Archive for the ‘Ekintzak’ Category
Ahtren Aurkako Borrokak Munduan
AHTren aurkako Asanbladak antolatuta hitzaldiak egingo dira datozen egunotan hainbat herritan. Durangon martxoaren 25ean, martitzena, izango da, arratsaldeko zazpietan Plateruena Kafe Antzokian. Italiako, Galiziako eta Kataluniako jendeak parte hartuko dau.
Apirilak 5 Durangon. Gazteok Ahtri Ez!
Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak elkarlanean gabiltza azken urteetan. Bakoitzak, bere herrian dinamika propioa darama, baina gure arteko harremanak indartzen dituen Koordinadoran biltzen gara, elkarrekin ideia eta proiektu ezberdinak garatu asmoz.
Orain dela bi urte inguru, eskualdeko gazte asanbladek batera lan egiteko ideia sortu zen. Eskualdeko egoeraren azterketa bat egin, eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako dinamika bat martxan jartzea adostu zen. Izan ere, durangaldean sekulako eragina izango zuela ondorioztatu genuen, batez ere ikuspegi ekologiko batetik.
Gazte asanblada bakoitza AHTaren kontrako borrokan murgildu zen, hainbat ekimen eta mobilizazio atera genituen, informazioa zabaldu genuen…eta pasa den urtean, asanblada guztiak batuko zituen egun bat antolatzea erabaki zen. Bertan, proiektuaren inguruan eztabaidatu genuen, eta manifestazioa egin genuen Durangoko kaleetatik ehundaka gaztek.
Aurten ere deialdi bera egitera gatoz. Apirilaren 5ean antolatuko dugu eskualdeko gazte asanbladen eguna, Durangon. Dena dela, hausnarketa sakonago bat egitea dugu helburu. AHTak eragin ekologikoak izango dituela argi daukagu, baina gure ustez, gure bizimoduan ere aldaketak ekarriko ditu. Durangaldeko gazteon gaur egungo bizi egoeraren azterketa bat egin, eta hortik abiatuta, proiektuak izan ditzakeen ondorio sozialen inguruan sakonduko dugu.
AHT gelditzea posible da. Horretarako, gazte guztiak batu eta gure jarrera erakutsi behar dugu. Obren mamua gero eta gertuago dagoen honetan, eskualdeko gazteoi apirilaren 5ean Durangon batzera deitzen zaituztegu, eta batez ere arratsaldean egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Era berean, ostiral honetatik aurrera www.durangaldekogaztetxea.com web orrialdeanegunari atxikimendua emateko, informazioa jasotzeko, nahiz proposamenak egiteko aukera izango dela adierazten dugu. Animatu eta parte hartu!
Gure Etorkizunaren alde!
Gazteok AHTri Ez!
Martxoaren 15ean Ahtren Aurkako Manifestazino Zornotzan
Martxoaren 15ean, zapatua AHTren aurkako manifestazinoa egingo da Zornotzan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Erreferendum plazan (patataren eskultura daukan plaza).
Durangotik trenez joango gara eta 16:15ean geratu gara Landakoko geralekuan danok alkarregaz joateko. AHT ez ordaintzeko desobedientzia kanpainagaz bat egingo dogu eta ez dogu trena ordainduko.


