Polizia autonomiko burugabeek sarraskia eragin zuten Urbinan / Policías autonómic@s insensat@s provocaron una masacre en Urbina


(abajo en castellano)

Zaila da urtarrilaren 17an Urbinan gertatutakoa azaltzea. Zaila, halako errepresio bortitzak ez daukalako inolako azalpenik; zaila, ezin delako ulertu zelan den posible “pertsona” batek (poliziei hala deitzerik egonez gero) horrela jokatzea kaputxa baten azpian eta inpunitatearen babespean; zaila, argi utzi zutelako Urbinan masakrea bilatu zutela…

Eguna hasteko, Urbinara doazen errepide guztietan Guardia Zibilaren kontrolak jasan behar izan genituen. Autobus guztiak geratu zituzten, eta ondorioz, manifestazioa ordu erdi berandu hasi zen. Durangaldetik joandako autobusetako batean guardia zibilen mehatxuak eta probokazioak entzun behar izan genituen (”esto es España, esto es una guerra y vais a caer todos”).

Pixkanaka autobusak eta jendea herrira heldu eta manifestazioa hasi zen. Jende ugari elkartu ginen eta horrek indarra eman zigun. Bide osoan polizia autonomikoaren eta obretako zaindarien presentzia nabarmena zen. Beldurra eman nahi ziguten, eta benetan beldurgarria zen hainbeste polizia ikustea, baina, hala ere, jendeak ziurtasun osoz egin zuen aurrera.

Manifestazioa amaitu zenean, ehunka eta ehunka pertsona obretan sartzen ahalegindu ginen eta talde batzuek bertara heltzea lortu zuten. Berehala, polizia autonomikoen erantzun basatia hasi zen. Beste ehunka pertsona ondoko landan geratu behar izan ginen, ezin baikinen gehiago gerturatu polizien pilotakadak zirela eta. Obretara heldu zirenak lurrean eseri ziren protesta baketsua egiteko asmoz. Poliziek, ordea, hasieratik ekin zioten euren aurka erabateko bortizkeriaz: pilotakadak, porra kolpeak, furgonetak ziztu bizian obretan zeuden pertsonen artetik… Ondoko landan geundenok ahal izan genuen moduan babestu ginen erasotik, izan ere, pilotakadak etengabeak ziren eta alde guztietatik heltzen zitzaizkigun. Karga haietan, gure inguruan pertsona bat ikusi genuen sudurrean pilotakada jaso zuena. Obretara sartu zirenak egurtu eta handik bota ondoren, haietako bi atxilotu zituzten han bertan. Poliziaren erasoaren ondoren, eta orduan bakarrik, hasi ziren batzuk harriak jaurtitzen erasoari erantzuteko (eta ez alderantziz komunikabide gehienek zabaldu duten moduan).

Atxilotuei babesa emateko eta protesta egiten jarraitzeko jende pilo bat luzaroan egon ginen obren ondoan eta bitartean beste asko herrirantz itzuli ginen. Urbinara bueltatu ginenok, denetarik jasan behar izan genuen bidean, eta gehienak identifikatu gintuzten. Bitartean, obretan geundenoi albiste beldurgarriak heltzen zitzaizkigun telefonoz herritik: polizien furgoneta piloa ari zen obretarantz joaten manifestazioa egin genuen pistatik bertatik, guri bidea ixteko asmoz. Poliziek pilotak bota eta bota jarraitzen zuten amaitu zitzaizkienera arte; orduan, beste furgoneta bat agertu zen eta pilota gehiago ekarri zizkieten. Helikopteroa ere etengabe ibili zen gure buruen gainean. Une batzuetan lurretik oso-oso metro gutxira ibili zen, modu arriskutsuan (eskuetan geneuzkan banderolak eusteko ere indarra egin behar zen, helikopteroak sortutako haizea zela eta).

Azkenean, obretatik alde egitea eta herrira itzultzea erabaki genuen. Lehenago, pertsona bi, besoak altxatuta eta oso astiro, poliziengana hurbiltzen saiatu ziren atxilotuei buruz galdetzeko, baina gerturatzen ere ez zieten utzi, pilotak jaurtitzeko eskopetekin apuntatu baitzieten. Buelta eman eta itzultzen hasi ginenean, berriz hasi zitzaizkigun pilotakadak botatzen atzetik. Korrika hasi behar izan ginen landa guztia zeharkatu eta pistara heltzeko eta jende ugarik jaso zituen pilotakadak: batzuei lepoan eman zieten; beste baten bat, korrika zihoan bitartean, orkatilan pilotakada jaso eta lurrera erori zen…

Pistan sartu eta bueltatzen hasi ginenean, polizia guztiak furgonetak han utzita gure atzetik hasi ziren korrika eta kargatzen. Pista estua zen eta ezin genuen arineketan egin, ehunka pertsona baikeunden. Atzetik segika eta pilotakadaka geneuzkan bitartean, bagenekien laster aurretik ere agertuko zitzaizkigula. Harrituta geunden: ze demontre egin behar ote digute? Erotu egin dira? Zer asmo daukate?

