AHTren aurkako ekintzaileen kontrako epaiketak / Juicios contra activistas antiTAV

Datozen egunotan AHTren aurkako hiru ekintzaile epaituko dituzte. Gobernuek beste ezer erantzuteko gaitasunik ez, eta betiko bidetik jarraitzen dute txikizioari aurre egiten diotenak kriminalizatzen eta zigortzen.
Gasteizko, Iruñeko eta Madrilgo Gobernuak nahi eta ezinean dabiltza AHT eraikitzeko lanetan. Jakin badakite dirurik gabe geratzen ari direla eta horren ondorioz, eta kontrakoa erakutsi nahi duten arren, hainbat lekutan lanak geldi daude aspalditik.
Eta horren aurrean, euren gizarte eredua zalantzan jartzen duen jendea epailearen aurrera eramatea besterik ez zaie bururatzen.
Datorren ostegunean, hilaren 13an, Durangoko gazte bi epaituko dituzte Bilbon goizeko 10:00etan. Desordena publikoa leporatzen diete eta urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute euren aurka. Gazte biek desobedientzia zibileko ekintza baketsu batean parte hartu zuten 2009ko abenduan. Gizartearen aurrean AHTren kalteak salatzeko, Durangoko Liburu Azokaren aurrean autobus baten gainera igo ziren.
Bestetik, datorren astean, urtarrilaren 19an, asteazkena, Durangoko beste gazte bat epaituko dute Donostian goizeko 10:30ean. Gazte horri 3 urteko zigorra eskatzen diote. Gazteak AHTren aurkako manifestazio batean parte hartu zuen 2008ko maiatzean Ordizian, bertako Mariarats auzoan txikizioa hasi zela salatzeko.
Argi dago PSEren Jaurlaritzak EAJk abiatutako bidetik jarraitzen duela AHTren aurka egiten den edozein ekintza “terrorismotzat” hartzen eta epaitzen.
Ez dute inolako arrazoirik AHT eraikitzeko eta badakite, eta horregatik, betiko legez, euren argudio bakarrak errepresioa eta inposaketa dira.

KRIMINALIZAZIORIK EZ! AHTrik EZ!

——–

Los próximos días juzgarán a tres activistas antiTAV. Los gobiernos no tienen capacidad de responder nada más, y siguen por el camino de siempre criminalizando y castigando a quienes hacen frente a la destrucción.
Los Gobiernos de Gasteiz, Iruñea y Madrid siguen con su querer y no poder a la hora de construir el TAV. Saben muy bien que se están quedando sin dinero y que a consecuencia de ello, y por mucho que quieran demostrar lo contrario, las obras están paradas en muchos sitios desde hace tiempo.
Pero ante eso, lo único que se les ocurre es llevar ante la/el juez a quienes cuestionan su modelo de sociedad.
El próximo jueves día 13 juzgarán a dos jóvenes de Durango a las 10:00 de la mañana en Bilbo. Les acusan de desórdenes públicos y piden un año y medio de cárcel como castigo. Los dos jóvenes participaron en una acción pacífica de desobediencia civil en diciembre de 2009. Se subieron a un autobús delante de la Feria del Libro de Durango para denunciar ante la sociedad los perjuicios del TAV.
Por otro lado, el próximo miércoles día 19 juzgarán a otro joven de Durango a las 10:30 en Donostia. Piden 3 años de cárcel contra él. El joven tomó parte en una manifestación contra el TAV en mayo de 2008 en Ordizia, para denunciar que la destrucción había comenzado en el barrio Mariarats de la citada localidad.
Está claro que el Gobierno del PSE, continuando por el camino que abrió el PNV sigue calificando de “terrorismo” y juzgando cualquier acción contra el TAV.
No tienen ninguna razón para construir el TAV y lo saben, y por ello, como siempre, sus únicos argumentos son la represión y la imposición.

NO A LA CRIMINALIZACIÓN! NO AL TAV!

Manifestazio eguna Durangoko azokan. AHTrik EZ eta Kitto!!

AHTren aurkako borrokan urte luzeak daramatzagun arren, azken hauetan herri askotan AHTren eraikitze lanak aurrera doazela ikusi dugu etsipenez. Euren argumentua da: “obrak hasita daude eta ezin dira gelditu”. Denbora gutxian gure buru gainean biaduktoak eraikita ikusteak, edo egun batetik bestera baserriak desagertzen ikusteak, etsipena ekartzen digu. Eta hau da gure etsairik handiena.
Baina hainbat lekutan lanean jarraitzen duten arren, beste askotan lanak geldi daudela kontutan izan behar dugu. Jada eginda zeuden tunelak hormaz itxi dituzte eta langileak etxera bidali, ordaintzerik ez dutelako.
Krisiaren ondorioz milaka dira datorren urtean hipoteka nola ordaindu ez dakiten langabetuak, ehundaka irakaskuntzan kendu dituzten lanpostuak, gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatea kolokan jarriz, eta hala ere AHT-a lehentasuna dela esatera ausartzen dira, dauden diru apurrak horretara bideratuko dituztela.
Baina, diru guztia bertara bideratuta ere, susmoa dugu ez dela nahikoa proiektua aurrera ateratzeko, izan ere 10.000 milioi euroko proiektu bati buruz hitz egiten ari gara. Eta hor dago gure aukera, AHT-a geratzeko aukera. Krisiak aukera dakarrela esaten duenik bada, eta guk ditugun aukera guztiak baliatu behar ditugu proiektu zentzugabe honekin behingoz bukatzeko.
Ez gara gu tren proiektu txikitzaile honen aurrean argudiatzen dugun bakarrak. RENFE-k adierazi duen bezala, “AHT ez da interes publikoa”, edota CEOE patronalak hitzetan, “AHTk ez du balio, eta ez da alternatiba erreala, merkantzien garraiorako”. Bide beretik, Círculo de Empresarios-ek esan bezala, “inbertsioak ohiko trenbide sarera berbideratu beharko lirateke”.
Inoiz baino argiago, borroka sozial baten aurrean gaude eta horrela den heinean, guztiona den borroka baten aurrean. Guztion artean egin dezakegun indarrean sinistu behar dugu, kontutan izanda beraiek nahi dutena dela gure etsipena.
Garrantzitsua da lur kutsatuen mugimendua edo erreken kutsatzea bezalako tokian tokiko irregulartasunak salatzea, eta baita salaketa soziala aurrera eramatea, dirua gastu sozialetara bideratu dadin eskatuz! Osasunean, hezkuntzan, eta gure beharretan inbertitu dadin exijituz!.
Horregatik, egin nahi dugun deialdia da tokiz tokiko borroka lantzea, desobedientzia zibila praktikatzea, ekintzak, salaketak eta eztabaida zabaltzea, eta norberaren borondatearen arabera, lan egiteko errekurtsoak herrietako AHTren aurkako kolektiboetan bilatzea. Denon artean lortuko dugu krisiak ematen digun aukera hau baliatzea AHT gelditzeko!

ERREKA BERDE DAGO!! // ¡¡EL RÍO ESTÁ VERDE!!

AHTren aurkako Mugitu ! Mugimenduaren desobedientzia ekintza

Acción de desobediencia contra el TAV de Mugitu ! Mugimendua
(mas abajo el texto en castellano)

Erreka berde dago
Bai, ikusten duzunez, erreka berde dago, eta zu larritu egin zara eta normala da, baina lasai, erreka berde dagoen arren, ez dago kutsatuta. Erreka berdez margotu dugu, zure arreta deitzeko, eta une batez bada ere, apur bat pentsatzen geratu zaitezen. (fluoreszeina sodikoa izeneko substantzia kimikoa bota dugu, baina horrek ez die inolako kalterik egiten ez urari, ez bertan bizi diren animalia eta landareei, ezta pertsonon osasunari ere. Substantzia hori, besteak beste, medikuntzan erabiltzen da).
Abiadura Handiko Trenak naturari egingo dizkion eta dagoeneko egin dizkion kalte ugarietako bat urak jasango du, eta ura kaltetzen dutenean, guztiok kaltetzen gaituzte, horri esker bizi gara eta. Gobernu eta administrazioek hipokresia osoz egiten dituzte ur gutxi kontsumitzearen aldeko kanpainak, bestetik Abiadura Handiko Trenaren moduko proiektu txikitzaileak bultzatzen dituzten bitartean.
Abiadura Handiko Trenak ahultasun handiko eta oso handiko 31 kilometro akuifero zeharkatu eta suntsituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, tartean Udalatx mendiko akuifero baliotsuak. Mendi horretan eraiki nahi dute euskal Y deitzen dutenaren erdigunea, mendiaren barruko aldean, baina Udalatx, kareharrizkoa izanda, barrutik urez beteta dago, eta bertatik edaten dute Elorrioko eta Arrasateko hainbat auzotako herritarrek. Akuifero horiek kaltetzen badituzte jende asko geratuko da ur barik etxean, eta dagoeneko hasi da hori gertatzen Arrasate aldeko inguru batzuetan. Azkenean, Malagako Abdalajis herrian geratu zena gertatuko da gurean ere (Abdalajisen egin zuten txikizioaren berri izateko, irakurri ondoko orria).
Akuifero handiak izan ez arren, hainbat etxe edo baserriri ura ematen dioten ur biltegi natural txikiak ere kaltetzen ditu AHTk. Iaz, uda amaieran, Ordiziako Zabalene baserrian ur barik geratu ziren, AHTren tunel bat egiteko lanetan etxerako ura ematen zien iturburua lehortu zutelako.
Larritu egin zara errekako ura berde ikustean eta ondo egin duzu, baina gaurko honek naturari inolako kalterik egingo ez dion arren, jakizu horrelakoak benetan gertatu direla, eta gure etxe ondoan gainera. Iaz AHT eraikitzen dabiltzan txikitzaileek Iurretako Orozketa auzoko erreka kutsatu zuten oso substantzia arriskutsuekin (ikusi ondoko orrian Orozketan zer gertatu zen).
Ikusi duzunez, AHTk, beste hainbat kalteren artean, egunero edaten dugun ura ere arriskuan jartzen digu. Zure eta zure etxekoen osasunarekin horrela jolasten utzi behar diezu? Gure erreketako urarekin eta mendiekin nahi dutena egiten utzi behar diezu? Gelditu zeuk ere Abiadura Handiko Trena, guztion esku dago eta!

GURE ERREKEN ETA GURE OSASUNAREN ALDE, AHTrik EZ!!
GELDITU TXIKIZIOA ORAIN!!

Orozketa: lur kutsatua errekara
Iaz Iurretako Orozketa auzoan lur kutsatuak zituen hondakindegi bat mugitu zuten AHTren lanak egiteko. Legezko baimen barik ehunka mila metro kubiko lur toxiko lekuz aldatu zituzten. Horren ondorioz, beruna, olio zikinak, azidoak, denetariko substantziak, pneumatiko zatiak, metalezko piezak eta abar bota zituzten errekara. Horren errudunek ez dute oraindik inolako zigorrik jaso eta lasai-lasai jarraitzen dute Orozketa txikitzen gobernuen eta udalen babesarekin.

Abdalajis: iturrien herria basamortu bilakatu zutenekoa
Abdalajis Malagan dagoen herri bat da. Betidanik izan da ezagun han inguruan, iturburu ugari dituelako, eta horregatik “iturrien herria” esaten zioten. Orain dela urte batzuk, baina, AVE izeneko abiadura handiko trena egiteko tunelak zulatu zituzten. Tunelak zulatzen hasi zirenean, obren ondorioz, akuiferoek segundoko 600 litro ur galtzen zituzten. Handik urte bira, 100 litro galtzen zituzten segundoko. Azkenean, Abdalajiseko biztanleei, ura kamioietan eraman behar izan zieten, bertako akuifero naturalek ez zutelako heritarrentzako ur nahikorik, AVEren obren erruz lehortu egin zirelako. Abiadura Handiko Trenak lapurtu egin zien hango biztanleei naturak betidanik berez eman diena.

*************************

EL RÍO ESTÁ VERDE
Sí, tal y como ves, el río está verde, y te has preocupado, y es normal, pero tranquil@, aunque el río está verde no está contaminado. Hemos pintado el río de verde para llamarte la atención y te pares, aunque seapor un momento, a pensar un poco. (hemos echado una substancia química llamada fluoresceína sódica que no perjudica ni al agua, ni a la fauna y flora que habitan en ella, ni a la salud humana. Dicha substancia se suele utilizar, entre otras cosas, en medicina).
Uno de los perjuicios que el Tren de Alta Velocidad causaráy está causando ya en la naturaleza lo sufrirá el agua, y cuando se perjudica el agua nos perjudican a tod@s, ya que gracias a ella vivimos. Los gobiernos y administraciones, con toda la hipocresía del mundo, hacen campañas a favor de ahorrar en el consumo del agua, mientras fomentan proyectos destructores como el Tren de Alta Velocidad.
El Tren de Alta Velocidad atravesará y destruirá 31 kilómetros de acuíferos en la Comunidad Autónoma Vasca, entre ellos, el valioso acuífero del monte Udalatx. En el interior de dicho monte pretenden hacer el centro de la llamada Y vasca, pero Udalatx, al ser un monte de piedra caliza, está lleno de agua por dentro, y de allí beben l@s vecin@s de varios barrios de Arrasate y Elorrio. Si dañan esos acuíferos, mucha gente se quedará sin agua en casa, y para ahora ya ha empezado a suceder en algunas zonas de Arrasate. Al final, ocurrirá como en el pueblo de Abdalajís en Málaga (para informarte del destrozo que hicieron en Abdalajís lee la hoja de al lado).
A pesar de no ser grandes acuíferos, el TAV también perjudicará pequeños depósitos naturales de agua que abastecen a casa y caseríos. El año pasado, a finales de verano, el caserío Zabalene de Ordizia se quedó sin agua, porque al construir un túnel del TAV secaron el manantial que les daba agua en casa.
Te has preocupadoal ver el agua del río verde y has hecho bien, pero aunque lo de hoy no le hará ningún daño a la naturaleza, coass como ésta han pasado ya, y cerca nuestro. El año pasado, los destructores que realizan las obras del TAV contaminaron un río en el barrio orozketa de Iurreta con substancias muy peligrosas (lee en la hoja de al lado lo que ocurrió en Orozketa).
Como ves, el TAV, entre otros muchos daños, pone en peligro el agua que bebemos todos los días. ¿Vas a permitir que jueguen con tu salud y la de tu gente? ¿Les vas a dejar hacer lo que quieran con el agua de nuestros ríos y con nuestros montes? ¡Para tú también el Tren de Alta Velocidad, está en manos de tod@s!

POR NUESTROS RÍOS Y POR NUESTRA SALUD, ¡¡NO AL TAV!!
¡¡PARAD LA DESTRUCCIÓN AHORA!!


Orozketa: tierra contaminada al río

El año pasado, en el barrio Orozketa de Iurreta, movieron un vertedero formado por tierra contaminada para hacer las obras del TAV. Trasladaron cientos de miles de tierra tóxica sin ningún permiso legal. A causa de ello, vertieron al río plomo, aceites adulterados, ácidos, substancias de todo tipo, trozos de neumáticos, piezas de metal, etc. L@s culpables no han recibido ningún castigo todavía y siguen destruyendo Orozketa tranquilamente con el beneplácito de gobiernos y ayuntamientos.

Abdalajís: de villa de los manantiales a desierto
Abdalajís es un pueblo que está en Málaga. De siempre ha sido conocido en los alrededores por tener numerosas fuentes naturales, y de ahí le venía el sobrenombre de “villa de los manantiales”. Pero hace unos años, agujerearon los túneles para construir el tren de alta velocidad AVE, y debido a las obras, los acuíferos empezaron a perder 600 litros de agua por segundo. Dos años después, todavía perdían 100 litros por segundo. Al final, a la gente de Abdalajís le tuvieron que llevar el agua en camiones cisterna porque los manantiales naturales no tenían agua suficiente para l@s vecin@s, ya que por culpa de las obras del AVE se habían secado. El Tren de Alta Velocidad les robó lo que la naturaleza les había dado desde siempre.

Zuen zementuaren aurrean guragu dugu belarra!!Preferimos hierba antes que vuestro cemento!!

Urriaren 16an, larunbata, Durangoko Batzokiaren aurreko aldea belarrez bete genuen EAJk AHTren txikizioan duen erantzukizuna salatzeko.
Aurrekoan lurra bota genuen, orain belarra!!!
Txikitzaileak salatzen jarraituko dugu gure herria txikitzen jarraitzen duten bitartean. Ez dugu onartzen zuek inposatutako gizarte kapitalista hau, AHT ez dugu behar eta ez dugu nahi!!

—————-

El sabado 16 de octubre llenamos de hierba la parte de adelante del Batzoki de Durango para denunciar la responsabilidad del PNV en el destrozo del TAV.
La anterior vez arrojamos tierra, esta vez hierba.
Seguiremos denunciando a los destructores mientras sigan destrozando nuestro pueblo. No aceptamos este sistema kapitalista que nos habeis impuesto, ¡¡No necesitamos el TAV y no lo queremos!!

batzoki1batzoki2

LEGINETXEKO BASERRIA BOTA DUTE, GURE AMETSAK INOIZ!!

TXIKIZIOA GELDITU!! AHTrik EZ!!

Gaur, irailak 30 osteguna, goizeko 9:00ak aldera Ertzaintza, obreetako segurtasuna, Adif-eko kideak eta eskabadora bat Leginetxeko (Zornotza) baserri okupatua joan dira eta berau bota dute.img_0307

Une horretan baserrian ez zegoen inor, baina bai bertan egon izan diren pertsonen gauzak. Etxea bota dute barruan zegoenarekin batera eta baita inguruko zuhaitz ugari, inor abisatu gabe. Horrez gain ez dakigu zer gertatu den bertan bizi diren bost katuekin.

Leginetxe auzunea militarizatu egin dute eta baserrira hurbiltzea galarazi dute.

Gune hori, baina, lau hilabete baino gehiagoko okupazioa eta erresistentzia gunea izan da AHTren obren aurrean, eta etxea bota duten arren, jakin dezatela beste era edo modu batzuetara salatuko dugula gaizki izendatutako “progresua” deritzoten hori.

Beraien makina hiltzaileek baserriak bota eta amalurra suntsituko dute, baina inoiz ez dute lortuko beste bizimodu baten alde borrokatzeko nahia eta ametsa.

Leginetxetik eskertu nahi dizuegu bertatik pasatu zareten guztioi eta erresistentzi gune hau zutik mantendu zedin posible eginez modu batean edo bestean parte hartu duzuenoi.

Aldi berean, baserria botatzea salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten dugu eta era berean AHTren aurkako ekintza berriak antolatzen animatzen zaituztegu.


TXIKIZIOA GELDITU!!

AMALURRA DEFENDA DEZAGUN!!

AHTrik EZ!!

Akanpada Leginetxen!

Zornotzako Leginetxe auzoan AHTa eraikitzeko baserri bat bota nahi dute, eta hori galarazteko, okupatu egin genuen etxea. Ia lau hilabete daramatzagu bertan eta baserria zutik dago oraindik. Jendearen aldetik erantzunak gorabeherak izan ditu, baina hala ere, bizitzeko beste eredu bat defendatzen jarraitzen dugu Euskal Herritik eta kanpotik baserrira etorri zaizkigun lagunekin batera.

Bizitzeko beste modu bat aldarrikatzen dugu, motelago, Ama Lurrarekin bat eginez, basoak, errekak eta baserriak beti izan diren moduan errespetatuz. Horrexegatik segitzen dugu Leginetxen, erresitentzia-gune txiki eta apal honetan inposatu nahi diguten eromen txikitzaileari aurre egiten.

Baserritik bertatik ikusten dugu obrek dena apurtzen jarraitzen dutela. AHTa ez omen dago krisian. Gure poltsikoetako milioika euro xahutzen dituzte jende asko langabezian eta hil amaierara heldu ezinik dagoen bitartean. AHTak, dirua ez ezik, bizitzak ere alferrik galtzen ditu: ofizialki langile bi hil dira dagoeneko Arabako Lukun eta Duran. Gure herriari ongizatea eta oparotasuna ekarri behar omen zizkion obrak lurraren suntsiketa eta langileen heriotza besterik ez du ekarri.

Sardak eskuan hartu eta behin eta berriro altxatuko ditugu inposaketaren aurka, eta horregatik, kanpaldia antolatu dugu baserrian irailaren 17, 18 eta 19an. Egun horietan hainbat ekitaldi izango dira etxean bertan eta herrian, eta pixka batean gelditu eta hausnartzeko ahalegina egiteko prest zaudeten guztiok gonbidatzen zaituztegu. Gelditu. Hausnartu. Konturatu badagoela Lurrarekin bat bizitzeko modua, eta ez guztia zementuz, tunelez, biaduktuz eta errepidez betetzen.

AHTren aurkako ekintza Zornotzan

Durangoko Elkarlanak jasotako oharra:

“Asteartean arratsaldeko 6rak inguru, AHTren aurkako ekintza burutu zen Zornotzako Tren apeaderoan. AHTren aurkako ekintzaile bik Bilbora zihoan trena gelditu zuten pankarta batekin (AHT gelditu!!) eta bitartean beste bost ekintzailek trena pintadez bete zuten.
Bi aldetatik margoztuta joan zen trena. Lemen artean AHTrik EZ!! AHT stop TAV, AHt gelditu, Obrak gelditu eta beste batzuk margoztu zituzten trenean. Ekintza oso azkarra izan zen eta era baketsuan burutu zen
 
OBRAK GELDITU!!
DESOBEDIENTZIA ETA EKINTZA ZUZENA!!
AHT GELDITU!!”

Elkarlanak hondartzetan egindako kanpaina

abajo en castellano

Hau da uztaileko 17 eta 18an Laidan eta Lagan banatutako testua:

ABIADURA HANDIKO TRENA = TXIKIZIOA

Orain dela 4 urte hasi zituzten AHT egiteko lanak, eta gaur egun ere, orduan moduan, mila arrazoi ditugu AHTk dakarren txikizioa gelditu dezatela eskatzeko.

AHTk hiriburuak elkarren artean lotuko lituzke baina ez lieke zerbitzurik emango tartean dauden herriei. Eguneroko bidaien % 97 eskualdeen artean egiten ditugu, eta AHTk ez liguke horretarako balioko. Errepidean dabiltzan 10.000 kamioitik 1.000 baino ez lituzke kenduko eta 40.000 autotik 1.600 baino ez.

Nekazaritzarengan oso ondorio kaltegarriak izango lituzke eta izaten ari da. Berez, sektore hori oso ahula da gaur egungo gizartean eta AHTk ehunka hektarea lur hondatuko lituzke. Gainera, tren hori egiteko hamarnaka baserri bota dituzte edo botako dituzte, eta horrek nekazaritzari ez ezik gure betiko bizimoduari eta kulturari ere kalte egiten die.

Horrelako garraiobide batek kutsadura akustiko eta elektro-magnetiko izugarriak eragiten ditu hainbat metrora. Etxe ugari, trenbidetik gertu egonda, kutsadura horien menpeko eremuan geratuko dira, eta bertan bizi direnek kutsadura horien ondorioak jasan beharko dituzte (gaixotasun larriak hartzeko arrisku handia: minbizia, leuzemia, gorreria, alergiak, sistema immunologikoa aldatzea).

Tunelak, biaduktuak, hondakindegiak eta abar eraikitzen ari dira, eta horretarako neurrigabeko lur-mugimenduak egiten dituzte. Hondakindegi batzuetan erreken berezko bidea moztu dute eta besteren batean kutsatutako lurrak mugitu eta erreka bat kutsatu dute.

Euskal Herri osoko AHT eraikitzeko 10 mila milioi eurotik gora gastatuko dituzte. Gainera, eraiki eta gero ere defizitarioa izango da: ez ditu eraikuntzako gastuak amortizatuko eta ez ditu estaliko ustiapen gastuak (beti beharko du finantzaketa publikoa). Horretan hainbeste diru gastatu ahal izateko murrizketak egiten dituzte zenbait beharrizan sozialetan: Hezkuntza, Osasuna, Kultura… Gaur egun bizi dugun krisi garaian delitu hutsa da gizarteak behar duen dirua gutxi batzuek erabiliko duten azpiegituran gastatzea. Gainera, obrak hasita egon arren, eraikuntzako enpresariei baino ez die onura ekonomikorik ekartzen (Bizkaiko eskualde batean, obrak orain dela urte bi hasi ziren, baina azken urtean langabezia bikoiztu egin da eskualdeko herri guzti-guztietan).

Herritarroi inoiz ez digute behar bezalako informaziorik eman. Erakunde ofizialek inoiz ez digute gure iritzia galdetu eta errespetatu. Informazio eman eta desobedientzia zibilaren bidez txikizioari aurre egiten diogunok kriminalizatu eta isilarazi egiten gaituzte poliziaren bidez.

Mila arrazoi ditugulako AHT GELDITU ORAIN!!
AHT Gelditu Elkarlana

*****************************************************

TREN DE ALTA VELOCIDAD = DESTRUCCIÓN

Hace 4 años que comenzaron las obras para construir el TAV, y aún hoy, como entonces, seguimos teniendo mil razones para exigir que paren la destrucción.

El TAV uniría entre sí las capitales, pero no daría ningún servicio a las poblaciones intermedias. El 97 % de los viajes diarios se realiza entre comarcas, y el TAV no valdría para eso. De 10.000 camiones que andan por las carreteras no quitaría más que 1.000 y de 40.000 coches tan sólo 1.600.

Tendría y está teniendo consecuencias muy graves en la agricultura. Siendo éste ya de por sí un sector frágil en la sociedad actual, el TAV destrozaría además cientos de hectáreas de tierra útil para la agricultura. Encima, han derribado o derribarán decenas de caseríos, y eso no sólo le perjudica a la agricultura, sino también a nuestro modo de vida y cultura tradicional.

Un medio de transporte así produce una grandísima contaminación acústica y electro-magnética a varios metros. Muchísimas casas, al estar cerca de la vía, quedarán dentro del campo de contaminación y la gente que vive en dichos lugares sufrirá sus consecuencias (gran peligro de contraer enfermedades peligrosas: cáncer, leucemia, sordera, alergias, trastornos en el sistema inmunológico).

Están construyendo túneles, viaductos, escombreras, etcétera, y para ello están realizando movimientos de tierra desmedidos. En algunas escombreras han cortado el paso natural de los ríos y en alguna otra han movido tierras contaminadas y a consecuencia de ello han contaminado un río.

Para construir el TAV de toda Euskal Herria despilfarrarán más de 10 mil millones de euros. Pero además, el TAV será deficitario después de construido: no amortizará los gastos de construcción ni cubrirá los gastos de explotación (siempre necesitará financiación pública). Para gastarse ese dineral en el TAV llevan a cabo recortes en diversas necesidades sociales: Educación, Salud, Cultura… En medio de una crisis como la actual, es un grave delito gastarse el dinero que necesita la sociedad en una infraestructura que utilizarán un@s poc@s. Por otro lado, aunque las obras ya hayan comenzado, sólo se están beneficiando económicamente las empresas constructoras (en una comarca de Bizkaia las obras empezaron hace dos años, pero en el último año se ha duplicado el paro en todos los pueblos de dicha comarca).

Nunca han dado información adecuada a la sociedad. Las instituciones oficiales nunca nos han preguntado nuestra opinión ni la han respetado. A quienes damos información y hacemos frente a la destrucción mediante la desobediencia civil nos criminalizan y nos hacen callar con su policía.

¡¡Por que tenemos mil razones, PARAD EL TAV AHORA!!
AHT Gelditu Elkarlana

Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta inposatu horrekin ados ez dagoen taldea da. Taldea sindikatuek, alderdiek, talde eragileek eta, batez ere, norbanakoek osatzen dugu.

Desjabetzak Durangon. Lapurrak kanpora!!AHT Gelditu Txakurra guri grabatzen
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza 2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala