Barriro be desjabetze aktak Durangon eta Iurretan
Pasa dan astean BOEn argitaratu ebenaren arabera, barriro ahaleginduko dira Durango-Zornotza tarteko desjebatzeak egiten Iurreta eta Durangoko lurrei jagokenez. Desjabetze akta horreek urriaren 8an Iurretan eta 9an Durangon egiten ahalegindu ziran, baina bertan behera itxi ebezan bietan arrazoi teknikoen aitzakia jarrita. Oraingoan abenduaren 17an eta 18an sinatu gura dabez.
Azken egunotan, herritarren protestari esker bertan behera itxi dabez desjabetze aktak beste leku batzuetan, beraz, argi dago danon artean zeozer egin geinkela.
Adi datozen asteotan, lurren lapurreta horren aurkako protestak antolatuko doguz eta.
DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA!!


2 Trackback(s)