Azkenean poiliziaz osatutako lerro bat topatu genuen aurrez aurre, eta une hartan, batzuk menditik joan ginen ihesi. Beste batzuk aurrera egiten saiatu ginen eta berriro ere karga bortitza jasan genuen. Leku horretan bertan, pista obren azpitik pasatzen da, zubi baten azpitik. Zubipe horretakoa benetan beldurgarria izan zen: bazterretatik egin genuen aurrera ahal zen moduan, baina poliziek porrekin egurtu gintuzten, pilotakadak botatzen hasi ziren zubipean inolako kontrolik gabe, edonorantz, edonori edonon jotzeko moduan… Zubipean, pilotakaden tiro hotsek itzelezko oihartzuna egiten zuten, eta leku itxi batean egonda pilotak edozein aldetatik etorri zitezkeen errebotez. Burua besoekin babestu, makurtu eta aurrerantz korrika egitea baino ezin genuen egin. Une horretan, Durangaldeko pertsona bati metro gutxira jaurtitako pilotakada jo zioten orkatilean. Karga horretan ere atxiloketak egon ziren. Gutako baten batek esandakoaren arabera, sekula ez du horrelako beldurrik izan: zubipeko 20-30 metroak amaibakoak izan ziren; ezin genuen begiratu pilotak nondik zetozen edo poliziak non agertuko zitzaizkigun porra eskuan zutela; arineketan baino ezin zen egin, baina hainbeste jende egonda hori ere zaila zen; zubipeko pilotakaden oihartzunak nerbioak dantzan jartzen zizkigun…

Nola edo hala aurrera egitea lortu genuen. Jende asko herrenka zihoan hartutako kolpeengatik, baina hala ere ahal genuen moduan korrika joan behar izan ginen. Herrira heltzeko gutxi falta zenean, inguruko beste pista batean furgoneta bi agertu ziren, eta ondorioz, buelta handiagoa egin behar izan genuen herrira jaisteko. Ez genuen ezer ulertzen eta ez genekien noiz demontre utziko gintuzten bakean.

Bitartean, menditik beste talde bat noraezean zebilen zubipeko kargatik ihesi. Talde horretakook etengabe izan genuen helikopteroa buru gainean eta itzulinguru ugari egin behar izan genituen azkenean herrira iristeko.

Herrira iristean Durangaldeko jende gehiena autobusetarantz joan ginen. Autobusak Urbinako industriagunean zeuden, autobiaren beste aldean. Ordurako, herriaren irteera guztiak poliziaz josita zeuden, eta autobusen inguruan ere furgoneta pilo bat zeuden. Autobus bi irteten ahalegindu zirenean, poliziek autobusak geldiarazi zituzten eta jende guztia jaitsiarazi eta hormara begira jarri zuten.

Bitartean, Urbinako kaleetatik ibiltzea ikaragarria zen, nonahi baitzegoen jendea zaurituta: batzuk herrenka, besteren bat bekokian izotza jarrita kolpeengatik… Geroago ere, autobusean etxerantz gentozela telefonoz jakin genuen herrian bertan poliziak oraindik sarraskia luzatzen ari zirela basakeria osoz.

Urbinako gertaerak oso-oso larriak izan ziren. EAJk, bere borreroen bidez, argi utzi nahi izan zigun ez digutela aukerarik txikiena ere eman behar gure oposizioa adierazteko. Ibarretxek eta Gereñuk sarritan esan dute AHTren kontra egotea zilegi dela eta oposizio hori bermatuta dagoela baketsua bada. Urbinako protesta ezin baketsuagoa izan zen gure aldetik. Desobedientzia zibil masiboa egitea zen asmoa; obrak modu baketsuan okupatzea. Baina beltzez jantzitako borreroek indarkeria basatiz erantzun ziguten. Non geratzen dira orduan Ibarretxe eta Gereñuren hitz hipokritak?

