Mendi martxaren kronika
Irailaren 16an, asteartea, mendi martxa egin dugu Durangotik Abadiñora arratsaldean. 35 bat pertsona batu gara. Trenak txikituko lituzkeen lurretatik joan gara eta Abadiñon uztailean hasi zituzten lanetaraino heldu gara. Bertan guardak egon dira makinak zaintzen eta egiten dabiltzan triskantza ikusi dugu: pista pilo bat zabaldu dituzte mendian, zuhaitz gehienak bota dituzte… Obretatik igaro eta gero Abadiñora abiatu gara. Abadiñora heltzean Ertzaintzaren patrol bat eta zenbait patruila geneuzkan zain. Herri barrutik zoroen moduan ibili dira kotxeekin ziztu bizian norbait identifikatu nahian. Azkenean pertsona bi identifikatu dituzte.
Abadiñon lanak uztailean hasi zituzten eta abuztuan erdi geldirik egon ostean berriro hasi zituzten duela hiru bat aste eta guztia txikitzen dabiltza etengabe. Gainera, inguruak poliziaz eta guardaz josi dituzte eta gero eta kontrol handiagoa nabari da lanen inguruan (Mendiola auzoan) eta Abadiñon bertan ere. Oso argi utzi dute hori gaur arratsaldean, obretatik pasatu eta handik ordu laurdenera iritsi baikara Abadiñora eta ordurako herrian lau edo bost polizia kotxe zeuden zain.
Badakite ez dutela zereginik eta inposaketaren eta kontrol polizialaren bidetik ez dutela ezer lortuko.
Herritar gehienok ez dugu AHTrik nahi eta ez dute egingo!
AHTrik EZ! TXIKIZIORIK EZ!



1 Trackback(s)