Iñaki Barcenaren hitzaldia
Ekainaren 18an Iñaki Barcenak hitzaldia eman zuen Durangon “TAV, Las razones del NO” liburua aurkezteko. Liburuan hainbat irakaslek eta ikertzailek idatzitako artikulu ugari agertzen dira. AHTren inguruko arazoei buruz idatzi dute ikuspuntu askotatik: ekologia, ekonomia, gizartea, komunikabideak, kultura… Liburua Txalaparta argitaletxeak aterako du laster.
Liburua aurkeztu ondoren, oso hitzaldi parte-hartzailea eman zuen, bertan elkartu zen jendeak bere iritziak eta galderak bota baitzituen. Guztira 30 bat pertsona etorri ziren. Datorren ostegunean, hilak 25, Iñaki Barcenak eta Josu Larrinagak Zornotzako Zelaieta Zentroan aurkeztuko dute liburua arratsaldeko 19:00etan. Zalantzak, ideiak, iritziak, galderak… plazaratzeko aukera ona.


