Bertan behera Atxondoko aktak. Bihar Abadiñon
Gaur Atxondon behin-behineko desjabetzeetarako aktak sinatu behar zituzten, gero zundaketak egiteko. ADIFeko ordezkariak, baina, etorri diren bezala joan dira, esku hutsik. Heldu direnean alkatea zain zuten udaletxean baina aktak sinatuko ez zituela esan die. Ondorioz, gaurko saioa atzeratu egin dute. Hurrengoan Bilbora deituko dituzte jabeak eta udaletxeko ordezkariak. Udaletxean hamarnaka herritar elkartu dira talde bitan ADIFekoen lapurreta salatzeko. ADIFekoak udaletxera sartu direnean eta bertatik irtetean, herritarrek AHTren aurkako oihuak egin dituzte eta “lapurrak” deitu diete. Polizia autonomikoa ere bertan egon da.
Bihar ADIFekoak Abadiñoko lurrak lapurtzen ahaleginduko dira, goizean eta arratsaldean. Abadiñon, udalbatzak AHTren aurkako mozioa onartu zuen 2007ko abenduan. Mozioan, udaletxeak azpiegitura honen kudeatzaileekin ez kolaboratzea adostu zuten besteak beste, oraindik bete gabe dauden beste hainbat punturekin batera. Horregatik, alkateari mozioa errespetatuz aktak ez sinatzeko eskatzeko eta kaltetuei elkartasuna adierazteko, Elkarlanak kontzentrazioa egingo du Abadiñoko udaletxearen aurrean goizeko 11:45ean.
DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA! TXIKIZIOA GELDITU!

Herritarrak polizia autonomikoz inguratuta

Lapurrak esku hutsik
Otsailaren 2an desjabetzeak Abadiñon
Martitzenean Atxondon eta eguaztenean Abadiñon sinatu gura dituzte desjabetze aktak. Abadiñon ere kontzentrazioa egingo dute goizeko 11etan udaletxearen aurrean. Aktak goizean eta arratsaldean sinatzeko asmoa daukate.
Otsailaren 1ean desjabetzeak Atxondon
Datorren martitzenean, otsailak 1, ADIFek desjabetze aktak sinatu gura ditu Atxondon. Behin-behineko desjabetzeak izango lirateke, zundaketak egiteko. Alkateak sinatuko ez dituela aurreratu du. Elkarlanak kontzentrazioa deitu du 9:15ean udaletxearen aurrean.
UTZI GURE LURRA BAKEAN! DESJABETZERIK EZ! TXIKIZIORIK EZ!
informazio gehiago Anboto astekariaren webgunean
Greba egunean Tabirako obretan
Informazioa eta argazkiak altzoan.com boletinean.
Prentsaurrekoa / Rueda de prensa
- AHT-K ERREPRESALIATUTAKOEN “K-AHT-EAK TXIKITU “ BATZARRAREN AURKEZPENA
- AHT-RI AURRE EGITEAGATIK AUZITEGI NAZIONALAK EPAITUKO DITUEN LEHEN PERTSONEKIKO ELKARTASUNA
- PRESENTACION DEL COLECTIVO DE REPRESALIAD@S POR EL TAV “K-AHT-EAK TXIKITU”.
- SOLIDARIDAD CON LAS PRIMERAS PERSONAS JUZGADAS EN LA AUDIENCIA NACIONAL POR OPONERSE AL TAV.
AHT: INDARREZ INPOSATURIKO PROIEKTUA
Hasera haseratik, populazioari orokorrean zein zuzenki kaltetutakoei batere informatu gabe garatzen ari den proiektua dugu AHTrena. Instituzioek botatako propaganda hutsak egiazko informazio objetiboa ordezkatu du.
Eztabaida publikorik ez ta jendartearen partehartze minimorik ere ez da eman. Aitzitik, zuzenki kaltetutako udalerrietan herri kontsultak proposatu direnean, galarazi egin dituzte edo aipaturiko udalerrien alkateak gogoki zigortuak izan dira, Aramaion bezala.
Proiektu honen aurkariak etengabe kriminalizatuak izan dira. Horren lekuko Ertzaintzaren barruko agiria; bertan, agenteei ekintza baketsuetan atxilotututako aurkariei terrorismo delituak egozteko eta Auzitegi Nazionalera igortzeko agintzen zaie.
Ia ia ez da manifestaziorik zein mendi martxarik egon non polizia mota guztiek ezarritako kontroletan partehartzaileak identifikatuak edo miatuak ez diren izan.
Aurkari jakin batzuek jazarpen eta zelatatze obsesiboak pairatu dituzte, Goierriko obren haseran kasu; baita ere, hamarnaka pertsona jipoituak izan dira benetako segadatan, Urbinan bezala 2009ko urtarrilean.
Horrenbestez, atxilotu, jipoitu, humiliatu eta urte askoko kartzela zigorrez akusatutakoen kasuak kontaezinak dira.
“K-AHT-EAK TXIKITU “ BATZARRA
Testuinguru errepresibo honen baitan AHTk errepresaliatutakoen “ k-AHT-eak txikitu” batzarra sortu da.
Batzar honen helburua zera da: AHTk errepresaliatutako guztiak batzea, AHTren kontra egiteagatik epaitu edo epaituko dituzten pertsona ororekiko elkartasuna adieraztea eta proiektu hau garatzeko erabiltzen ari den errepresioa eritzi publikoaren aurrean salatzea.
Batzar honek burutuko duen lehen lanetako bat hauxe da: proiektu honen inguruko kasu errepresibo guztiak bildu eta txosten bat osatzea.
AHT-REN AURKARIEN KONTRA AUZITEGI NAZIONALEAN BURUTUKO DEN LEHEN EPAIKETAREN SALAKETA
AHTren aurkarien kontrako errepresioak ez du etenik: hilak 13an, Durangoko autobus bateko sapaira igotzeagatik bi gaztek 9 hilabeteko kartzela zigorra jaso dute. Hilak 19an, Ordiziako obragunerako martxa batean parte hartzeagatik gazte bat epaitua izan da, “agintaritzari atentatua” egotzita. Hauetaz gain, isunei intsumisioa egiten duen Goierriko gazte bati 17 eguneko etxe barruko arrastatzea burutzen ari da egun Beasaingo gaztetxean, isun bat ez ordaintzeagatik.
Hauxe guztia gutxi balitz, hilak 28an, ostiralarekin, Auzitegi Nazionalean AHTren aurkarien kontrako lehen epaiketa burutuko dela nabarmendu nahi dugu. Bilboko hiru gazteri AHTren lanak gelditzeko eskatzen zuen pintada bat bertako tranbian egitea leporatzen die salbuespeneko auzitegi honek. Eskaera fiskala erabat neurrigabea da: 3 urteko kartzela zigorra, 9 urteko erabateko gaitasungabetzea eta 24 hilabeteko isuna bakoitzeko. Gainera, Vodafone enpresak 4.000 €ko kalteordaina eskatzen die euren publizitatea margoz estaltzeagatik. Pintada egin eta minutu eskaxetara Ertzaintzak gazte hauek km. batera baino urrutiago identifikatu zituela azpimarratu behar da; honek esan nahi du, hegalak izan ezean ezinezkoa izanen zela ia ia bi tokietan batera egotea.
Lehen unean auzibidea Bizkaiko Probintzia Auzitegira zuzendua izan zen bainan berauk onartu ez eta Auzitegi Nazionalera bideratu zuen; honek asmo errepresiboan jauzi kualitatiboa adierazten du, egindako eskaera fiskal neurrigabeak ederki ongi adierazten duen bezala.
Epaiketa honen helburua, behin eta berriro, AHTren aurkariak zigortzea eta kriminalizatzea da, jaiotzen ikusi dituen lurrarekiko konpromezuarengatik.
Mota honetako epaiketen bidez, AHTren inguruko benetako eztabaida desitxuratu eta saihestu egiten da, makroazpiegitura honek dituen ondorioak ezkutatuz: lurraldearen txikizioa eta publikoak diren milioika milioi €ren desbideraketa eraikuntza enpresa zein bankuen poltsikoetara, inbertsio sozialak ( hezkuntza, sanitatea, pentsioak,…) izugarri murrizten ari diren bitartean, garraiobide xahutzaile eta elitista finantziatzeko, gainera.
Epaituko duten hori bezalako ekintza baketsuen bidez proiektu honen salaketak normaltasun eta zilegitasun osoz bere lekua eduki beharko lukeela uste dugu, inongo judizializazio eta kriminalizaziorik gabe.
GELDI DEZAGUN EROKERIA ERREPRESIBOA
GELDI DEZAGUN AHT
Irakurri albiste osoa »
Kriminalizazioari ez!!
Durangoko elkarlanetik babesa eman nahi diogu urtarrilaren 19an Donostian epaitua izan behar zen gazteari. Gazte honek 2008ko maiatzaren 25ean Ordizian egindako manifestazioan parte hartu zuen, manifestazioa istiluekin bukatu zen eta ertzaintza oldartu egin zen protesta baketsua burutzen ari ziren manifestarien aurka .
Fiskalak 3 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen gaztearentzat, agintearen aurkako atentatua leporatuta. Azkenean akordio batera heldu dira eta urte beteko kartzela zigorra ezarri diote. Beste behin ere AHTren aurkako mugimendua kriminalizatua izan da eta azpiegitura txikitzaile honen aurka borrokatzen duen edonorentzat izugarrizko zigorrak ezartzen ari dira.
KRIMINALIZAZIORIK EZ!!
AHTrik EZ!!
————————-
Desde Durangoko AHT Gelditu Elkarlana queremos mostrar nuestra solidaridad con el joven de Durango que iba a ser juzgado hoy, 19 de enero, en Donostia por tomar parte en la manifestación que se celebro en Ordizia el 25 de mayo del 2008. Esta manifestación terminó con varios altercados en los que la ertzaina cargó brutalmente contra los manifestantes que realizaban una protesta pacífica en las obras.
El fiscal pedía a este joven una pena de 3 años de cárcel acusándolo de atentado contra la autoridad. Tras llegar a un acuerdo el joven ha sido condenado a un año de prisión. Una vez más el movimiento anti TAV es criminalizado y toda persona que muestre su rechazo a esta destructora infraestructura es perseguida y condenada a penas de prisión totalmente desproporcionadas.
NO A LA CRMINALIZACIÓN!!
NO TAV!!
9 hilabeteko kartzela-zigorra autobusean igo zen ekintzaile bakoitzari
Gaur, urtarrilaren 13an, epaiketa egin behar zuten, Durangon 2009ko abenduan autobus baten gainera protesta egitera igo ziren ekintzaile bien aurka. Epaiketa Bilbon izan behar zen, baina azkenean fiskalarekin akordioa egin dute, eta hark eskatzen zuen urte eta erdiko kartzela-zigorra 9 hilabetera murriztu du, eta akusatuek onartu egin dute.
Datorren astean Durangaldeko beste gazte bat epaituko dute.
AHT STOP! KRIMINALIZAZIOA STOP!

| Posted in »