Urbinako kopuruak beldurgarriak dira: atxilotu ugari, hainbat pertsona ospitalean, ehunka zauritu, milaka pertsona identifikatuta Urbinarako bidean eta Urbinan bertan… Bai, kopuru handiak, baina kopuru horiek handiak badira arrazoi bakarrarengatik da: hantxe jende piloa egon ginelako. Eta horrek argi uzten du herri honetako zati handi bat AHTren aurka gaudela eta prest gaudela gure konpromisoaren bidez gure lurraren eta gizarte eredu justuaren alde borrokatzeko.

Larunbatean Urbinan beldurtu nahi izan gintuzten. Mezu garbia bidali nahi izan ziguten: zerbait egiten ahalegintzen bazarete, badakizue zer jasoko duzuen. Baina ez dezatela pentsatu EAJk, EAk, PSOEk eta PPk horrela ezer lortuko dutenik, ez.

Azkenik, guztiz lotsagarria izan zen komunikabide gehienek (salbuespen pare bat kenduta) zapatuan eta igandean izan zuten jarrera. Herrizaingo Sailaren bertsio ofiziala, gezurrez betetakoa, baino ez zuten zabaldu. Komunikabide horiek guztiek, tartean denok ordaintzen ditugun komunikabide publikoek, ez zuten egia esan, egia ezkutatu egin zuten bertsio polizialaren atzean babestuta, Jaurlaritzari ez zitzaiolako komeni gizarteak egia jakitea, izan ere, zelan demontre azalduko du Jaurlaritzak sarraskia eragin duela manifestazio baketsu baten aurka?

Komunikabide gehienak eurekin daude, beraz, garrantzitsua da gutako bakoitzak gure artean egia zabaltzea eta gutako bakoitza komunikabide izatea, gizarteak jakin dezan Urbinan benetan zer gertatu zen.

Argi dugu gure bidea zuzena dela, eta ez erasoekin, ez atxiloketekin, ez mehatxuekin, ez gaituzte isilaraziko. Gero eta ozenago eta gero arrazoi handiagoz ohikatuko dugu:

HERRIAK BIZIRIK, AHTrik EZ!!

Argazkiak eta bideoak:

ekinklik.org

ahtgelditu.org

gaztesarea.net

herrikolore.org

elcorreodigital.com (Bideo bat dago. Testua, noski, bertsio poliziala da)

branka.biz (bigarren irudiaren gainean klik eginda argazki galeria bat dago)

Castellano———

Se hace difícil explicar lo ocurrido en Urbina el 17 de enero. Difícil, porque una represión tan violenta no tiene ninguna explicación; difícil, porque no se puede entender cómo una “persona” (si es que a los policías se les puede llamar así) puede actuar de esa forma bajo una capucha y escudándose en la impunidad; difícil, porque dejaron claro que buscaron una masacre en Urbina…

Para empezar el día, soportamos controles de la Guardia Civil en todas lasa carreteras que se dirigen a Urbina. Pararon todos los autobuses y, debido a ello, la manifestación tuvo que empezar media hora tarde. En uno de los autobuses que salió de Durangaldea tuvimos que oir las amenazas y provocaciones de los guardia civiles (”esto es España, esto es una guerra y vais a caer todos”).

Poco a poco llegaron los autobuses y la gente y comenzó la manifestación. Nos juntamos un montón de personas y eso nos dio fuerza. En toda la marcha fue notable la presencia de la policía autonómica y de los guardias de las obras. Querían asustarnos, y la verdad es que daba miedo ver tantos policías, pero así y todo la gente siguió hacia adelante con decisión.

Cuando acabó la manifestación, cientos y cientos de personas intentamos entrar en las obras y algunos grupos consiguieron llegar a ellas. Inmediatamente comenzó la salvaje respuesta policial. Otros cientos de personas nos tuvimos que quedar en la landa de al lado, porque no nos podíamos acercar más debido a los pelotazos de la policía. Quienes llegaron a las obras se sentaron en el suelo con intención de hacer una protesta pacífica. Los policías, en cambio, actuaron desde el principio con violencia contra esa gente: pelotazos, porrazos, furgonetas a toda velocidad entre la gente que estaba en las obras… la gente que estábamos en la landa de al lado nos protegimos como pudimos de aquel ataque, ya que los pelotazos eran constantes y nos llegaban de todas partes. En aquellas cargas, vimos junto a nosotr@s una persona que había recibido un pelotazo en la nariz. Tras golpear y expulsar a la gente que había entrado en las obras detuvieron allí mismo a dos de aquellas personas. Tras el ataque policial, y solamente entonces, comenzó alguna gente a arrojar piedras para responder a la agresión policial (y no al revés como han difundido la mayoría de medios de comunicación).

Mucha gente continuamos allí para dar apoyo a las personas detenidas y para seguir protestando, mientras otr@s much@s volvíamos al pueblo. Quienes volvimos a Urbina aguantamos de todo en el camino y a la mayoría nos identificaron. Entre tanto, a quienes seguíamos en las obras nos llegaban noticias como para dar miedo desde el pueblo mediante el teléfono: muchas furgonetas policiales se dirigían a las obras por la misma pista por la que se hizo la manifestación con intención de cerrarnos el camino. L@s policías continuaban tirando y tirando pelotas de goma hasta que se les acabaron; entonces, apareció otra furgoneta y les trajeron más pelotas. El helicóptero también nos sobrevolaba continuamente. En algunos momentos anduvo a muy-muy pocos metros del suelo de forma peligrosa (teníamos que hacer fuerza para agarrar las banderolas que sujetábamos en las manos debido al viento que provocaba el helicóptero).

Al final decidimos irnos de las obras y regresar al pueblo. Antes, dos personas intentaron, con los brazos en alto y caminando lentamente, acercarse a la policía para interesarse por l@s detenid@s, pero no les dejaron ni acercarse, ya que les apuntaron con las escopetas de lanzar pelotas de goma. Cuando nos dimos la vuelta y empezamos a regresar de nuevo nos empezaron a lanzar pelotas por detrás. Tuvimos que echar a correr para atravesar toda la landa y llegar a la pista, y mucha gente recibió pelotazos: a algun@s le dieron en la espalda; hubo a quien, según iba corriendo, le dieron en el tobillo y se cayó al suelo…

Cuando entramos a la pista y empezamos el regreso al pueblo, tod@s l@s policías, dejando allí las furgonetas, empezaron a correr y a cargar por detrás nuestro. La pista era estrecha y no podíamos correr, ya que estábamos cientos de personas. Mientras les teníamos siguiéndonos por detrás a pelotazo limpio, sabíamos que pronto les encontraríamos también por delante. Estábamos sorprendid@s: ¿Qué demonios nos van a hacer? ¿Se han vuelto loc@s? ¿Qué intenciones tienen?

Al final nos topamos con una barrera policial enfrente, y en aquel momento algunas huimos por el monte. El resto tratmos de seguir hacia adelante y de nuevo sufrimos una carga brutal. Allí mismo, la pista pasa por debajo de las obras, bajo un puente. Lo ocurrido bajo aquel puente fue de miedo: tiramos para adelante por las esquinas como se podía, pero la policía nos pegó, empezaron a disparar pelotazos bajo el puente sin ningún control, hacia todas partes, como para pegar a cualquiera en cualquier sitio… Bajo el puente, los tiros de los pelotazos hacían un enorme eco, y al estar en un sitio cerrado las pelotas podían venir de rebote de cualquier parte. Sólo pudimos protegernos la cabeza con los brazos, agacharnos y correr. En ese momento, una persona de Durangaldea recibió un pelotazo en el tobillo desde corta distancia. En esa carga también hubo detenid@s. Según lo dicho por un/una de nosotr@s, nunca había pasado tanto miedo: los 20-30 metros bajo el puente se hicieron interminables; no podíamos mirar ni por dónde venían las pelotas ni dónde nos aparecería algún/a policía con la porra en la mano; sólo se podía correr, pero eso también era difícil por toda la gente que estábamos; el eco de los pelotazos bajo el puente nos ponía los nervios a tope…

Como pudimos, conseguimos seguir hacia adelante. Mucha gente venía cojeando por los golpes recibidos, pero teníamos que seguir corriendo como podíamos. Cuando faltaba poco para llegar al pueblo aparecieron otras dos furgonetas en una pista contigua, y por lo tanto, tuvimos que dar una vuelta mayor para bajar al pueblo. No entendíamos nada, y no sabíamos cuando demonios nos iban a dejar en paz.

Mientras, otro grupo vagaba por el monte escapando de la carga bajo el puente. La gente de ese grupo tuvimos constantemente el helicóptero encima y tuvimos que dar muchos rodeos para poder llegar finalmente al pueblo.

Al llegar a Urbina, la mayoría de gente de Durangaldea nos fuimos a los autobuses. Los buses estaban en el polígono industrial de Urbina, al otro lado de la autovía. Para entonces todas las salidas del pueblo estaban llenas de policías y junto a los autobuses también había bastantes furgonetas. Dos buses intentaron salir pero los detuvieron y les hicieron bajar a todas las personas de dentro: les tuvieron más de media hora mirando a la pared.

Entre tanto, era impresionante andar por las calles de Urbina, ya que en todas partes había gente herida: un@s cojeando, algún otro poniéndose hielo en la frente por los golpes recibidos… Más tarde también, según veníamos para casa en el bus supimos por teléfono que en el pueblo mismo la policía estaba continuando con la masacre con total brutalidad.

Lo sucedido en Urbina fue muy muy grave. El PNV, mediante sus verdugos, nos quiso dejar claro que no nos van a dejar ni la más mínima oportunidad de mostrar nuestra oposición. Ibarretxe y Gereñu suelen decir muchas veces que es lícito estar contra el TAV y que la oposición está garantizada si es pacífica. La protesta de Urbina fue pacífica a más no poder por nuestra parte. La intención era hacer una acción de desobediencia civil masiva ocupando las obras de forma pacífica. Pero los verdugos vestidos de negro nos respondieron con una violencia brutal. ¿Dónde quedan entonces las palabras hipócritas de Ibarretxe y Gereñu?

Las cantidades de Urbina son de miedo: vari@s detenid@s, un montón de gente en el hospital, cientos de herid@s, miles de personas identificadas de camino a Urbina y en Urbina mismo… Sí, son grandes cantidades, pero si esas cantidades son grandes es por una única razón: porque allí estuvimos muchísima gente. Y eso deja claro que una gran parte de este pueblo estamos contra el TAV y estamos dispuest@s a luchar con nuestro compromiso a favor de la tierra y de una sociedad más justa.

El sábado quisieron asustarnos en Urbina. Nos quisieron mandar un mensaje claro: si intentáis hacer algo ya sabéis lo que recibiréis. Pero que no piensen el PNV, EA, PSOE y PP que van a conseguir nada así, no.

Finalmente es totalmente vergonzosa la actitud de prácticamente todos los medios de comunicación (excepto un par de excepciones) tanto el sábado como el domingo. Sólo difundieron la versión de la Consejería de Interior, plagada de mentiras. Todos esos medios, entre ellos los medios públicos que pagamos tod@s, no dijeron la verdad, ocultaron la verdad refugiándose en la versión policial, debido a que al Gobierno de Gasteiz no le convenía que la sociedad supiera la verdad, y es que ¿cómo iba a explicar Lakua que había provocado una masacre contra una manifestación pacífica?

La mayoría de medios de comunicación están con ell@s, por lo tanto, es importante que cada un@ de nosotr@s difundamos la verdad entre nosotr@s y que cada un@ seamos un medio de comunicación para que la sociedad sepa lo que realmente ocurrió en Urbina.

Tenemos claro que nuestro camino es correcto y que ni con agresiones, ni con detenciones, ni con amenazas no nos van a hacer callar. Más fuerte que nunca y con más razón que nunca seguiremos gritando:

HERRIAK BIZIRIK, AHTrik EZ!!

Fotos y vídeos:

ekinklik.org

ahtgelditu.org

gaztesarea.net

herrikolore.org

elcorreodigital.com (Hay un vídeo. El texto, por supuesto, es la versión policial)

branka.biz (clickando sobre la segunda imagen hay una galería de fotos)

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 5 Responses to “Polizia autonomiko burugabeek sarraskia eragin zuten Urbinan / Policías autonómic@s insensat@s provocaron una masacre en Urbina”

  2. on urt 19, 2009 | Reply

    Milesker zuen testigaitza uzteagatik.
    Urbinan egondako gasteiztar bat naiz eta bizitakoa arritzekoa izan zela esan dezaket.
    Gainera hainbat medio emandako informazioa ezinformazioa besterik ez da.
    Behintzat durangokoelkarlana bezalako hainbat webgune eta Gara bezalako egunkari gutxi batzuk bezala benetazko informazioa eman duzue.
    Milesker eta segi lanean.
    Denon indarrez AHT geldituko dugu.

  1. 4 Trackback(s)

  2. urt 19, 2009: U-17 hitz eta argazkitan / U-17 en palabras y fotos | AHT gelditu! Elkarlana
  3. urt 19, 2009: Sarraskia Urbinan - Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga
  4. urt 19, 2009: Testigantza gehiago | AHT gelditu! Elkarlana
  5. urt 23, 2009: | AHT Gelditu! elkarlanak kontzentrazio deszentralizatuak deitzen ditu Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren eta larunbatean Urbinan Poliziak egindako basakeriaren arduradunak salatzeko.

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala