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariak eta Legorretako zein Itsasondoko alkateek gaur goizean sinatu behar zituzten AHTren proiektuak eragingo dituen desjabetzen aktak; bi herrietan bertan behera geratu dira akta altxamendu ekitaldiak, “sinadura ekitaldiak egiteko baldintzak ez zirelako betetzen”. 09:30ean zuten hitzordua Legorretako udaletxean, baina ordurako, ehundik gora lagun bildu dira AHTren kontra protesta egiteko. Beste hogei lagun, Legorretako udaletxeko eskaileretan lotu dira. Azkenean, bertan behera geratu da akta sinatze ekitaldia. Itsasondon berriz, 10:30ean zuten hitzordua, baina han ere protesta jendetsuak izan dira, eta sinadura ekitaldia atzeratu egin dute.

Goizeko 09:30ean zuten hitzordua Legorretako udaletxean, baina ezin izan dute ekitaldia burutu. Legorretako plazan 100 lagun inguru bildu dira aktak sinatzearen kontra, eta udaletxeko eskaileretan beste hogei bat pertsona elkarri lotuta jarri dira. Bertan behera geratu da akta sinatze ekitaldia.

Legorretako udaletxera ez da Espainiako Gobernuaren ordezkaririk azaldu. Kanpoan AHT gelditzeko eskatuz bilkura egiten hasi dira, pankarta bat zabalduta. Ertzaintzak hiru lagun identifikatu eta bilkura desegiteko agindu dute.

Ondoren gauza bera gertatu da Itsasondon. Alkatea zain egon da, baina “baldintzak ez betetzeagatik” bertan behera utzi dute Espainiako Gobernuaren ordezkariek saioa. Ordubete inguru zain egon ondoren, Sustapen Ministerioko fax ofiziala jaso dute, aktak sinatzeko ekitaldian bertan behera gelditu dela jakinaraziz.

Itsasondon ere plazan AHTren kontra manifestariak bildu dira. EHNE sindikatuak bat egin du. Bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Itsasondon.

Mobilizazio Astea. Munstroari Kaña Ugari!! Ahtrik Ez

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.