ADIF berriro ere ezkutuan akten desjabetzean

Atzo, abenduak 17, Iurretako desjabetze aktak poliziaren babespean sinatu eta gero (poliziaren bultzakada, kolpe eta guzti), gaur berriro sinatu behar zituzten lurren lapurretak Iurretan. 60 pertsona inguru elkartu dira horren aurka protestatzeko, baina ADIFekoak ez dira agertu. Iurretako udaltzainek esan dutenaren arabera akten sinatze ekitaldia Bilbora eraman dute. Desjabetuetako askori ez diete horren berri eman, eta ondorioz, hainbat desjabetu Iurretako udaletxean agertu dira. Berriro ere ADIF eta enparauak ezkutuan eta zikin jokatzen! Lurrak lapurtzera datoz eta gutxieneko errespetua ere ez dute lurjabeekin!

TXIKIZIOA GELDITU! GURE ESKUALDETIK EZ ZARETE PASATUKO! LAPURRAK! TXIKITZAILEAK!

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 1 Trackback(s)

  2. abe 18, 2008: ADIFek berriro jokatu du ezkutuan desjabetze aktetan | AHT gelditu! Elkarlana

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Laidako murala Jose Luis Bilbao diputatuari galdera

Zuen zementuaren aurrean gurago dugu gure lurra! 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala