Atxiloketen aurkako kontzentrazioa Durangon

Gaur, astelehena, urtarrilak 19, kontzentrazioa egin dugu Durangalde osoko hainbat pertsonak Durangoko Andra Mari elizpean. 70 pertsonatik gora elkartu gara zapatuan polizia autonomikoak Urbinan egindako atxiloketen aurka protestatzeko.

Ordu laurden generamanean poliziak agertu dira gaur ere, betiko jarrera harroarekin. Furgoneta bat etorri da zazpi-zortzi poliziarekin. Pankartan zegoen pertsonetako bat identifikatu dute eta ondoren alde egin dute.

Azkenik manifestazio laburra egin da alde zaharretik. Amaieran atxilotuen egoeraren berri eman da. Uneotan Gasteizen deklaratzen ari dira eta askoz jota bihar askatuko dituztela espero da.

Bide batez, hilaren 20an, 21ean eta 22an Zornotzan berriro ere desjabetze aktak sinatuko dituztela gogorarazi da.

ATXILOTUAK ASKATU ORAIN!!! ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!

AHTrik EZ! TXIKIZIORIK EZ!

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 1 Trackback(s)

  2. urt 19, 2009: Durangon kontzentrazioa, gaur, urtarrilak 19, Urbinakoa salatzeko | AHT gelditu! Elkarlana

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala