KRISIA ETA AHT DURANGALDEAN
2008ko azken hiruhilekoaz geroztik herri kapitalistak beren sistema ekonomikoaren krisia jasaten ari dira. Krisi hori zenbait faktorek eragin dute: finantza sistemaren gehiegikeriek, gehiegizko kontsumismo ohiturak, eraikuntza sektorearen gehiegikeri finantzieroak,… Hala ere, latzena herritar xumeok aurrean dugun egoera da, eguneroko arazo horiei herritarrok egin behar baitiegu aurre, inoren laguntza gabe.
Hemen, AHTak egoera ekonomiko honetan eta Durangaldeko herritarrongan zer eragin sozio-ekonomiko duen argitzera gatoz.
Euskal Herri osoan AHT eraikitzeko behar diren baliabide ekonomikoen aurrikuspena 10.000.000.000 € ingurukoa da, hau da abiadura handiko 460 km. eraikitzeko beharrezko dirutza. Zehazki, AHTa eraikitzea EAEko herritar bakoitzari 4.859 € kostatuko litzaioke. Kontuan izan behar da baita ere, obra guztietan eraikuntza lanak aurrera doazen heinean eraikuntza kostuak ia bikoiztera heltzen direla, beraz, aurrez aipaturiko kopuru horiek asko igotzeko arriskua dute.
Durangaldean 92.642 biztanle bizi gara, benetan bizitzeko eskualde polit eta aberatsa. Baina AHTaren proiektuak gure lurretan, Elorriotik Zornotzaraino 20 km inguru eraikitzea aurrikusten du. Gaur egun, jada 263.648.857,47 euro (43.076.532.225 pezeta) xahutu dituzte adjudikazioetan Durangaldean obretan hasi ahal izateko.
. Durangaldean 2009ko urrian adjudikatuta zeuden AHT eraikitzeko kontratuen kostua: 263.648.857,47 euro (43.076.532.225 pezeta)
. Bizkaian 2009ko urrian adjudikatuta zeuden AHTa eraikitzeko kontratuen kostua: 411.808.870,04 euro
. Biztanle bakoitzarentzako kostua (18 urtetik gorakoak): 4.859 €
. Durangaldeko biztanleontzat AHT eraikitzearen kostua: 4.859 € bider 18 urtetik gorako biztanle kopurua
Datu hauek guztiak sinesgaitzak egiten dira Durangaldea jasaten ari den gainbehera ekonomikoa kontutan izanik.
Durangaldeko langabezi tasa bikoiztu egin da azken urtean; 2008ko urrian langabezi tasa % 6,76koa zen, eta urtebete geroago, 2009ko urrian, % 12,70ekoa.
Horretaz gain, azken 11 hilabeteetan Durangaldean 332 ERE ezarri dituzte, Bizkaian ezarritako guztien %32a. Gure eskualdean, lan erregulazio espedienteek 10.340 langile kaltetzen dituzte, biztanleriaren %11,16.
Epe zehatz horretan, ordea, AHTren obrak izugarri hedatu dira Durangaldean:
. 2008ko uda hasieran obrak hasi ziren Abadiñoko Mendiola auzoan
. 2009ko urte hasieran obrak hasi ziren Durangon
. 2009ko uda hasieran obrak hasi ziren Zornotzan
Hala ere, datuak aztertuz argi dago makroazpiegitura honek ez diola Durangaldeko ekonomiari inolako ondorio positiborik ekarri. Izan ere, obren intentsitatea handituz joan arren Durangaldeko langabezi tasa bikoiztu egin da epe horretan, eta ondorioz, familien errenta maila izugarri jeitsi da.

Gaur egun, garbi ezeztatu dezakegu proiektu honen bultzatzaile nagusiek delako “euskal y” hori eraikitzeko darabilten arrazoietariko bat: lanpostuen sorrera. Izan ere, aipaturiko datuek argi erakusten baitute, Durangaldean behinik behin, obren hedapenaren intentsitatea gehitu ahala, langabezia ere, era nabarmen batean gehitu dela.
Azpiegiturak eraikitzeko inbertitzen den diru kopurua, gizarte ongizatean inbertitzen denarekin alderatuz gero, ondorio izugarri latzak atera ditzakegu. Adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiak 2010. urterako gizarte ekintzan 680.801.309 € inbertitzeko aurrikuspena egin du, herri lanetan berriz, Interbiaken gastua barne, 688.253.676 eurotakoa izatea aurrikusten du.
Hau da, Foru Aldundiak Bizkai guztiko biztanleontzat 680.801.309 euro bakarrik inbertituko ditu, eta adibidez, horietatik soilik 209.090.700 euro bideratuko ditu gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko errenta ordaintzera. Bizkaian 1.146.421 biztanle baino gehiago bizi gara, ondorioz, ongizate aurrekontu horretatik baikoitzari 593,84 euro besterik ez dagozkigu, AHTaren kostu proportzionala eginez berriz, biztanle bakoitzari azpiegitura hori 4.859 euro kostatuko zaigu.
Jose Luis Bilbao diputatuari galdera
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala


1 Trackback(s)