Laugarren eguna Zornotzako okupazioan
Lau egun daramatzate Zornotzako Leginetxe auzoko baserrian. Astelehenean okupatu zuten AHTren obretarako desjabetuta dagoen baserria. Egunotan obretako zaindariak eta kalez jantzitako poliziak inguruan ibili dira eta handik botatzeko mehatxua egin diete. Okupatutako baserritik protesta ekitaldiak antolatu dituzte:
-Eguenean, hilaren 20an, 19:00etan, kontzentrazioa Zornotzako Erreferendum plazan
-Zapatuan, hilaren 22an, 13:00etan, manifestazioa Zornotzako Erreferendum plazatik
BASERRIAK BIZIRIK! AHT GELDITU!!



