Archive for the ‘Iritziak’ Category

Bertan behera Atxondoko aktak. Bihar Abadiñon

Gaur Atxondon behin-behineko desjabetzeetarako aktak sinatu behar zituzten, gero zundaketak egiteko. ADIFeko ordezkariak, baina, etorri diren bezala joan dira, esku hutsik. Heldu direnean alkatea zain zuten udaletxean baina aktak sinatuko ez zituela esan die. Ondorioz, gaurko saioa atzeratu egin dute. Hurrengoan Bilbora deituko dituzte jabeak eta udaletxeko ordezkariak. Udaletxean hamarnaka herritar elkartu dira talde bitan ADIFekoen lapurreta salatzeko. ADIFekoak udaletxera sartu direnean eta bertatik irtetean, herritarrek AHTren aurkako oihuak egin dituzte eta “lapurrak” deitu diete. Polizia autonomikoa ere bertan egon da.

Bihar ADIFekoak Abadiñoko lurrak lapurtzen ahaleginduko dira, goizean eta arratsaldean. Abadiñon, udalbatzak AHTren aurkako mozioa onartu zuen 2007ko abenduan. Mozioan, udaletxeak azpiegitura honen kudeatzaileekin ez kolaboratzea adostu zuten besteak beste, oraindik bete gabe dauden beste hainbat punturekin batera. Horregatik, alkateari mozioa errespetatuz aktak ez sinatzeko eskatzeko eta kaltetuei  elkartasuna adierazteko, Elkarlanak  kontzentrazioa egingo du Abadiñoko udaletxearen aurrean goizeko 11:45ean.

DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA! TXIKIZIOA GELDITU!

dsc031322

Herritarrak polizia autonomikoz inguratuta

dsc03133

Lapurrak esku hutsik

Begiak itxi eta belarriak estali

Durangaldeko Anboto astekarian (18.orrian) eta Gara egunkarian argitaratua

Onintze Oleaga Solaguren Atxondoko zinegotzia

Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak prentsaurrekoa eskaini zuen iragan astean, Abadiñoko herrian Abiadura Handiko Trena eraikiko balute, 350 urte inguruko baserri bat eta Mendiolako galtzada erromanikoa apurtuko lituzketela adieraziz.

Gai honen harira sortutako eztabaidan, adibidez, egun horretan bertan gauez Durango Telebista ikusten benetan harrituta gelditu nintzen. Bertan komentatzen zutenez, tristea da horrelako egoera baten aurrean egotea, izan ere, lurjabeari kenduko diotenagatik oso gutxi ordainduko baitiote.

Hori egia da, ez dago ukatzerik, lurjabeari ez zaio egingo zaion kaltea konpentsatuko. Baina ez lurjabeari bakarrik, herriari ere ez zaio sortuko zaion kaltea konpentsatuko. Izan ere, herriaren ondare kultural eta historikoa hondatzeaz hitz egiten ari gara.

Hau da, orain arteko argudioez gain (ingurumena, paisaia, gastu soziala,…), Elkarlanak beste arrazoi bat azaldu zuen AHTri ezetz esateko: ondare kultural eta historikoaren defentsa.

AHT egiteko izugarrizko dirutza publikoa gastatuko da, batzuentzat badirudi guztiz justifikatua dagoela, niretzako ez. Eta zuretzat justifikatua ahal dago?

Iragan den asteburu honetan guztion ahotan izan den erabakitzeko eskubidea aintzat hartuta, galdetu ahal zaie Abadiñoko herritarrei zein etorkizun nahi duten? Beren dirua zertan inbertitu nahi duten? Ezin dugu ahaztu, proiektu hau guztion poltsikoetatik ordainduko dela. Agian abadiñarrek nahiago izango dute diru kopuru hori ondare historiko eta kulturala berreskuratzeko inbertitzea (adibidez Mendiolako galtzada konpontzeko). Edo agian abadiñarrek nahiago izango dute diru hori krisiari aurre egiteko laguntza sozialetara bideratzea. Zergatik ez diete galdetzen zer nahi duten?

Bestetik, telebista programa horretan zera entzun nuen: «AHT ez da ikusiko, behetik gora begiratuta, zein goitik behera begiratuta, AHT ez da ikusiko». Hori ezinezkoa da, argi eta garbi izan, munstro hau eraikiko balitz, ez ikusteko era bakarra begiak ixtea litzatekeela, eta, era berean, ez entzuteko era bakarra, belarriak estaltzea.

Guk ez dugu hori nahi, ez gara begiak itxita eta belarriak estalita biziko, etorkizunean ere ondare kultural, historiko, natural eta ekonomiko propioa duen Euskal Herrian bizi nahi dugu. Horregatik, zabaldu orain ondo begiak eta behar den lekuan ondo entzun gaitzatela: esan ezetz AHTri.

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala