Archive for the ‘Audio.:.Bideoa’ Category
Entrevista A Iruñerriako Aht Gelditu! Elkarlana
Asteazkena, martxoa 12th, 2008 |Hoy miercoles día 12 Iruñerriako AHT Gelditu! Elkarlana ha dado una rueda de prensa. En la radio libre de Gasteiz Hala Bedi Irratia se ha hecho una entrevista a Jorge sobre esta misma rueda de prensa y las iniciativas que tienen para hacer. Nosotros la subimos a www.durangokoelkarlana.info para que conozcamos mejor el impacto que tiene este monstruo en Euskal Herria.
AHT Gelditu Elkarlana quiere denunciar el Convenio de financiación del TAV entre el Gobierno Navarro y el central, el último paso dado para garantizar y blindar la realización del proyecto de tren de alta velocidad que afectaría a Nafarroa, llamado Corredor navarro de alta velocidad. (more…)
Apirilak 5 Durangon. Gazteok Ahtri Ez!
Asteartea, martxoa 11th, 2008 |Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak elkarlanean gabiltza azken urteetan. Bakoitzak, bere herrian dinamika propioa darama, baina gure arteko harremanak indartzen dituen Koordinadoran biltzen gara, elkarrekin ideia eta proiektu ezberdinak garatu asmoz.
Orain dela bi urte inguru, eskualdeko gazte asanbladek batera lan egiteko ideia sortu zen. Eskualdeko egoeraren azterketa bat egin, eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako dinamika bat martxan jartzea adostu zen. Izan ere, durangaldean sekulako eragina izango zuela ondorioztatu genuen, batez ere ikuspegi ekologiko batetik.
Gazte asanblada bakoitza AHTaren kontrako borrokan murgildu zen, hainbat ekimen eta mobilizazio atera genituen, informazioa zabaldu genuen…eta pasa den urtean, asanblada guztiak batuko zituen egun bat antolatzea erabaki zen. Bertan, proiektuaren inguruan eztabaidatu genuen, eta manifestazioa egin genuen Durangoko kaleetatik ehundaka gaztek.
Aurten ere deialdi bera egitera gatoz. Apirilaren 5ean antolatuko dugu eskualdeko gazte asanbladen eguna, Durangon. Dena dela, hausnarketa sakonago bat egitea dugu helburu. AHTak eragin ekologikoak izango dituela argi daukagu, baina gure ustez, gure bizimoduan ere aldaketak ekarriko ditu. Durangaldeko gazteon gaur egungo bizi egoeraren azterketa bat egin, eta hortik abiatuta, proiektuak izan ditzakeen ondorio sozialen inguruan sakonduko dugu.
AHT gelditzea posible da. Horretarako, gazte guztiak batu eta gure jarrera erakutsi behar dugu. Obren mamua gero eta gertuago dagoen honetan, eskualdeko gazteoi apirilaren 5ean Durangon batzera deitzen zaituztegu, eta batez ere arratsaldean egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Era berean, ostiral honetatik aurrera www.durangaldekogaztetxea.com web orrialdeanegunari atxikimendua emateko, informazioa jasotzeko, nahiz proposamenak egiteko aukera izango dela adierazten dugu. Animatu eta parte hartu!
Gure Etorkizunaren alde!
Gazteok AHTri Ez!
Salduezina Dena Saldu Nahi Dute
Asteazkena, otsaila 27th, 2008 |BERRIA|
AHT Gelditu! Elkarlanaren ustez, gobernuek “salduezina dena saldu nahi dute”.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren propaganda salatu du plataformak. ELAk proiektua “lehenbailehen gelditzeko” eskatu du.
AHT Gelditu! Elkarlana plataformaren ustez, Abiadura Handiko Trenak ez du irudi onik Hego Euskal Herrian, eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua horren aurrean egiten ari diren propaganda salatu du. “Salduezina dena saldu nahi dute, eta ez dute AHTri buruzko eztabaida soziala ireki nahi”, esan du AHT Gelditu! Elkarlanak gaur.
Hala, proiektua “gelditzeko” eskatu du eta ez “ezartzeko” gizarteari, “ez delako jasangarria ingurumen aldetik eta ez delako justua sozialki”. Diru aldetik “gehiegizko” gastua dagoela dio.
Horretaz gain, gobernuak lurren jabeekin akordioak lortu nahian dabiltzala dio plataformak, “gizarteak edo udalek edozein jarrera ez hartzeko asmoz”. Espainiako Gobernuak bi mila helegite “argudiorik gabe” baztertu ondotik, hark Zornotzan (Bizkaia) martxoan lanak hasiko dituela jakinarazi du AHT Gelditu! Elkarlanak.
Honen iritziz, AHTk gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen merkantziaren %2 besterik ez du garraiatuko, gaurko bidaiarien %0,15 hartuko du, lanetan lur asko mugituko lukete…
ELA: “AHTk ez du merkantziarik garraiatuko”
Eusko Jaurlaritzak egin berri duen txostena aztertu eta gero, ELAren ustez “begi-bistakoa da Abiadura Handiko Trenak ez duela merkantziak garraiatzeko balio izango. Txosten horretan ez da inolako zehaztapen edo balizko planik jasotzen”.
ELAk dio “agerian” gelditu dira administrazioak aipatutako proiektua “abalatzeko” dituen “argudio eskasak”. Hori dela-eta ELAk lanak “lehenbailehen gelditzeko” eskatu du.
Programa Especial Sobre El Tav
Asteazkena, urtarrila 9th, 2008 |Desde www.halabedi.org hemos cogido prestada este programa especial sobre el TAV realizado por los compañeros de AHT Gelditu! Elkarlana de Gasteiz.
“Aquí podéis escuchar el programa especial de hora y media sobre el Tren de Alta Velocidad que ha surgido entre la colaboración de Hala Bedi Irratia y AHT Gelditu! Elkarlana.
Como han presentado el programa los miembros de Elkarlana: “Tenemos muchas razones y queremos socializaralas, creemos que hace falta un trabajo de divulgación e información a la ciudadania”.
El esquema del programa es el siguiente:
1)Introducción sobre lo que es un Tren de Alta Velocidad.
2)Sobre la coordinadora AHT Gelditu! Elkarlana.
3)Breve cronología del proyecto del TAV
4)Datos breves sobre el proyecto para visualizar la magnitud y la barbaridad que supone este proyecto para Euskal herria.
En la segunda parte del programa se habla de los impactos que genera el TAV.
5) Impactos medioambientales con un miembro de Ekologistak Martxan.
6)Impactos socioeconómicos con un miembro del sindicato ESK.
En la última parte del programa se entrevista a Niko Moreno alcalde de Elorrio sobre las consultas y desinformaciones sobre el TAV.
Hoy también en el magazine en euskera Zebrabidea hemos tenido en directo a Mila Elorza una de las portavoces de Elkarlana, que ha hecho un llamamiento a acudir a la manifestación que se celebrará este sábado en Arrasate.”
Escucha el programa especial.
ENTZUN:


