Herri Borrokaz Aht Gelditu!!

Gaur, urriak 26, AHTren aurkako manifestazioa egin dugu Abadiñoko plazan hasi eta Mendiolan egiten dabiltzan obretaraino. Abadiñoko kaleetatik AHTren aurkako aldarriak zabaldu ditugu zerutik polizia autonomikoaren helikopteroak etengabe jarraitzen gintuen bitartean. Abadiñotik Mendiolako obretaraino iritsi gara eta, bertan testu bat irakurri ondoren (urriak-25-abadino), manifestazioa amaitu egin da. Testua irakurtzen genuen bitartean polizien helikopteroa oso behetik ibili da bere zaratarekin gure ahotsa isildu nahian, baina ez dute lortu eta ez dute lortuko.

Manifestazioaren ondoren, jende ugari mendira joan da obretaraino heltzeko asmoz. Mendia, baina, poliziaz josita zegoen eta ezinezkoa izan zaie makinetaraino heltzea. Ordubete inguru ibili da jendea mendian eta poliziaren kargak eta pilotakadak jasan behar izan dituzte.

Geroago, Abadiñon, jendea errepidea mozten saiatu da protesta egiteko, baina berriro ere poliziak agertu dira.

Manifestazioa Abadiñoko kaleetatik

Polizia etengabe gu kontrolatzen

Manifestazioa Mendiola auzorantz

Patrol berdeetakoak ere handik agertu dira…

…furgoneta zurikoei laguntzera beharbada

Poliziak zementoaren inperioa zaintzen 

Gure zain furgoneta zurian. Atzean Untzillatx mendia (Atxarteko eta Mañariko harrobiek zaurituta). Ezkerreko baserri zuria Mendilibar Erdikoa da eta bota egin nahi dute AHTren zubirako zutabe bat bertan eraikitzeko

Mendilibar Erdikoa baserria. 350 urteko historia eta familia baten bizitza osoa pikutara bota nahi dituzte…

… eta Kultura sailburuak berak ere ez dio ezer

Helikopteroaren zaratarekin gure ahotsak isildu nahian. Ez dute lortu eta ez dute lortuko!

Gero eta beherago

Udalatx mendia, Mendiolako obrak poliziaz inguratuta eta zeruan helikopteroa mendian zebiltzanak kontrolatzen. Argazkiaren unean pilotakadak entzuten ziren urrunetik.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 4 Responses to “Herri Borrokaz Aht Gelditu!!”

  2. on urr 27, 2008 | Reply

    Ea!: Oso mobilizazio arrakastasua, jendetza, giroa, elkartasuna,zorionak antolatzaileentzat…

    Jakin daiteke zergatik ez da komunikabideetara ateratzen?????!!
    Nork kristo egiten du huts? Ez al dago inor kapaza albistea bidertazeko!!!
    Aurreko zapatuan beste manifa ederra Durangon.Komunikabideetan bapez!. Pasa den urtean be manifa itzela(1000tik gora)Durangon. Komunikabideetan, zero. TXORATUTA GAUDE ALA? Norbaitek azaldu al du zeozer??

    aupa borrokalariok!

  3. on urr 28, 2008 | Reply

    Komunikabideetara bialtzen da beti edo ia beti, baña zaie komeni gure manifa edo ekintza arrakastatsuak telebistan agertzie, dena den, komunikabideen manipulazioa ez da gauza berria.

  4. on urr 28, 2008 | Reply

    Gara-n ez da ezer atera, Berria-n ere ez (hiru manifa hauei buruzkoak), hauei ere ez zaie “komeni”??

  5. on urr 28, 2008 | Reply

    Aupa,

    Normalean oso komunikabide gutxi etortzen dira horrelako ekintzetara, eta gehienek, zeozer ateratzen badute, gure informazioan oinarrituta ateratzen dute.
    Domekakoa nahiko berandu bidali genuen komunikabideetara ezin izan genuelako lehenago egin, beraz, ziurrenik hor egon zen “akatsa”.
    Guk, komunikabideen hutsune horri aurre egiteko, blogean zeozer argitaratzen dugun bakoitzean e-maillez zabaltzen dugu jendearengana iritsi ahal izateko.
    Dena den, eta “eztabaida” positibo hau hasi duenak mesedez ez dezala txarto hartu, orokorrean esango baitut eta ez pertsonalki inori zuzenduta: horrelako gauzetan jende gehiago ibiliko bagina leku gehiagotara iritsiko ginateke eta ez lituzkete ardura guztiak gutxi batzuek hartu beharko. Edonola ere, eskerrik asko kritikengatik, hobetzeko balio dute eta, eta zuk diozun moduan: aupa borrokalariok!

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.