Abadiñoko Obrak Gelditu Dituzte Ordu Betez
Gaur arratzaldean hamabost pertsona Abadiñoko Mendilibar inguruan, AHTko obrak dabiltzan gunera sartu dira. Bertan, bi pertsona kamioi batera kateatu dira. Ertzaintza etorri da eta bi gazte hauetaz gain, inguruan egon diren beste 5 pertsona identifikatu ditu. Katea mozten saiatu dira hiru aldiz eta ezin izan dutela ikusirik, azkenean suhiltzaileei deitu diete. Ordu ta erdi egon dira kateatuta eta obra guztia gelditzea lortu da denbora horretan.
Arratzaldeko 18:30tan obrak salatzeko kontzentrazioa egin da udaletxe aurrean, 20 pertsona inguru bildu direlarik. 19:00tan plenora sartu dira denak eta Abadiñoko udaletxeari hurrengoa exijitu zaio: Udalaren aldetik herritar guztion partehartzea bultzatu dezala foroetan, hitzaldi etabarretan, AHTa inpaktu sozial sakona izango duen proiektua baita; trena egingo balitz eragingo lituzkeen kalteak kontuan hartuz, proiektu hau gauzatzeko eskumena duten beste erakundeei ez laguntzea, eta herritarron erabakiak beste guztiaren gainetik jartzea.
Abadiñoko udala, pasibotasunaren bidez, herrian AHTa egin dadin laguntzen ari da, ez dakigu zein interes politiko eta ekonomikoren menpe jokatuz, eta abadiñotarron bizimoduan izango duen eragina eta orain arte bizileku izan dugun ingurumenaren suntsipena sustatuz.
Azkenik, AHTren kalteak zuzenean edota zeharka jasango luketen jerdarteari deia luzatu nahi diegu, txikiziaoari aurre egin dezaten, orain baita moustrua gelditzeko momentua. Durangaldean, horrelako ekimenak gauzatzen jarraituko dugu, edonoloako interes politiko eta ekonomikoen gainetik eskubidea baitugu gure amalurra defendatu eta nahi dugun gizarte-ereduan bizitzeko

