Zornotzako Leginetxen AHTren aurka eusten

Aste bi dira Zornotzako Leginetxe auzoko baserrian sartu ginenetik eta erresistentziak aurrera darrai. Pasa den astean Zornotzako udaleko osoko bilkuran egon ginen testu bat irakurtzen (hemen bideoa). Zapatuan 40 bat pertsona elkartu ginen mendi martxan. Obrek eragindako txikizio guztia ikusi genuen bidean. Montorra auzoko San Lorentzo baselizatik ere pasatu ginen. Iaz nekropoli bat topatu zuten baselizaren ondoan. Azterketak egin zituzten, baina ikertzaileek bertako aztarna guztiak eraman zituzten eta txikitzaileek lasai jarraitu ahal izan dute guztia suntsitzen.

Bestetik, hona hemen aste honetan Leginetxeko baserrian egingo diren ekitaldien programa:

-Asteazkena: 17:30 Txalaparta ikastaroa
                   20:00 PTPren inguruko hitzaldia
 -Osteguna: 17:30 Sendabelar tailerra
                19:30 Kontzentrazioa Erreferendum plazan
 -Larunbata: 11:00 Sanpantzar ikastaroa
 -Igandea: 17:30 Batukada ikastaroa

aht-0012

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala