¡¡Yo me forro con el TAV!! // AHT-rekin aberasten naiz!!

ESKERRIK ASKO DURANGOKO EAJ, PSE eta PP2

-Eskerrik asko Tabirako Andalatorre baserria, Durangoko azken baserrietako bat, botatzeko aukera eman zenutelako.
-Eskerrik asko AHT eraikitzeko udalaren lurrak, durangar guztion lurrak saldu zenituztelako durangarroi baimenik eskatu gabe.
-Eskerrik asko hainbat durangarri lurrak lapurtzen etorri direnei (ADIF, Espainiako Sustapen Ministerioa…) erraztasun guztiak emateagatik eta gainera lapurrei udaltzaingoaren babesa jartzegatik.
-Eskerrik asko Durangoko auzo bi (Tabira eta Larrinagatxu) guztiz txikitu dituztenei zuen laguntza guztia emateagatik.
-Eskerrik asko hainbeste maite duzuen AHT eraikitzeko lanetan kontratatzen dituzten atzerritar guztiei euren jatorrizko herrialdeko lan hitzarmenaren araberako kontratuak eginez beste langileen soldataren erdia ordaintzen dietelako, eta horrela lan prekarietatea bultzatzen duzuelako eta prekarietate horren erruz orain arte lau langile gutxienez hil direlako obretan.
-Eskerrik asko AHTk ekarriko dizuen negozioa justifikatzeko azken urteotan ezkutatu diguzuen informazioarengatik eta esan dizkiguzuen gezur guztiengatik, adibidez, obrek lanpostuak sortuko zituztela, gero benetan, gure eskualdean obrek guztia ziztu bizian txikitzen duten bitartean langabezia bikoiztu egin den arren.
-Eskerrik asko diru publikoa, geure dirua, behar ez dugun AHT hori egiteko gastatzen duzuelako eta horretarako osasunean, hezkuntzan, kulturan, beharrizan sozialetan eta abarretan murrizketa ikaragarriak egiten dituzuelako.
-Eskerrik asko AHTri desobedientzia zibila erabiliz eta arrazoiak emanez aurre egin diotenei, errepresioaren bidez erantzun diezuelako beti, jendea atxilotuz, zuen poliziek jipoi beldurgarriak emanez eta AHTren aurka zerbait esaten duen edonor “terroristatzat” joz.
-Eskerrik asko herriari hitza ematearen kontuarekin ahoa betetzen duzuenok inoiz ez diozuelako gizarteari AHTren inguruan zer iritzi duen galdetu, eta horren ordez zuen negozioa eta txikizioa inposatu dizkiguzuelako.
-Eskerrik asko AHTk eragingo duen energia gastu neurrigabeari aurre egiteko, orain, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko dituen goi tentsioko linea bat jarri nahi diguzuelako, eta lehendik azpiegitura txikitzailez betetako lurraldea are gehiago suntsituko duzuelako.

Bihotz-bihotzez, eskerrik asko horren guztiarengatik eta askoz gehiagorengatik.

Eta zuk, durangar horrek, nahikoa izan ez baduzu eta horrelako gehiago eta txarrago nahi baduzu, bozkatu EAJri, PSEri edo PPri. Ez dizute kale egingo.

*********************************************

GRACIAS PNV, PSE y PP DE DURANGO

-Gracias por haber permitido que derribasen el caserío Andalatorre de Tabira, uno de los últimos caseríos de Durango.1
-Gracias por haber vendido los terrenos municipales, los terrenos de tod@s, para construir el TAV, sin habernos pedido permiso a l@s duranguesas/es.
-Gracias por haberles dado todas las facilidades y la protección de la policía municipal al ADIF, Ministerio de Fomento español, etcétera, que vinieron a robarles las tierras a vari@s duranguesas/es.
-Gracias por darles toda la ayuda a quienes han destrozado totalmente dos barrios de Durango (Tabira y Larrinagatxu)
-Gracias porque a l@s extranjer@s que contratan en las obras del TAV que tanto amáis les hacen contratos basados en convenios de sus respectivos países de origen, con lo que les pagan la mitad del sueldo del resto de trabajadoras/es, y así fomentáis la precariedad laboral que hasta ahora ha matado como mínimo a cuatro trabajadores en las obras.
-Gracias porque para justificar el negocio que os reportará el TAV lleváis años ocultando información y diciendo mentiras, por ejemplo, que las obras crearían puestos de trabajo, cuando en realidad, mientras las obras destruyen nuestra comarca a toda velocidad el paro se ha duplicado.
-Gracias por gastaros el dinero público, nuestro dinero, en ese TAV que no necesitamos, y para ello recortáis enormemente las inversiones en salud, educación, cultura, necesidades sociales, etc.
-Gracias porque a quienes mediante la desobediencia civil y basándose en razones hacen frente al TAV, siempre les habéis respondido con represión, deteniendo gente, con palizas terribles de vuestra policía y calificando de “terrorista” a cualquiera que diga algo contra el TAV.
-Gracias porque quienes os llenáis la boca con eso de dar la palabra al pueblo nunca le habéis preguntado a la sociedad qué piensa sobre el TAV, y en lugar de eso nos habéis impuesto vuestro negocio y destrucción.
-Gracias porque para hacer frente al desmedido gasto energético que provocará el TAV, ahora nos queréis poner una línea de alta tensión que atravesará Bizkaia y Gipuzkoa, destrozando aún más un territorio plagado ya de antes de infraestructuras destructoras.

Muchas gracias de todo corazón por todo eso y mucho más.

Y tú, duranguesa/durangués, si no has tenido suficiente y quieres más y peor, vota PNV, PSE o PP. No te fallarán.

Ciclo de charlas en torno al TAV en los próximos días en Arrasate, Durango, Bilbo, Donosti e Iruñea

AHT Gelditu Elkarlana va a realizar en las proximas semanas un ciclo de charlas en diversas localidades vascas tales  como Arrasate, Durango, Bilbo, Donosti e Iruñea bajo el lema “Tenemos argumentos para parar un tren. TAV, no dejemos que arranque!!”. En dichas charlas contaremos con la participación de ponentes de la talla de Pedro Prieto, Roberto Bermejo, David Hoyos, Bagara (Iraitz Agirre) e Iñaki Antiguedad. El objetivo de las charlas es analizar la relación existente entre el TAV y cuestiones diversas tales como el despilfarro de energía eléctrica, la estrecha relación entre el TAV y las centrales térmicas y nucleares, el agotamiento de recursos naturales, el derroche de fondos públicos para costear el TAV…Hemen duzue hitzaldien egutegia:

Maiatzak 11, 19etan Bilbo, Ekoetxean, Pilota Kalean.

Hizlariak Pedro Prieto eta David Hoyos.

Maiatzak 11, 19etan Durango, Hizkuntza Eskolan, Hizlaria Roberto Bermejo.

Maiatzak 11, 19etan Arrasate, Kulturaten,

Hizlariak Bagara (Iraitz Agirre) eta Iñaki Antiguedad.

Maiatzak 12, 19etan Donostin, Doctor Camino Liburutegiko Aretoan. Alde Zaharra.

Hizlaria Pedro Prieto.

Maiatzak 26, 18etan Iruñean, Iruñazarra Tabernan, Alde Zaharra.

Hizlaria Roberto Bermejo.AHT GELDITU ELKARLANA

kartela

Ikastetxeetan ere AHTri Desobeditzen! Mugitu! eguna. // Desobedeciendo al TAV también en los centros educativos.

http://mugitu.blogspot.com/2011/05/mugitu-eguna-ikastetxeetan-ere-ahtri.html

Ikastetxe ezberdinetan egiten diren ekimenen inguruko berriak hemen jarriko ditugu egunean zehar:

Nafarroako Unibertsitate Publikoan informazio banaketa, zigilatzea, proiekzioa, mahai ingurua, tailerrak, kontzentrazioa prestatu dituzte. Egitaraua osoa.

Bera-ko Toki-Ona ikastetxean kantu kontzentrazioa eta testu banaketa.

En el Instituto Toki-Ona de Bera hemos llevado a cabo una concentración lúdica y repartido a las y los viandantes un comunicado.

Iruñeako Iturrama institutuan kontzentrazioa, 30 pertsona egon dira.

Mendillorin parodia bat eta jendea klasetik atera, zuzendaritzaren aginduei desobedituz. Kalean kontzentrazioa egiten polizia nazionala 3 ikasle identifikatu ditu. Mendillorritik idatzitako kronika.

Durangoko ikasleek manifestazioa burutu dute 12:00etan.

Elexalde institutuan (Galdakao) bi bideo emanaldi antolatu dituzte. 40 pertsona inguru hurbildu dira, iritzia eman eta eztabaida egon da. Oso interesgarria. Elexaldetik idatzitako kronika.

IRUÑEA: institutos de Donapea, Mendillorri, Eunate , Ermitagaña y las ikastolas S.Fermin y Jaso. Se ha repartido un comic, desplegado pancartas y se han distribuido pegatinas. Se han proyectado dos videos, se han realizado concentraciones y se han cuñado billetes.
En la UPNA, debates sobre el TAV con profesores, y proyección de los dos videos. Mesas distribuyéndo información sobre el TAV, se han acuñado billetes y se han realizado encuestas. Exposición sobre el corredor navarro del TAV y pancartas (una de grandes dimensiones).
Concentración y parodia con los sindicatos STEE-EILAS y LAB ante el Departamento de Educación para denunciar los recortes en Educación (19 millones de €) mientras se destinan 43 millones de € para las primeras obras del TAV en Navarra. a lo largo de este mismo año. Crónica completa desde Iruñea.

Mugitu!-ren lehen urteko bideoa

Goi tentsioko linea / Línea de alta tensión

(abajo en castellano)

Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanetik etengabe salatu dugu AHTk bai ekonomiaren bai energiaren aldetik eragingo duen xahuketa. Megaproiektu hau “garapenkeria” atsegin duen sistema kontsumista baten ondorioa da. Sistema horrek, “aurrera” egin ahala, inguruan duen guztia suntsitzen du lekuan lekuko gobernuen eta enpresarien interes ekonomikoen arabera.


Irakurri albiste osoa »

MARTXOAK 16: ATXONDOKO DESJABETZAK BILBON

Martxoak 16an, asteazkena, ATXONDO-ABADIÑO tarteko desjabetzak deitu dituzte Bilboko Gobernuaren Ordezkaritzan. Otsailaren 1ean Atxondora agertu ziren lurrak desjabetzeko asmoarekin. Baina Alkateak aktak sinatzeari muzin egin zion, eta beraz, esku hutsik eta lotsaturik joan behar izan ziren herritik. Oraingo honetan Bilbora deitu gaituzte bertan aktak sinatzeko asmoz, baina oraingo honetan ere, Atxondo AHTaren aurka dagoela jakinaraziko diegu.
Ez da hau Bilbora aktak sinatzeko deitzen gaituzten lehen aldia, orain dela urte bete baino gehiago, bertan izan ginen gure herriko beste lur batzuk desjabetu nahi zituztelako, beste ibilbide baten lurrak ziren orduan. Asteazkenean, ordea, AHTaren ibilbide desberdin bat eraikitzeko asmotan lurrak lapurtu nahi dituzte. Bitartean herritarrok noraeza batean bizi gara, ADIF eta Bizkaiko Gobernuaren Ordezkaritzaren mehatxupean. Noiz arte?
Guzti hori salatzeko elkarretaratzea deitu dugu Martxoaren 16an arratsaldeko 4retan Bilboko Moiua plazan. Animatu eta parte hartu!!

Beste langile bat hil da AHTren lanetan

Gaur martxoaren 13an, igandea, prentsaren bidez jakin dugu pasa den astearte goizean, martxoaren 8an, Abiadura Handiko Trenaren obretan langile bat kamioi bat gidatzen ari zela bihotzeko batek emanda hil zela. Langilea, 46 urteko gizona, bertara gerturatu ziren osasun-laguntzaileek ahaleginak egin arren, bertan hil zen. Beste behin ere, informazio falta eta gardentasun falta gailentzen da AHTaren obretan.

AHT GELDITU ELKARLANAK, AHTaren aurkako AHT GELDITU! ELKARLANA kordinadorak Antzuolan AHTaren eraikuntza lanetan ari zen beste langile baten heriotza salatu nahi du.

-Berriz ere langile bat AHTaren eraikuntza lanetan hil da. Hori dela eta, makroazpiegitura hauetan lanean ari diren pertsonek jasaten dituzten baldintzez ohartarazi nahi dugu (amaigabeko lanaldiak, lan erritmo izugarriak, segurtasun planik eza, inmigranteen kontratazio beraien jatorrizko lan hitzarmenen baldintzen arabera,…)

-Gizarteari jakinarazi nahi diogu AHTa lanpostu eta aberastasun iturri bezala saldu arren, horren atzean esplotazioaren antzekoa den lan prekario bat besterik ez dela gordetzen. Azken hilabeteotan AHTaren obretan gertatzen ari diren lan istripuei muzin eginez, proiektu honen bultzatzaile direnek, heriotza hauek ahaztu eta AHTa aberastasun eta diru sarreren iturri gisa justifikatzen jarraitzen dute. Ez dezagun ahaztu, gutxienez 4 langile hil direla AHTaren obretan azken hilabeteetan, eta publiko egin ez dituzten istripuak ere gertatu direla.

-Enpresarioen, eraikitzaileen eta bankuetxeen interes pribatuak babestea helburu duen azpiegiturak eraikitzeko politika jasangaitz honi berehalako amaiera eman behar zaio, izan ere, hauek bakarrik baitira AHTaren obretan interesa dutenak. Are gehiago, Estatu Española Europa mailan abiadura handiko kilometro gehien duen estatua izanik, langabezi tasa altuena duena eta etorkizunean ekonomia hazkundean aurrikuspen txarrenak dituena ere bada. Honek argi uzten du AHTa ez dela aurrerapena, aberastasuna eta ongizatearen iturri, baizik eta AHTa krisiaren, defizitaren eta lan esplotazioaren jatorri zuzena besterik ez dela.

-Azkenik, obra gelditzea eta herriaren hitza errespetatzea exigitzen dugu. Era berean, hilketa hau salatzeko antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

AHT GELDITU ELKARLANA

Lur lapurretak Durangon

Gaur goizean, martxoak 8, lur desjabetzeak egin dituzte Durangon. Udalak erraztasun guztiak eman dizkie ADIFeko lapurrei eta gela bat atondu du Lariz Torren aktak sinatzeko. Udalaren izenean Natxo Martinez EAJko zinegotziak sinatu ditu aktak. Kanpoan 15 bat lagunek kontzentrazioa egin dugu AHTk dakarren txikizioa salatzeko. ADIFeko ordezkariak aurpegia estalita iritsi direnean tentsio apur bat egon da. Atera hurbiltzen saiatu gara oihuka baina polizia autonomikoak  eta sekretek ez digute utzi eta bultzaka hasi zaizkigu.

Gaurko lapurretarekin aurrera jarraitzen dute gure lurrak eta gure herria txikitzen, eta horretan ezinbesteko laguntza izan dute gaur Durangoko Udalaren eta EAJren eskutik.

DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA! TXIKIZIOA GELDITU!

p3080703txikia2p3080700txikia

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala