Abadiñon desjabetzeak sinatu dituzte baina Atxondon ez

Asteazkenean, irailak 2, ADIFeko ordezkariek desjabetze aktak sinatu zituzten Abadiñoko udaletxean. Lurrak galdu behar zituzten lurjabeetatik bakarrak sinatu zuen udaletxean bertan, eta besteek Bilbon sinatu zituzten lehenago, ADIFek eurekin ezkutuan negoziatu eta gero. Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak ere ez zuen batere garbi jokatu, batzuetan ezetz eta beste batzuetan baietz esaten baitzuen, eta azkenean sinatu egin zituen aktak. Navarro Abadiñoko Independenteak taldekoa da eta alderdi txiki horrek ere ez du batere argi jokatzen AHTren kontuan. Oposizioan zeudenean proiektuaren aurka omen zeuden, baina alkatetza eskuratu zutenetik anbiguetate handiz jokatu dute, alkateak batez ere, eta azkenean ADIFen aurrean burua makurtu du. Horretaz gain, esan beharra dago Abadiñon jendea protesta egiteko elkartu zela, eta polizia autonomikoaren hiru furgoneta egon zirela. Jendeak inolako pankartarik atera aurretik, poliziek sei pertsona identifikatu zituzten (eurek nahi izan zituztenak, “porque lo digo yo” polizia batek esandakoaren arabera).

Ostegunean, irailak 3, berriz, oso bestelakoak izan ziren kontuak Atxondoko udaletxean. Bertan ere polizia ugari egon zen eta hiru edo lau pertsona identifikatu zituzten (tartean kazetari bat). ADIFekoak udaletxera sartu zirenean jendeak oihuka hartu zituen. Barruan ordubete inguru egon ondoren aktak bertan behera utzi zituzten alkateak ez zituelako sinatu, ez zegoen bertan eta. Atxondon behintzat argi geratu da borondatea eta gogoa izanez gero proiektu honi aurre egin ahal zaiola eta proiektua pauso txikiak emanez geratu egin daitekeela.

Protesta Abadiñoko udaletxean

dsci0022

Poliziak Abadiñoko udaletxean

dsci0023

Protesta Atxondoko udaletxean

dsci0025

Polizia ugari Atxondoko udaletxean

dsci0026

Lapurrak udaletxetik ondo zainduta irteten

dsci0027

Lapurrek esku hutsik alde egin behar izan dute

dsci0028

Related Posts

Put your related posts code here
  1. One Response to “Abadiñon desjabetzeak sinatu dituzte baina Atxondon ez”

  2. on ira 15, 2009 | Reply

    Dios mío, que represión , que horror,esto parece la Alemania nazi, peor diría yo, mucho peor.

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala