Archive for the ‘Berriak’ Category
BIDAIATZEN ARIN GIZARTE ESKUBIDEETAN ALDIZ, HANKAMOTZ
Gaur, Eusko Legebiltzarrean onartzear dira Eusko Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuak. Alor gehienetan diru murrizketak aurreikusten diren bitartean AHTaren eraikuntzarako bideratutako diru kopurua %30ean igo nahi du Jaurlaritzak.
Mugitu!Mugimenduak, desobedientzia zibilaren bitartez AHTaren inposaketari aurre egitea helburu duen mugimenduak, Lakuako gobernuaren egoitzaren hormatik pankarta erraldoia eskegiz erabaki honen zentzugabekeria salatu nahi du, izan ere aurrekontuak parlamentuan eztabaidatzen diren arren Eusko Jaurlaritzako eraikin horretan planifikatzen dira.
Egungo krisialdi ekonomikoak ondorio latzak ekarri ditu herritar guztion eguneroko bizitzan. Gerrikoa estutu behar dugula esaten digute eta inoiz baino beharrizan gehiago daudenean diru murrizketak egoten ari dira ongizate estatuaren oinarriak diren alorretan.
Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenerako bideratzen duen aurrekontu partida %30ean handituko du. Arduratzekoa da benetan Eusko Jaurlaritzak lehentasunak zehazteko orduan duen irizpidea. Garrantzitsuagoa al da Eusko Jaurlaritzarentzat hiriburuen arteko bidaia 30 minututan laburtzea euskal herritar guztiok kalitatezko hezkuntza eta ganorazko osasun zerbitzua eskura izatea baino?
Ezin dugu ahaztu, azpiegitura handiak neurrigabeki eta ikerketa serioetan oinarritu gabe egitearen politika izan dela egungo krisi ekonomikoaren eragile nagusietakoa. AHTa azpiegitura handi horien eta agortuta dagoen eredu ekonomiko horren ikonoa da baina hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritza tren horretan sinestean tematzen da, agerikoa denaren aurrean begiak itxiz. AHTaren lanak oso aurreratuak doazela dio Arriola Sailburuak eta atzera bueltarik ez duela ohartarazten du baina errealitatea oso bestelakoa da: proiektuaren %20a baino ez dute egin eta.
Tren horrek, Jaurlaritzako datuetan oinarrituta, errepidetatik doan merkantzia-garraioaren %1a bakarrik kentzeko gai da. Hirien arteko garraiorako baino ez du balio, hori egunero egiten ditugun joan-etorrien %0,7a baino ez denean. Beraz, gutxi batzuek erabilia eta guztiok ordaindua izango da. Zehazki, herritar bakoitzeko ia 5000 euro inbertituko dira eta hori mantentze lanak kontutan hartu gabe. Ezin dugu ahaztu bestetik, AHTak jada kalte ekologiko itzelak sortu dituela eta hiriei pisu gehiegi emanez lurralde desorekak eragiteko arriskua areagotzen duela.
Aurrekontuak, bultzatzen dugun gizarte ereduaren isla badira, zer nolako gizarte eredua bultzatzen ari gara? Bidai azkarrak bermatuta baina hezkuntzan, eta gizarte eta osasun zerbitzuetan hankamotz dagoen gizarte eredua?
Erokeri hau behin betiko amaitu beharra dago. Nola baina? Mugitu!Mugimenduan garbi dugu: gehiegikeriak salatuz, boteredunak zirikatuz, baina batez ere jarrera desobediente eta imajinazio eta umore dosi handi bat erabiliz.
Mugitu!Mugimendua
Argazkiak https://picasaweb.google.com/111459001586646448689/AurrekontuGV2011
Info gehiago: http://mugitu.blogspot.com/2011/12/rekortes-para-el-tav-murrizketak-ahtari.html
**********************
FUERTES EN VELOCIDAD Y DÉBILES EN DERECHOS SOCIALES
Hoy, día 23, el Parlamento Vasco va a aprobar los presupuestos del Gobierno Vasco para el año 2012. Mientras que se prevén recortes para la gran mayoría de las partidas, el Gobierno Vasco ha decidido aumentar en un 30% la destinada a la construcción de la Y vasca.
Con el despliege de una gran pancarta en la fachada de la sede del gobierno en Lakua Mugitu!, movimiento que se sirve de la desobediencia para hacer frente a la imposición del Tren de Alta Velocidad, pretende denunciar este sinsentido, ya que a pesar de que el debate presupuestario tenga lugar en el parlamento es en este edificio donde se redactan los presupuestos.
La crisis económica está teniendo importantes consecuencias en la vida diaria de la ciudadanía vasca. Nos hablan de la necesidad de apretarse el cinturón y a pesar de la creciente necesidad coberturas sociales los gobiernos están recortando en los ámbitos que constituyen los pilares del estado del bienestar. Sin embargo la partida presupuestaria destinada al TAV se espera que se incremente un 30%.
Nos parece preocupante el orden de prioridades de este gobierno. ¿Es acaso más importante para el ejecutivo vasco acortar en media hora el trayecto entre capitales vascas que el garantizar una educación de calidad y una sanidad fuerte para todos los vascos y vascas?
Recordemos que esa política de promover grandes infraestructuras sin que existan estudios sólidos que apoyen su necesidad y pertinencia ha sido sin duda uno de los factores que ha provocado la crisis que padecemos.
El TAV es el símbolo de esas grandes infraestructuras y su modelo de gestión económica por necesidad obsoleto. Sin embargo, el Gobierno Vasco se empeña en creer en ese proyecto en contra de toda evidencia.
El consejero Arriola dice que las obras están muy adelantadas por lo que el TAV es un proyecto irreversible pero la verdad es bien distinta ya que tan sólo se ha realizado el 20% de la obra. Se obstinan en creer en un tren que, en base a la información del Gobierno Vasco, sólo sería capaz de retirar 1% del transporte por carretera. Solo sirve para el movimiento entre capitales, lo cual supone únicamente el 0,7% de los desplazamientos diarios totales de la CAV. Por lo que será un tren utilizado por unos pocos pero pagado por todos nosotros. Concretamente, solo en su puesta en marcha se van a invertir casi 5000 euros por cada ciudadano de la CAV, eso sin tener en cuenta los gastos de mantenimiento. Por otro lado, no podemos olvidar los graves daños ecológicos que el TAV ya está causando y los desequilibrios territoriales debidos al desplazamiento de la población rural a las capitales que podría provocar.
Si los presupuestos son en gran medida reflejo de nuestro modelo de sociedad, ¿qué tipo de sociedad estamos construyendo? ¿Es acaso un modelo de sociedad en el que los viajes a alta velocidad conviven con una educación, sanidad y servicios sociales precarios?
Debemos de poner fin a este sinsentido de una vez por todas. ¿Pero cómo? Los que participamos en Mugitu! Ya lo tenemos claro: denunciando las injusticias, burlándonos de los poderosos pero ante todo con una actitud desobediente y con grandes dosis de humor e imaginación.
Mugitu!Mugimendua
Posted in Berriak | No Comments »
(abajo en castellano)
2008ko abenduaren 8an gazte bi trenbidean kateatu ziren Durangon AHTren aurka protesta egiteko. AHT eraikiko balitz Euskotren AHTren enpresa operadorea izango litzatekeela eta Euskal Trenbide Sarea, Euskotrenen azpiegituren arduraduna, Euskal Y grekoa eraikitzeko Gipuzkoako lanetan parte hartzen ari dela salatzeko ekintza izan zen.
Hiru urte geroago, 2011ko abenduaren 1ean epaiketa egiteko deitu dituzte gazte biak Bilbora. Azkenean, Euskotrenek eskatzen zuen kalte ordaina eta isuna ordaintzera zigortu dituzte.
Beti bezala, gure argudioen aurrean, euren erantzun bakarra errepresioa eta zigorrak izan dira.
Hemen ekintzaren informazioa eta argazkiak eta hemen bideoa.
DESOBEDIENTZIA ZIBILA EZ DA DELITUA! GELDITU TXIKIZIOA!
===========
El 8 de diciembre de 2008 dos jóvenes se encadenaron en la vía del tren en Durango para protestar contra el TAV. Fue una acción para denunciar que si se construyese el TAV Esukotren sería una de las empresas operadoras y que Eusko Trenbide Sarea, responsable de las infraestructuras de Euskotren, está participando en la construcción del TAV en Gipuzkoa.
Tres años después, el 1 de diciembre de 2011, los dos jóvenes han sido llamados a un juicio a Bilbo. Al final han sido condenados a pagar una multa y la indemnización que pedía Euskotren.
Como siempre, su única respuesta ante nuetsros argumentos son la represión y los castigos.
Aquí información y fotos de la acción y aquí el vídeo.
LA DESOBEDIENCIA CIVIL NO ES DELITO! PARAD LA DESTRUCCIÓN!
Posted in Berriak | No Comments »
Manifestazioa abenduaren 8an, 12:30ean Landakoko Azokatik

Posted in Berriak | No Comments »
Tabernetan utziko ditugu autoinkulpazioak, eskatu autoinkulpazioa eta zure elkartasuna adierazi.

Edo hartu autoinkulpazioa internetetik eta bete ondoren bidali kartelan agertzen den helbidera.
http://www.box.net/shared/5sxtvyquiu3pez38tcb2

KRIMINALIZAZIORIK EZ!!
AHTrik EZ ETA KITTO!!
Posted in Berriak | No Comments »
Abajo en castellano
Urbinako manifestaldian atxilotutako AHT-ren aurkako kideei egingo zaien epaiketa salatzeko,MANIFESTAZIO NAZIONALA ETA AUTOINKULPAZIO KANPAINA MASIBOA antolatzen ditu AHT Gelditu! Elkarlanak honako lelopean: URBINA BERRESKURATU!!, AHT GELDITU!! EPAIKETARIK EZ!!

1. Urbinako manifestaldian atxilotutako 6 lagunei epaiketa.
Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30tan,2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea.Horretarako urriak 1-an Urbinatik- Gasteiz-era arteko martxa eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:” URBINA BERRESKURATU!,AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! ”
Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun…). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik herriaren ondoan dagoen obra-gune bat arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zuen txikizioa salatzea baitzuen helburu.Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean “sentada” masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak salatzeko asmoz.Handik gutxira Ertzaintzaren furgonetak azaldu ziren ( baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor “kargatuz” eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz “okupaturik” zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, horietatik 8 erietxera eta 1 ospitaleratu behar izan zutelarik, ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren..
Orduko hartan salatu genuen eta berriro ere salatzen dugu, egun horretan Ertzantzak Urbinan erakutsitako jarrera ez zela kasualitatearen ondorio izan,bere garairik indartsuenean zegoen AHT-ren oposizioa kriminalizatu eta eskarmentua emateko helburu nabaria zuen jokabidea izan zen hura.
Gogoan izan, gertaera haiek Entzutegi Nazionalean epaituak izan zitezen saiakera, azkenik gertatu ez bazen ere, edota ELA sindikatuak publikoki egindako adierazpenak, non Ertzaintzak AHT-rekin zerikusia zuen edozein salaketa ekintza, “terrorismotzat” jotzeko agindua baitzuen. Gertaera haietatik bi urte luze joan direnean AHT-ren aurkako mugimenduaren aurkako kriminalizazio eta jazarpenak bere horretan jarraitu eta jarraitzen duela ozen salatu nahi dugu, eta AHT-ren egitasmoa sustatzen duten indar politikoen erabakien ordain errepresiboa gartzela zigor eskaerak, isun eskandalagarriak, atxiloketak eta errepresioa izan dira eta izaten segitzen dute. Gure delitu bakarra AHT-ren egitasmoa zalantzan jartzea izan da. Halere, hemen jarraitzen dugu, AHT-a egitasmo xahutzailea dela salatuz, lurraldea eta natura suntsitzen dituen egitasmo txikitzailea dela salatuz, eta gizartearen gehiengoaren aurka inposatu nahi diguten egitasmoa dela salatuz.AHT-a ez da atzerabueltarik ez duen proiektua, are eta gehiago, egungo egoera ekonomikoak agerian uzten ari baitu azpiegitura honen errentagarritasun eza.
Hau guztiagatik, epaituriko pertsonen kausaren artxibapena eskatzen dugu eta iraila osoan pertsona hauekiko elkartasuna adierazteko autoinkulpazio kanpaina masiboa hasiko dugula adierazten dugu. Honekin batera, urriak 1-an, goizeko 10-tan Urbinan hasi eta Gasteiz-en bukatuko den oinezko martxa eta arratsaldeko 18-tan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestadi nazionala antolatu dugula jakinarazi nahi dugu.Manifestaldi honen leloa: Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez!! izango da.
2.Abiadura haundiko egitasmoaren egoera egungo testuinguru sozioekonomikoan.
Bukatzeko, azken boladan abiadura haundiko egitasmoen inguruan izandako albisteen inguruan hausnarketa batzuk egin nahi genituzke.Toledo-Cuenca-Albacete lotzen zituen abiadura haundiko lineen etetea eta AHT-ak behar duen diru andanagatik, Madril-Lisboa lotu asmo zituen abiadura haundiko proiektua eta Sevilla-Malagakoa bertan behera geratu dira. Iparraldean egin asmo zituzten zundaketa lanak gutxienez 2013. urterarte etenik geratu dira, frantses estatuko Garraio ministro den Nathalie Kosciusko-Morizet-en joan den astean iragarri zuenez.Albiste guzti hauek, AHT-ren oposizioak hasiera-hasieratik salatu izan duen berresten dute, erainkuntza lobby-en neurrira egindako egitasmo baten aurrean gaudela, diru publikoaren xahutzaile eta ingurumenaren txikitzaile den azpiegitura erraldoi bat dela, eta bideragarritasunik ez duen proiektu sostengaezina dela.
Horregatik, Euskal Herriko zein Espainiar Estatuko Abiadura Haundiko proiektuen arduradunei, erokeri honi amaiera eman diezaioten eskatzen diegu.Ez ditzagun, Jose Blanco-k berriki adierazi duen bezala, zerga igoeren bitartez gizarteak behar ez dituen AHT-a bezalako azpiegiturak finantzatu. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari gure ondare naturala txikitu eta diru publiko xahutzen dituen egitasmo batean euro bakar bat ere ez gastatzeko eskatzen diegu, are eta gehiago arlo sozialean egiten ari diren murrizketen larritasuna kontuan izanda. Hau ez egitea, gizarteari egiten zaion iseka larria dela deritzogu.
AHT GELDITU ELKARLANA
(gehiago…)
Posted in Berriak | No Comments »
Datorren larunbatean, hilak 18an Hernanin “ K-AHT-EAK TXIKITU ” eguna ospatuko da. Egitaraua hauxe duzue:
- 12:00etan Kontrakantxa Gaztetxean: “AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa: ibilbide politiko eta historikoa” txostenaren
aurkezpena.
- 14:30etan Tilosetan: Bertso-bazkaria, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Mancisidor “Mantxi” bertsolariekin.6euro.
- 19:00etan MANIFESTAZIOA Gudarien plazatik: “Ez errepresiorik, ez AHTrik!”
- 23:00etan kontzertua Kontrakantxa Gaztetetxean, KOP eta ESTRICALLA taldeekin. 6 euro.
Txartelak salgai: Hernanin, Andoainen, Astigarragan, Usurbilen, Lasarten, Donostian, Bilbon, Tolosan, Beasainen, Ordizian, Urretxun, Bilbon, Iruñerrian, etab.
AHTren aurkako mugimendu guztiari dei egiten diogu ekitaldi hauetan parte hartzera , errepresio eta kriminalizazioari aurre egiteko modurik onena bat egitea eta borrokan segitzea dela jakitun garelako .
GELDI DEZAGUN EROKERIA ERREPRESIBOA
GELDI DEZAGUN AHT
**********************
El próximo sábado 18 de Junio se celebrará en Hernani el día “ K-AHT-EAK TXIKITU”. El programa de actos es el siguiente:
A las 12:00 en el Gaztetxe Kontrakantxa: Presentación del dossier antirepresivo.
A las 14:30, en la plaza de los Tilos: Bertso-bazkaria, con los bertsolaris Iñaki Gurrutxaga e Iñaki Mantzisidor “Mantxi”. La comida tiene un precio de 6 euros.
A las 19:00, MANIFESTACIÓN con el lema “Ez Errepresiorik, ez AHTrik!”, que partirá desde Gudarien Plaza.
Y para acabar el día, concierto en el Gaztetxe Kontrakantxa, a las 23:00 con los grupos KOP y Estricalla.La entradaes de 6 euros.
Tikets a la venta para la comida y el concierto en: Hernani, Andoain, Astigarraga, Usurbil, Lasarte, Donostia, Bilbo, Tolosa, Beasain, Ordizia, Urretxu, Bilbo, Iruñerria, etc.
Hacemos un llamamiento a la oposición al TAV a participar en dichos actos ya que no dudamos que la mejor manera de afrontar la represión y criminalización es la de unirnos y seguir en la lucha.
PAREMOS LA LOCURA REPRESIVA
PAREMOS EL TREN DE ALTA VELOCIDAD
Posted in Berriak | No Comments »