Archive for azaroa, 2008
Ahtren Aurkako Kideok Erasotuak Protesta Baketsu Batean
Hemengo bideoan ikus daiteke zelan AHT Gelditu Elkarlaneko kideoi eraso ziguten eta mehatxatu gintuzten, EAJ, EA, EB eta Aralarren ekitaldiaren aurrean protesta baketsua egiten genuen bitartean. EHrentzat bakea eta erabakitze eskubidea aldarrikatzen zuten bitartean, guri eraso, iraindu eta mehatxatu gintuzten. Gure helburua, haien ekitaldia saboteatu barik, AHTren eragin kaltegarriak eta erabakitze eskubide eza salatzea izan zen.
******************************************
Aquí tenemos el vídeo donde se puede observar cómo los miembros de AHT Gelditu Elkarlana fuimos agredidos y amenazados cuando realizábamos una protesta pacífica ante el acto que realizaban el PNV, EB, EA y Aralar.
Mientras pedían la paz y el derecho a decidir para el pueblo vasco, al mismo tiempo nos acosaron, insultaron y amenzaron cuando solamente queríamos denunciar, sin perjudicar en ningún momento su acto, las consecuencias negativas del TAV en la sociedad y la falta del derecho a decidir sobre éste.
Durango-zornotza Eta Zornotza-zornotza Tarteen Zornotzako Desjabetzeen Alegazinoak
Pasa dan azaroaren 21ean BOEn argitaratu ebenaren arabera 15 eguneko epea dago Durango-Zornotza eta Zornotza-Zornotza tarteetako Zornotzako desjabetzeen aurkako alegazinoak aurkezteko. Orain dala gitxi Durango-Zornotza tarteko Durangoko eta Iurretako alegazinoen epea zabaldu eben eta desjabetze aktak sinatzeko data ipini eben. Oraingo honetan ez dabie aktak sinatzeko egunik ipini. Aipatutako Durangoko eta Iurretako desjabetze horreen inguruan, jakinarazi behar dogu 296 alegazino batu doguzala eta postaz bialdu doguzala Bilbora Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara.
Zornotzako desjabetzeen aurkako alegazinoak sinatu gura badozuz hemen daukazuz euskeraz eta gaztelaniaz. Inprimatu, sinatu eta eroan Arrigorriagako manifara eta bertan emon. Bestalde, Durangoko Liburu eta Disko Azokako egunetan Elkarlanak dendatxoa ipiniko dau Durangoko kaleetan materiala saltzeko eta han be alegazinoak sinatzeko aukera egongo da, edo hemen inprimatzen dozuzan alegazinoak sinatuta eroan zeinkez bertara be bai.
DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA!!
AHTrik EZ!!
Lurra Berreskuratuko Dugu. Ahtrik Ez!
Zapatuan, hilak 29, eguerdiko 12:00etan Martxa AHTren obretara Arrigorriagako Lonbo aretoan hasita. AHTrik EZ! TXIKIZIORIK EZ!

“lemoiz, Aht…”
EHNE sindikatuko Ainhoa Iturbek Anboto aldizkarian (10. orrian) idatzi duen artikulua:
Ez dut sarritan egiten Bakiotik Armintzara doan bidea, baina egin dudan bakoitzean halako zirrara bat somatzen dut euskal zentral nueklearretatik bat izan behar zuenaren gorpuaren aurretik pasatzean. Zenbat sufrimendu eragin zituen pentsatuta… zenbat galera, zenbat atxilotu, zenbat tortura eta zenbat heriotz? Pasa den mendeko kontuak dira horiek, baina orduan goi mailakoa zen politikari baten hitzak bueltaka izaten ditut buruan: “Lemoiz eraiki eta
martxan jarri ezean, euskaldunok azak jan beharko ditugu”.
Mende laurden luzea joan da ordutik hona, eta egungo gure goi politikariek antzeko mezuarekin jarraitzen dute; kasu honetan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzari lotuta, hau egin ezean,
Euskadi zibilizazioaren atzeko lerroan geratuko dela, ekonomikoki atzerapauso itzela izango dela eta horrelakoak esanez.
Halako argudio bat entzuten dudan bakoitzean, halako hotzikara bat izaten dut, dena arinegi egin nahi dugula iruditzen zait: arin joan, arin erosi, arin ikusi, arin bizi. Baina arinaren arinaz zer nahi dugun ahaztarazten saiatzen direla iruditzen zait; zer egin gure biziarekin, gure herriarekin.
Ez naiz Abiadura Handiko Trenaren aurkako argudioak banan-banan eta “zientifikotasunez”
botatzeko gai, baina oraindik inor ez da tren horren beharra ezinbesteko egiten duen argudioak
azaltzeko gai izan, eta lehendabizi hori azaldu beharko lidake norbaitek: zergatik den hain beharrezkoa Abiadura Handiko Trena. Bilbotik Donostiara arinago joateko? Kafea hartzeko ordu
laurden izateko?
Argi dudana zera da, jan nahi ditugun azak trenez, kamioiz, itsasontziz edo hegazkinez ekarri beharko ditugula, bertako baserriak alperrik galtzen uzten ari gara-eta.
“euren Etxean Bezala Ibiltzen Dira”
Azaroaren 20ko Berria egunkarian AHTren lanei buruzko erreportajea agertzen da. Bertan, Urbina, Aramaio eta Abadiñoko lanen berri ematen da. Sakatu hemen erreportajea irakurtzeko.
Aht Gelditu! Elkarlanak Ahtren Egitasmoan Gobernuak Egiten Ari Diren Xahuketa Ekonomiko Izugarria Gogor Salatu Eta “euskal Y”aren Obretara Manifestazioa Deitu Du
Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat talde eta erakunde biltzen dituen AHT GELDITU! Elkarlanak AHTren eraikuntzan gobernuak egiten ari diren xahuketa ekonomiko izugarria gogor salatu eta urtarrilaren 17an “Euskal Y”-aren Arabako obren eremura manifestazio nazionala deitu du, egitasmo hori geldiarazteko mobilizazio kanpaina berria abian jarrita. Hori dela eta, AHTren aurkako iritzia duten pertsona eta talde guztiei datozen asteetan indar guztiak biltzeko eta borrokan jauzi berri bat emateko deialdia egiten diegu, herri mobilizazioen bidez AHT gelditzea posible dela erakusteko.
Esan bezala, AHT GELDITU! Elkarlanak gaur salaketa larria egin nahi du AHTren eraikuntzan gobernu ezberdinak xahutzen ari diren dirutza publiko kopuru itzelarengatik. Krisi garaiotan, kinka larrian dauden beste jarduera ekonomiko batzuk eta etxebizitza, hezkuntza zein osasun alorreko premia sozialek behar-beharrezkoak dituzten baliabide publikoak gero eta gehiago zurrupatzen eta ekonomia zein gizarte ikuspegitik inolako errentagarritasunik ez duen makro-proiektu honetara desbideratzen ari dira. (more…)
Mendi-martxa Eta Zuhaitz Landaketa Zornotzan
Gaur, azaroak 15, AHTren kontrako mendi-martxa eta arbola landaketa egin dugu Zornotza-Lemoa tramoan.
Uda partean hasi ziren inguru hauetan garbiketa lanak, zuhaitzak moztu, bide berriak eraiki, eta dena txikituz.
Hogei pertsona inguru bildu gara eta ekintza honekin oraindik gelditu dezakegula aldarrikatu nahi dugu; izan ere, tramo hau egiteko eskumena zuen enpresa atzera bota da, eta beste sei hile pasatu behar dira berriro beste enpresa batek hartu harte. Denbora horretan gaur landatutako arbolak hasiko dira, eta guk borrokan jarraituko dugu, sorakeri hau behingoz gelditu harte! Ez dugu beste enpresa baten esku zikinak gure mendietan nahi!
ORAIN DA MOMENTUA, GELDI DEZAGUN TXIKIZIOA!
Datorren astean, azaroak 22, bizikleta-martxa egingo dugu Zornotzako auzoetatik.
Goizeko 11:00tan Zornotzako Erreferendum plazan.



