Zornotzako Leginetxe erresistitzen!!

Ekainak 23an, Zornotzako Leginetxe auzoan AHTren obrak gelditzeko asmoarekin zenbait ekintzaile eskabadorak mak1lanean ziharduten tokira gerturatu eta langileei lanak gelditzeko eskatu zieten, eskabadora, kamioia eta beste makineria AHTren kontrako pintadez betez. Kamioiko jabea oso modu txarrean hurbildu zen, ekintzaileak mehatxatuz.

Arratsamak2ldean, ertzaintza hurbildu zen auzo berean okupatuta dagoen baserrira, eta bertan zeudenak etxe barrura sartu ziren. Ertzainen helburua bertan zeudenak identifikatzea izan zen, baina ordu erdi saiatzen egon eta gero, joan egin ziren. Obrak, bitartean, baserritik gero eta hurbilago daude, eta ertzaintzaren “bisitak” areagotzen doaz, gaur ere inguruetatik ibili direlarik (polizia sekreta zein ertzainak).

Legitxeko baserrian erresistitzen jarraitzen dugunok beste behin ere gure konpromesua adierazi nahi dugu AHTren kontrako borrokarekin, obrak hurbiltzen doazen neurrian, eta bertatik botatzeko ezintasuna agerian geldituta, gero eta min gehiago egiten baitie gure presentziak.

Hemen bidaltzen dizkizuegu gertatutakoaren pare bat argazki, eta Leginetxera hurbildu zaitezen deia luzatzen dizuegu, denon artean, AHT gelditu dezakegu eta.

Related Posts

Put your related posts code here

Post a Comment

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala