Bando faltsuen egileen oharra
Durangaldean ur mozketak egongo zirela jakinarazten zuten bando faltsuak agertu dira asteon. Horren inguruan, Durangoko Elkarlanak ohar hau jaso du:
“Durangaldeko herri batzuetan agertu diren bando faltsoak AHTak gure mendietan egiten dituen kalteak eta gugan izan ahal dituen ondorioak salatzeko izan dira. Udalaitz mendiaren inguruan obrak hasi dira eta hango ur guztia arriskuan dago, eta handik edaten duten herritar guztiak ere arriskuan daude. Udalaitz mendia kare harrizkoa da eta barrutik uraz beteta dago. Adituen azterketen arabera arrisku handia dago obren ondorioz ur hori guztia galtzeko, eta horrek ondorio oso larriak izango zituen handik edaten duten herritarrentzat. Arrasaten, obren ondorioz, akuifero naturaletako ur pilo bat galtzen da egunero, eta holan segitu ezkero agian egunen baten Malagako Abdalajis herrian gertatu zena gertatuko zaigu guri be (Abdalajisi “Iturburuen herria” esaten zioten lehen, iturri natural pilo bat zeudelako, baina AVEn obren erruz, iturrietako ur guztia galdu egin zan eta orain ura kamioietan eramaten dute herrira). Maila txikiagoan, baina dagoeneko Euskal Herrian ere hori gertatu da: iazko udazkenean Ordiziako baserri batekoak ur barik itzi zituzten AHTren obren erruz. Durangon, Tabirako obretarako ura Izurtzako tuberietatik hartzen ibili dira legez kanpo Izurtzako udaletxeari baimena eskatu gabe eta udaletxeak jakin gabe.
Esan beharrik ere ez dago gure asmoa ez dela izan herritarrei kalte egitea, baizik eta herritarrei abisatzea, denok konturatzeko arrisku hori erreala dela. Orain ez da ezer gertatu, baina zer egingo dugu? Benetan gertatzen denerarte itxaron? Eta orduan zer? Orduan, kaltea eginda dagoenean berandu izango da zerbait egiteko. Orain aukera daukagu hau geratzeko. Honezkero hasi dira kaltea egiten, beraz, gelditu dezagun kaltea handiagoa izan baino lehenago. Jente asko larritu egin da uraren kontuaz, eta gizarte honetan beti larritzen gara guri tokatzen zaigunean, baina ordura arte ez. Horregaitik atera ditugu bando faltsoak, inori kalte egiteko asmo barik, baina jendea konturatzeko benetan ze arrisku daukagun. Ia horrela jenteak behingoz ikusten duen gauzak zelan dauden, ala itxaroten geratuko gara ia noz geratzen garen ur barik gu be eta orduan ikusiko dugu zelan ekartzen diguten ura kamioietan eta botilatan? Ez gara mugituko etxeko grifoa zabaldu eta urik irtetzen ez dela ikusten dugunerarte? Eta politikoek zer esaten dute horretaz? Igual Durangon ez da ezer gertatuko ez dutelako ura Udalaitzetik hartzen, baina igual Elorrion bai, edo Arrasaten, edo beste herriren baten… hau ez da txantxetako kontua, gure osasunarekin eta gure etorkizunarekin olgetan dabiltza eta.
DESOBEDIENTZIA ZIBILAZ AHT GELDITU!!”

