Ehunka pertsona AHTren aurka Durangon

Abenduaren 7an ikaragarrizko jende uholdeak parte hartu du AHTren aurka Durangon antolatutako manifestazioan. Argi geratu da beste behin ere gizartearen zati handi batek ez duela AHTrik nahi eta horren aurka kalera irteten jarraitzeko asmoa duela. Ohi baino komunikabide gehiago izan dira bertan, eta ohi beste polizia autonomiko egon da protesta kontrolatzen.

Manifestazioa Andra Mariko elizpean amaitu da. Txalapartarien ondoren bideo labur bat ikusi da eta gero testu hau irakurri da. Azkenik, Elkarlaneko kide batek datorren urtarrilaren 17an Urbinako obren aurka egingo den manifestaziora joateko deialdia egin du.

Gero eta ozenago, gero eta gehiago: HERRIAK BIZIRIK, AHTrik EZ!!!

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 1 Trackback(s)

  2. abe 8, 2008: AHTren aurkako ahotsek bat egin dute Durangoko Azokan | AHT gelditu! Elkarlana

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Zuen zementuaren aurrean gurago dugu gure lurra!
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala