Barrera efektua Durangon /Efecto barrera en Durango
Durangoko Andra Mari elizpean pankarta luze bat jarrita AHTren barrera efektua azaldu diegu durangarrei. Behean ageri den testua banatu dugu herritarren artean ekimenaren azalpena emateko. Informazio hori banatzen ibili garen bitartean PSOEko eta EAJko zinegotzi bana pasatu dira eta, noski, ez batak ez besteak ez dute gure informaziorik hartu nahi izan, PSOEkoaren esanetan “berak badaukalako informazioa”. Geroxeago udaltzainak agertu eta “norbaitek” kexatzeko deitu diela esanez pankarta kendu eta bertatik joateko eskatu digute.
ABIADURA HANDIKO TRENA. GELDI! EZIN DUZU AURRERA JARRAITU!!
AHTren barrera efektua erakutsi nahi izan dizugu Andra Mariko elizpean. Ikusi duzunez, aurrera egin ezinda geratu zara, eta hainbat metro egin behar izan dituzu alferrik barrera albo batetik zeharkatzeko. Ba, pentsatu ezazu hori gertatuko litzatekeela AHTrekin, baina askoz tamaina handiagoan. Pentsatu ezazu lursail bat daukazula eta erdi-erditik AHT igaroko dela; ba, lursailaren alde batetik bestera joateko hainbat kilometro egin beharko zenituzke ezkerrerantz edo eskuinerantz igarobide baten bila, ezin izango zenukeelako trenbidea zuzenean zeharkatu.
AHT ez da tren arrunta eta trenbidea ezin izango litzateke zeharkatu barrerak altxatzen direnean, ohiko trenarekin gertatzen den bezala, ez baitauka horrelako barrerarik. AHT hesiz inguratuta joango litzateke ibilbide osoan, eta hala, zeharkatu ezinezko oztopoa izango litzateke pertsonontzat eta animalientzat. Barrera efektu horren ondorioz, animalia eta landareen espezieak isolatuta geratu daitezke, eta horrek espezie horiek desagertzea eragin lezake. Barrera-efektuak eta lurren okupazioak Euskal Herriko landareen eta animalien 12.500 espezie kaltetuko lituzkete zuzenean.
BORROKATU TXIKIZIOAREN AURKA! AZAROAK 29 MARTXA ZARATAMOKO OBRETARA. ABENDUAK 7 MANIFESTAZIOA DURANGON. AHTrik EZ!!
———
Mediante una larga pancarta colocada en el pórtico de Andra Mari en Durango les hemos explicado a l@s durangusesas/es el efecto barrera del TAV. Hemos repartido el texto que aparece abajo para explicar la iniciativa. Mientras repartíamos dicho texto han pasado una concejal del PSOE y otro del PNV y, por supuesto, no nos han cogido la información, porque, en palabras de la del PSOE “ella ya tiene información”. Un poco después han aparecido los municipales diciendo que “alguien” les había llamado quejándose y nos han pedido que quitásemos la pancarta y nos fuésemos.
TREN DE ALTA VELOCIDAD. ALTO! NO PUEDES SEGUIR ADELANTE!!
Te hemos querido enseñar en el pórtico de Andra Mari el efecto barrera que supondrá el TAV. Como has visto, te has quedado sin poder seguir adelante, y has tenido que caminar varios metros en balde para cruzar la barrera por una esquina. Pues piensa que eso ocurriría con el TAV, pero a una escala mucho mayor. Piensa que tienes un terreno y que por el medio de ese terreno pasará el TAV; pues para ir de un lado al otro del terreno tendrías que hacer varios kilómetros a la izquierda o a la derecha en busca de un paso por el que cruzar, ya que no podrías curzar la vía del tren directamente.
El TAV no es un tren normal y las vías no se podrían cruzar directamente al levantar las barreras, como ocurre con el tren normal, ya que no tiene ese tipo de barreras. El TAV iría rodeado de vallas en todo su recorrido, y por lo tanto, sería un obstáculo inexpugnable para personas y animales. Debido a ese efecto barrera, las especies de plantas y animales pueden quedar aisladas, y eso podría provocar la desaparición de dichas especies. El efecto barrera y la ocupación de tierras perjudicaría directamente a 12.500 especies de fauna y flora en Euskal Herria.
LUCHA CONTRA LA DESTRUCCIÓN! 29 DE NOVIEMBRE MARCHA A LAS OBRAS DE ZARATAMO. 7 DE DICIEMBRE MANIFESTACIÓN EN DURANGO. NO AL TAV!!!





1 Trackback(s)