Zortzi olentzerok Megaparkeko sarrerak blokeatu dituzte

Zortzi olentzero Megaparkeko sarrerak blokeatu dituzte abenduak 22ko arratsaldean. Protesta hau kontsumismo basatiaren eta honek behar dituen azpiegituren aurka (Supersur, AHT, Coke planta…) burutu da. Ertzantzak errepidetik mugitu ditu bidoaik eta ekintzaileak. Geroago, ekintza babesten zeuden pertsonak jipoitu ditu. Azkenean kapitalismo eta desarrollismoaren ekintza hau hamar atxilotuekin bukatu da. Bidoiei lotuta zeuden zortzi ekintzaile, ekintzan parte hartu duen furgoneta baten gidaria eta Megaparken egondako beste pertsona bat. Borrokak dirau, kapitalismo eta desarrollismoari egurre!

OLENTZEROREN GUTUNA

Kaixo danoi!

Aurten ni olentzero, ez naiz menditik lasterka etorri jesusen jaiotzaren berri ematera ez eta oparirik egitera ezta urte berri baten etorpena ozpatzera. Nazkatuta nago, nazkatuta, gabonak, mega-zentru komertzialetan, gauza inozoak erosten eta benetako zoriona iragarkietan zaltzen dizkigutenarekin nahazten, ematen dituzuelako… zuen arreta deitzera etorria naiz… zuen ingurua mihatu!! Eraiki eta bizitoki dugun mundu hura!!! Itsusia, ankerra, jazangaitza, gizatasun gabea… zer ospatzen du zuon “zoriontasuna”?

Ni zu guztiok dakizuenez, mendia bizi naiz. Urteak urte nere auzokide zuhaitz eta animali, zein izadiarekiko erlazio zuzena izana dut, berdintasunak garatua. Udazken honetan eusko jaurlaritza eta eraikuntza enpresek eginiko akordioa dela eta nere lerren jabetza kendu didate indarrez, hauek Abiadura Handiko Trena zeharkatuko ditu eta. Nere bizitoki den mendiaren zati bat harrobi bihurtuko dute porlana egiteko, eta beste zati bat hondakintoki izango da. Orduan nola nere ingurua suntzitua zen ikusi nuen, nere bizitokia, nere bizimodua… garapenaren izenean, hiri erraldoien mezederako… eta nere buruari galdetu nion: zergatik hiri handiek horren beharrezkoa dute inguruko mendi eta bailarak eta herri txikiak irenstea?? Ikustera jeistea erabaki nuen…

Orduan zuen hiriak ikusi nituen. Zentru komertzialek bereganatuta, non erosten duzuen eta erosiak zareten, porlanesko dorreak non bizi, autopistak eta autopista gehiago egiteko lanak, enpresa erraldoiek eta —- ustiaturiko gizakiak, ilara luzeak —- ean non gendea ustiatuak izatea erregutzen duten bizirauteko, umeak Telebistak heziturik, gendearen hitzorduak eta iritziak zuzentzen dituzten hedabide ofizialak…
Herria bera bere buruaren aurka antolatzen dute agintariek, eta honen autoautolakuntza sahiesten du. Gabon zoriontzuak??? Ezta sinistu ere!!!

Bitartean aldaketa nahi dutenek, iraultzatzen diren horiek, markatu eta kriminalizatuak izaten dira beren ideiak gizartean eta honen etengabeko abiadura handiko aldaketetan tokirik izan ez dezaten. Boterea bizirauten dau, menpekotasuna da garaile eta inor haritik pasatzekotan auzitu ta espetxeratu egiten dute. Baina boteredunek erabiliko errepresioa ez du ezertarako ere balio, bizitza maite dugun guztiok ez gara ez makurtu, ez hitza irentzi, ezta ixilduko ere, beti menderatzen gaituenaren aurrean aurkituko gara.

Ni Olentzero, zera esan nahi dizuet, autoantolakuntzaren bidez, gure berdinen arteko indarrak batuz gure kabuz eginiko borroka ekiteko ta ekintza bide kapitalismoari aurre egiteko, sortzen ari den mundu ikaragarriari eta kondenatzen gaituen bizimodu gizakaitzari aurre egiteko.

KONTUSMISMOARI BOIKOTA!! KAPITALISMOARI EGURRA!!

ZENTRU KOMERTZIALik, AHT-rik, COKErik, SUPERSUR-ik,
TENTSIO HANDIKO TORRErik, SUPERPORTURIKrik, MAKRO-ESPETXERIK… EZ
BORROKALARI KALERA!!
autoorganizazioa, desobedientzia eta ekintza zuzena

AHTren aurkako asanblada

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Laidako murala Jose Luis Bilbao diputatuari galdera

Zuen zementuaren aurrean gurago dugu gure lurra! 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala