Txikizioa
Warning: mkdir() [function.mkdir]: No such file or directory in /homepages/35/d224540655/htdocs/wp-content/plugins/nextgen-gallery/lib/nggallery.lib.php on line 91
Gasteizko gobernuak inposaketaren bidetik jokatzen du eta ez du inolako informaziorik ematen AHTren inguruan. Atal honetan agintariek ezkutatzen digutena zuengana helarazteko asmoa daukagu, izan ere,Durangaldean ikaragarrizko kalteak eragingo lituzke makroproiektu honek, besteak beste:
Tunelak egiteko lanetatik aterako luketen lur eta material guztia pilatzeko hondakindegi bat jarri beharko lukete Durangon eta beste bi Abadiñon.
Gure eskualdeko harrobietatik gero eta harri gehiago atera beharko lukete AHTren lanetarako.
Durangon eta Abadiñon egin nahi dituzten biaduktuak eraikitzeko Andalatorre eta
Mendilibar Erdikoa baserriak bota beharko lituzkete.Tunelek eragin kaltegarria izan dezakete lur azpiko akuiferoengan, Udalatx mendian batez ere.
Nekazaritzarako lurrak desagerraraziko lituzke.
Durangaldeko hainbat etxe eta baserritan kutsadura elektromagnetikoa eta kutsadura akustikoa jasateko arrisku handia izango lukete.
Irakurri eta zabaldu zure inguruan!
Jose Luis Bilbao diputatuari galdera
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako ekintza
2009ko Durangoko liburu eta diska azokan egindako manifaren bideo finala

