Nortzuk Gara

Nortzuk gara: Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta
inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde
eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Baina ez gaude bakarrik. Durangoko talde hauek guztiek ere AHTren aurka
daudela adierazi dute eta babesa eman digute:

AHTren aurkako Durangoko eskalatzaileak
Alpino Tabira Mendizale Taldea
Durangoko Euskal Herrian Euskaraz
Txiri-txiri musika alkartea
Jaizale Durangaldeko txistulariak
Durangaldeko Askapena
Amartiti antzerki taldea
Durangaldeko Ezker Batua
Jaiki futbol kirol alkartea
Sorgintxulo gaztelekua
Batasuna
EAE-ANV
Aralar
Karrika antzerki taldea
LAB
Ourdaybi
Segi
Abarrak Euskaltegiko irakasleak
AHTren aurkako asanblada
EHNE
Mugarik gabe
ESK
Txaman
Marisatsa
Bilgune Feminista

Zure taldea ere AHTren aurka badago eta AHT Gelditu Elkarlanari moduren batean
laguntzeko prest bazaudete, jarri harremanetan gurekin:

Noiz: Asteazkenetan elkartzen gara, 18:30ean. Gurekin harremanetan jartzeko
gure posta elektronikoa erabil dezakezu:

Behar duguna: Laguntza. Borroka honetan gabiltzanok ez dugu behar jendearen babesa; jendearen inplikazioa behar dugu. Jendearen buruak eta besoak behar ditugu trena zelan geratu pentsatzeko eta trena geratzeko.

Modu ugari daude laguntzeko: zure ideiak edo proposamenak helduaraziz, weblog hau kudeatuz, informazioa zabalduz, lanean, etxean, ikasgelan eta kalean AHTren gaia
ateraz… Ea borrokan elkar ikusten dugun.

Indarra eta gogoa badauzkagu! Arrazoia alde daukagu! Beraz, animatu eta parte
hartu!

atxikimenduak.jpg


Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.