Durangaldeko errepideak geldi
Gaur goizean hiru lekutan eten dute trafikoa Durangaldean AHTren aurka protesta egiteko: Zornotzan, Abadiñon eta Atxondon. Zornotzan pertsona bi errepideko zubitik eskegi dira eta 40 minutuz itxi dute errepidea. Polizia autonomikoa agertu, eta pankarta indarrez kendu ondoren, hiru edo lau bider mehatxu egin die sokak kenduko zituela, beraz, azkenean, eskegita zeudenak euren kabuz jaitsi dira. Poliziek pertsona horiek biak eta beste bi identifikatu dituzte eta desordena publikoak leporatuko dizkiete. Poliziek oso jarrera txarra izan dute ekintzan parte hartu dutenekin.
Bestalde, Abadiño eta Zaldibar eta Abadiño eta Atxondo arteko errepideak ere itxita egon dira hiru ordu inguru hainbat pertsona zementozko bidoietan kateatu direlako. Ekintza hauetan ere jende gehiago identifikatu dute polizia autonomikoek.
Guztira 12 pertsona identifikatu dituzte.
AHTren lanak Durangaldea txikitzen dabiltza. Erantzun!
OBRARIK EZ! AHT GELDITU!
Informazio gehiago: Berria, Gara, Deia, Correo eta bere foro aberasgarri eta tolerantea, Correoko argazkiak (”imágenes de las detenciones” izena jarri diete, baina ez da atxiloketarik egon…), Anboto, EiTBren bideo bat
Zornotzako argazki bi:






1 Trackback(s)